A A A A A

Péchés: [Potins]


2 Corinthiens 12:20
Izan ere, beldur naiz, zuengana joango naizenean, ez ote zaituztedan nik nahi ez bezala aurkituko eta ez ote nauzuen zuek ere nahi ez zenuketen bezala aurkituko. Beldur naiz ez ote diren zuen artean eztabaidak, bekaizkeriak, haserreak, norgehiagokeriak, gaizki-esateak, esamesak, handikeriak eta nahaspilak izango.

Éphésiens 4:29
Ez bedi atera zuen ahotik hitz zakarrik, baizik eta, zerbait esan behar baduzue, ona eta egokia eta entzun dezatenen onerako izan dadila.

Exode 23:1
«Ez zabaldu funsgabeko esamesarik; ez atera gaiztoaren alde, zuzengabeko testigantza eginez.

Jacques 1:26
Norbaitek, bere burua erlijiozaletzat jotzen badu, baina mihiari eusten ez badaki, bere burua engainatzen du, eta horren erlijioak ez du ezertarako balio.

Jacques 4:11
Senideok, ez ibili bata bestearengatik gaizki-esaka. Bere senideaz gaizki esaten edo hura epaitzen duenak Jainkoaren legeaz esaten du gaizki eta legea epaitzen du. Eta legea epaitzen baduzu, ez zara legearen betetzaile, epaile baizik.

Lévitique 19:16
Ez ibili herritarraren izena belzten; ez egin salaketa faltsurik lagun hurkoa heriotzara kondenarazteko. Neu naiz Jauna.

Proverbes 10:18-19
[18] Mihi maltzurrekoak gorrotoa estaltzen du, iraina zabaltzen duena zentzugabea galanta.[19] Hizketa ugari, huts egitea sarri; mihiari eusten dakiena, hori bai zuhurra!

Proverbes 11:9-13
[9] Maltzurraren esanak galtzen du lagun hurkoa, jakintzak salbatzen zintzoa.[10] Zintzoen zorionaz hiria pozik, gaiztoen galtzeaz are pozikago.[11] Zuzenen bedeinkazioak hiria eraikitzen du, gaiztoen hizketak erabat desegiten.[12] Lagun hurkoa gutxiesten duena burugabea, burutsua dena isilik egoten da.[13] Berritsuak isilpekoak ere azaltzen ditu, pertsona fidagarriak dena gordetzen.

Proverbes 16:28
Maltzurrak liskarrak sortzen ditu, iraintzaileak lagunak ere urrunarazten.

Proverbes 17:9
Adiskidetasuna nahi duenak iraina ahazten du, behin eta berriz gogoratzen duenak laguna ere urrunarazten.

Proverbes 18:8-21
[8] Iraintzailearen hitzak jaki goxoak bezalako: barren-barreneraino iristen dira.[9] Bere eginkizunetan zabarra, desegiten duenaren anaia.[10] Jaunaren izena, gotorleku sendo; bertara joan eta babesten da zintzoa.[11] Hiri babestu dira ondasunak aberatsarentzat, menderaezinezko harresi, haren ustetan.[12] Handiustearen atzetik hondamendia, apaltasunaren ondoren ohorea.[13] Entzun baino lehen erantzuten duenak zentzugabearen lotsa jasan beharko du.[14] Adoreak eutsi egiten dio gizakiari gaixoaldian; bihotz-eroria, ordea, nork altxatuko du?[15] Buruargiak jakintza lortzen, entzule zuhurra bila saiatzen.[16] Opariek ateak zabaltzen dizkiote gizakiari, handikien aurreraino ere iritsarazten.[17] Lehenengo hitz egiten duenak arrazoi du auzian, gero kontrakoak kentzen dion arte.[18] Zotz eginez amaitzen dira eztabaidak, lehiakideen arteko auzia erabakiz.[19] Hiri gotorrera baino zailago anaia irainduagana heltzea; gazteluko morroiloak bezala ixten dute liskarrek gizakia.[20] Nor bere hitzen fruituez elikatzen da, nor bere mintzoaren emaitzez asebetetzen.[21] Mihiari lotuta daude heriotza eta bizitza; zer aukeratu, hura jango du bakoitzak.

Proverbes 20:19
Hizki-mizkiekin dabilenak isilpekoak ere azaltzen ditu; ez zaitez, beraz, berritsuekin elkartu.

Proverbes 26:20
Egurra amaitzean, sua itzali; iraintzailerik gabe, kito liskarra!

Psaumes 34:13
Nork ez du maite bizia? Nork ez du nahi luzaroan bizi eta zoriontsu izan?

Psaumes 41:7
Ikustera datorkidana, faltsukeriaz mintzo da: txarkeria du barruan gordeta eta kanpora irtetean zabaltzen.

Psaumes 141:3
Ipini, Jauna, jagolea nire ahoari, zaindu nire ezpainetako atea.

Proverbes 18:6-7
[6] Zentzugabearen hitzek liskarra sortzen, beraren mintzoak kolpeak erakartzen.[7] Bere hitzez hondatzen da zentzugabea, bere esanetan gelditzen harrapatua.

1 Timothée 5:13-14
[13] Gainera, alferkerian ohitzen dira eta hor ibiltzen dira etxez etxe; eta, alfer ez ezik, berritsu ere bihurtzen dira, non zer jakingo eta behar ez denaz hitz egiten ibiltzen direlarik.[14] Horregatik, nahiago dut alarguntsa gazteak ezkontzea, seme-alabak sortu eta etxeaz arduratzea, etsaiari inolako hizpiderik eman ez diezaioten.

1 Timothée 3:9-11
[9] gorde bezate kontzientzia garbiz Jainkoak agertu eta guk sinetsiriko egia.[10] Lehenik, izan bitez aztertuak eta, gero, akats gabe badira, bete bezate diakonotza-zerbitzua.[11] Emakumeek ere agurgarri izan behar dute eta ez maiseatzaile; neurritsu eta gauza guztietan fidagarri.

Proverbes 26:20-22
[20] Egurra amaitzean, sua itzali; iraintzailerik gabe, kito liskarra![21] Ikatzak txingarra, egurrak sua: berdin suspertzen liskartiak sesioa.[22] Iraintzailearen hitzak jaki goxoak bezalako: barren-barreneraino iristen dira.

Romains 1:29-32
[29] zuzengabekeriaz, txarkeriaz, diru-gosez eta gaiztakeriaz josiak daude; bekaizkeriaz, giza hilketaz, haserrez, azpikeriaz eta asmo gaiztoz beterik; izen onaren kentzaile,[30] gaizki-esale, Jainkoaren etsai, iraintzaile, harro handiputz, gaizkirako trebe eta gurasoekin bihurri dira;[31] zentzurik eta leialtasunik gabeak, bihotzik eta errukirik gabeak.[32] Badakite, bai, zein den Jainkoaren epaia: horrelakorik egiten duenak heriotza-zigorra merezi duela, alegia; baina, hala ere, horrelakoak beraiek egitea ez ezik, ontzat ematen dute besteek egitea ere.

Tite 2:2-5
[2] Gizaseme zaharrak izan daitezela neurritsuak, agurgarriak, zentzudunak eta fedean, maitasunean eta eroapenean helduak.[3] Emakume zaharrek, ere fededunari dagokion portaera izan dezatela; ez daitezela gaizki-esaleak eta ardoari emanak izan, ongian maistra baizik,[4] neska gazteei beren senarrak eta haurrak maitatzen irakats diezaieten,[5] eta zentzudun, garbi, etxekoandre on eta beren senarren menpeko izaten lagun diezaieten. Horrela, ezin izango du inork Jainkoaren hitza iraindu.

Romains 1:28-32
[28] Jainkoaren egiazko ezagutza baztertu dutelako, Jainkoak beren pentsaera okerraren menpe utzi ditu, behar ez dena egin dezaten:[29] zuzengabekeriaz, txarkeriaz, diru-gosez eta gaiztakeriaz josiak daude; bekaizkeriaz, giza hilketaz, haserrez, azpikeriaz eta asmo gaiztoz beterik; izen onaren kentzaile,[30] gaizki-esale, Jainkoaren etsai, iraintzaile, harro handiputz, gaizkirako trebe eta gurasoekin bihurri dira;[31] zentzurik eta leialtasunik gabeak, bihotzik eta errukirik gabeak.[32] Badakite, bai, zein den Jainkoaren epaia: horrelakorik egiten duenak heriotza-zigorra merezi duela, alegia; baina, hala ere, horrelakoak beraiek egitea ez ezik, ontzat ematen dute besteek egitea ere.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso