A A A A A

Péchés: [Envie]


1 Corinthiens 13:4
Maitasuna eraman onekoa eta bihozbera da; ez du bekaizkeriarik, ez handiusterik, ez harropuzkeriarik.

Galates 5:26
Ez gaitezela izan harroxko, elkarren lehian eta elkarren inbidian ibiliz.

Jacques 3:14-16
[14] Baina, bekaizkeriaz eta norgehiagokeriaz beterik baldin bazaudete, ez harrotu eta ez ibili egiaren aurka gezurretan.[15] Hori ez da goitiko jakinduria, lurrekoa baizik, giza maila hutsekoa eta deabruarena.[16] Bekaizkeria eta norgehiagokeria diren lekuan nahasmendua eta gaiztakeri modu guztiak dira.

Romains 1:29
zuzengabekeriaz, txarkeriaz, diru-gosez eta gaiztakeriaz josiak daude; bekaizkeriaz, giza hilketaz, haserrez, azpikeriaz eta asmo gaiztoz beterik; izen onaren kentzaile,

1 Pierre 2:1
Beraz, gaiztakeria guztiak —maltzurkeria, itxurazalekeria, bekaizkeria eta gaizki-esateak— alde batera utzirik,

Galates 5:19-21
[19] Giza grinetatik sortzen diren egintzak ezagunak dira: lizunkeria, zikinkeria, jokaera biziotsua,[20] idolatria, sorginkeria, etsaigoak, haserreak, bekaizkeria, gorrotoak, norgehiagokeria, alderdikeria, zatiketak,[21] ikusezina, hordikeria, sabelkeria eta horrelakoak. Eta lehen esan nizuena diotsuet berriro ere: Horrela jokatzen dutenek ez dute Jainkoaren erreinua ondare jasoko.

Tite 3:3
Gu ere, noizbait, burugabe, errebelde, bide-galdu, edozein grina eta atseginkeriaren menpeko izanak gara, gaiztakerian eta bekaizkerian bizi izanak, gorrotagarri eta elkarren gorrotatzaile.

1 Timothée 6:4
harrokeriak itsututako ezjakina da, eztabaida eta hitz-liskarretarako joera gaixoa duena. Hortik sortzen dira bekaizkeriak, auziak, irainak, susmo txarrak,

Jacques 3:14-16
[14] Baina, bekaizkeriaz eta norgehiagokeriaz beterik baldin bazaudete, ez harrotu eta ez ibili egiaren aurka gezurretan.[15] Hori ez da goitiko jakinduria, lurrekoa baizik, giza maila hutsekoa eta deabruarena.[16] Bekaizkeria eta norgehiagokeria diren lekuan nahasmendua eta gaiztakeri modu guztiak dira.

1 Pierre 2:1-2
[1] Beraz, gaiztakeria guztiak —maltzurkeria, itxurazalekeria, bekaizkeria eta gaizki-esateak— alde batera utzirik,[2] haur jaioberriek bezala, irrika ezazue hitzaren esne garbia, horren bidez hazi eta salbamen betera hel zaitezten,

Philippiens 1:15
Egia da, bai, batzuk bekaizkeriaz eta nireganako etsaigoz ari direla Kristo predikatzen; baina beste batzuk asmo onez ari dira.

1 Timothée 6:4-5
[4] harrokeriak itsututako ezjakina da, eztabaida eta hitz-liskarretarako joera gaixoa duena. Hortik sortzen dira bekaizkeriak, auziak, irainak, susmo txarrak,[5] etengabeko sesioak; horietan aritzen direnak burua galdutako jendea da, egiaren axolarik gabea; horiek erlijioa irabazpide bihurtzen dute.

Romains 1:28-32
[28] Jainkoaren egiazko ezagutza baztertu dutelako, Jainkoak beren pentsaera okerraren menpe utzi ditu, behar ez dena egin dezaten:[29] zuzengabekeriaz, txarkeriaz, diru-gosez eta gaiztakeriaz josiak daude; bekaizkeriaz, giza hilketaz, haserrez, azpikeriaz eta asmo gaiztoz beterik; izen onaren kentzaile,[30] gaizki-esale, Jainkoaren etsai, iraintzaile, harro handiputz, gaizkirako trebe eta gurasoekin bihurri dira;[31] zentzurik eta leialtasunik gabeak, bihotzik eta errukirik gabeak.[32] Badakite, bai, zein den Jainkoaren epaia: horrelakorik egiten duenak heriotza-zigorra merezi duela, alegia; baina, hala ere, horrelakoak beraiek egitea ez ezik, ontzat ematen dute besteek egitea ere.

Galates 5:19-26
[19] Giza grinetatik sortzen diren egintzak ezagunak dira: lizunkeria, zikinkeria, jokaera biziotsua,[20] idolatria, sorginkeria, etsaigoak, haserreak, bekaizkeria, gorrotoak, norgehiagokeria, alderdikeria, zatiketak,[21] ikusezina, hordikeria, sabelkeria eta horrelakoak. Eta lehen esan nizuena diotsuet berriro ere: Horrela jokatzen dutenek ez dute Jainkoaren erreinua ondare jasoko.[22] Espirituaren fruitua, berriz, hau da: maitasuna, poza, bakea, pazientzia, bihotz ona, onginahia, leialtasuna,[23] otzantasuna, bere buruaren jabe izatea. Ez da legerik horrelakoak gaitzetsiko dituenik.[24] Eta Jesu Kristorenak direnek gurutzean hilarazi dute bekatuzko beren giza izaera beronen gurari eta grinekin.[25] Bizia Espirituak ematen badigu, jokatu ere joka dezagun Espirituaren arabera.[26] Ez gaitezela izan harroxko, elkarren lehian eta elkarren inbidian ibiliz.

Jacques 3:14-15
[14] Baina, bekaizkeriaz eta norgehiagokeriaz beterik baldin bazaudete, ez harrotu eta ez ibili egiaren aurka gezurretan.[15] Hori ez da goitiko jakinduria, lurrekoa baizik, giza maila hutsekoa eta deabruarena.

Proverbes 14:30
Bihