A A A A A

Péchés: [Gourmandise]


1 Corinthiens 6:12
«Dena zilegi dut», dio zenbaitek; baina ez da dena komenigarri. «Dena zilegi dut », bai, baina ni ez nau ezerk menpeko egingo.

1 Corinthiens 10:7
Ez zaiteztela sasijainkozale izan, haietako batzuk bezala. Honela dio Liburu Santuak: Otordua egitera eseri zen herria; ondoren, jostatzeari ekin zioten.

1 Corinthiens 15:32
Efeson basapiztien kontra borroka egin nuen hartan, giza helburu hutsez ari izan banintz, zer irabaziko nukeen horrekin? Hilak pizten ez badira, jan dezagun eta edan, bihar hil behar dugu eta.

Deutéronome 21:20
eta esango diete: “Gure seme hau zentzakaitza eta bihurria da, ez digu esana egiten; tripontzi eta mozkorra da!”

Ézéchiel 16:49
Hona zein izan zen zure ahizpa Sodomaren errua: harrokeria, sabelkeria eta erosotasun axolagabea izan zituzten berak eta beraren menpeko hiriek; ez zioten lagundu dohakabeari eta behartsuari.

Genèse 3:6
Ikusi zuen emakumeak fruitua gozoa zela, arbola ikusgarria eta jakituria lortzeko desiragarria. Hartu zuen, beraz, haren fruituetariko bat eta jan egin zuen. Gero, bere senarrari eman eta honek ere jan egin zuen.

Philippiens 3:19
Horrelakoen azkena hondamena da; sabela dute jainko, beren lotsarietan harrotzen dira eta lurreko gauzetan bakarrik pentsatzen dute.

Proverbes 23:2
Jatun handia bazara, eutsi zeure jangurari.

Proverbes 23:21
izan ere, mozkorrek eta jatunek gabezian amaitzen dute eta nagiak zarpailez janzten.

Proverbes 28:7
Legea betetzen duena seme zentzuduna da, jende galduarekin dabilena aitaren lotsa.

Psaumes 119:70
Harria bezain gogorra dute bihotza; nik zure irakaspena dut gozamen.

Romains 13:14
Bizi zaitezte Jesu Kristo Jaunari itsatsiak, eta ez ibili giza grinak bete nahian.

Tite 1:12
Herrialde horretako igarle batek, hain zuzen, hauxe esan zuen: Kretarrak beti gezurti, piztia txar eta tripazain alfer.

Proverbes 23:20-21
[20] Ez zaitez elkartu zurruteroekin, ezta tripazainekin ibili ere;[21] izan ere, mozkorrek eta jatunek gabezian amaitzen dute eta nagiak zarpailez janzten.

1 Corinthiens 6:19-20
[19] Ez al dakizue zuen gorputza Jainkoak eman dizuen eta zuengan bizi den Espiritu Santuaren tenplu dela? Beraz, ez zarete jadanik zeuenak,[20] garesti ordainduz eskuratu baitzaituzte Jainkoak. Goretsazue, bada, Jainkoa zeuen gorputzaz.

Psaumes ๑๑๕:๔-๘
[๔] Haien idoloak, berriz, zilar eta urre dira, gizakien eskulan.[๕] Ahoa bai, eta hitzik ez dute; begiak bai, eta ikusten ez;[๖] belarriak bai, eta entzuten ez; sudurra bai, eta usaintzen ez;[๗] eskuak bai, eta ukitzen ez; oinak bai, eta ibiltzen ez; eztarrian hotsik atera ezin.[๘] Antzeko bihur bitez beraien egileak eta beraietan konfiantza dutenak!

Romains ๑๔:๑๓-๑๗
[๑๓] Ez dezagun, beraz, gehiago elkar kondena, baizik eta saia zaitezte senideari oztoporik edo erorbiderik ez jartzen.[๑๔] Nik badakit eta ziur nago —Jesus Jaunak esan izan baitzuen— ez dela ezer ere berez kutsatua denik; kutsatutzat hartzen duenarentzat bakarrik bihurtzen da zerbait kutsatu.[๑๕] Baina zerbait jateagatik zeure senideari min ematen badiozu, ez zabiltza maitasunaren bidetik. Janariak gorabehera, ez dadila zure senidea gal, Kristo harengatik hil baitzen.[๑๖] Zuek duzuen askatasun hori ez bedi gaizki-esanerako bide gerta.[๑๗] Azken batean, Jainkoaren erregetza ez baitatza jan-edaneko gauzetan, baizik eta Espiritu Santuaren dohain diren zuzentasun, bake eta alaitasunean.

Psaumes ๗๘:๒๖-๓๑
[๒๖] Gero, eguzki-haizea aterarazi zuen zerutik eta hego-haizea bidali bere gotorlekutik.[๒๗] Okela isuri zien hautsa bezain ugari, hegaztiak itsas hondarra bezain oparo,[๒๘] kanpalekura bertara erorarazi zituen, oihal-etxolen ingurura.[๒๙] Asebetean jan zuten; eman zien Jainkoak irrika zutena.[๓๐] Baina beren irrika ase orduko, artean janaria hagin artean zutela,[๓๑] Jainkoaren haserreak eraso zien, haietako indartsuenak hil zituen, Israelgo hoberenak eraitsi.

2 Timothée ๓:๑-๙
[๑] Jakin behar duzu azken egunetan une latzak izango direla.[๒] Izan ere, gizakiak berekoi, diruzale, harro eta handiputz izango dira; biraolari, gurasoentzat errebelde, esker txarreko eta erlijioaren aurkako;[๓] bihotz-gogor, anker, gaizki-esale, lizun, basati eta onaren etsai;[๔] traidore, ausartegi eta itsu, Jainkoaren baino atseginen maitaleago.[๕] Itxuraz erlijiozale agertuko dira, baina ukatu egingo dute erlijioaren benetako indarra. Alde egizu horrelakoengandik![๖] [6-7] Horien artean badira batzuk, etxeetan sarturik, bekatuz beteak eta era askotako grina txarren menpe dauden emakume kaskarinak liluratzen dituztenak; emakume horiek jakin-minez daude beti, baina ez dira inoiz egiaren ezagutzara iristeko gauza.[๗] ***[๘] Janes eta Jambres aztiak Moisesen aurka jarri ziren bezalaxe, liluratzaile hauek ere, buru usteleko jendea eta sinesmenean porrot egina baita, egiaren aurka jartzen dira.[๙] Baina ez dira urrutira helduko, argi ikusiko baitute denek horien zentzugabekeria, antzinako aztiekin gertatu zen bezala.

Nombres 11:18-34
[18] Eta herriari hau esango diozu: «Egin garbikuntza biharko, haragia izango baituzue jateko. Aditu ditu Jaunak zuen negarrak, “Haragi pixka bat jango bagenu behintzat! Hobeto geunden Egipton!” esaten zenutenean. Hara, bada! Emango dizue Jaunak haragia.[19] Ez duzue jango egun bat edo bitan, bost, hamar edo hogei egunetan bakarrik;[20] hilabete osoan jango duzue, nazkatzeraino jan ere, sudurretatik atera dakizuen arte. Hori, zuen artean bizi den Jauna baztertu duzuelako eta haren aurrean negarrez jardun duzuelako, esanez: “Zergatik irten ote ginen Egiptotik?”»[21] Orduan, Moisesek esan zion: —Nirekin datorren herri honi, seiehun mila gizon izanik, hilabete osorako haragia emango diozula diostazu?[22] Ganadu guztia hilda edo itsasoko arrain guztiak bilduta ere ez lukete aski izango![23] Jaunak erantzun zion: —Nire eskua hain laburra dela uste al duzu? Orain ikusiko duzu esana betetzen den ala ez.[24] Etxolatik irtenda, Jaunak esana kontatu zion Moisesek herriari. Gero, hirurogeita hamar herri-arduradun israeldarrak bildurik, etxola inguruan jarri zituen.[25] Orduan, Jauna jaitsi zen lainoan eta Moisesekin mintzatu zen; gero, Moisesek zuen espiritutik hartu eta hirurogeita hamar herri-arduradunei isuri zien. Espiritua haiengan kokatu orduko, profeta gisa hasi ziren mintzatzen, baina ez zuten jarraitu.[26] Bi gizaseme, bata Eldad izenekoa eta bestea Medad, hirurogeita hamarren taldekoak izan arren, ez ziren etxolara joan, baizik eta kanpalekuan gelditu ziren. Baina kokatu zen espiritua haiengan ere eta profeta gisa hasi ziren mintzatzen.[27] Orduan, mutiko bat korrika joan zitzaion Moisesi, esatera: —Eldad eta Medad profeta bezala mintzatzen ari dira kanpalekuan.[28] Nunen seme Josuek, gaztetandik Moisesen laguntzaile zenak, esan zuen: —Ene jaun Moises, galaraz iezaiezu![29] Moisesek ihardetsi zion: —Niregatik jeloskor? Nahiago nuke herri osoa profeta bihurtzea, Jaunak bere espiritua denei ematea![30] Gero, kanpalekuan bildu ziren Moises eta Israelgo herri-arduradunak.[31] Jaunak haizea atera zuen, eta haizeak, itsasaldetik joz, galeper-multzoa ekarri eta kanpaleku inguruan bota zuen: egun bateko bidea adinako luze-zabala estali zuten galeperrek kanpalekuaren inguru osoan, metro bat lodiko galeper-piloa zegoelarik.[32] Egun eta gau osoa eta biharamun osoa eman zuen herriak galeperrak biltzen. Gutxien jaso zuenak hamar gurdikada bildu zuen. Eta kanpalekuaren inguru osoan ezarri zituzten, lehortzeko.[33] Oraindik haragia hagin artean zerabiltela, biziki haserretu zen Jauna israeldarren aurka, eta izurri ikaragarriz zigortu zituen.[34] Leku hari Kibrot-Taaba —hau da, «Salokeri Hilobiak»— eman zioten izena, han lur eman baitzioten jan-irrika sartu zitzaion jendeari.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso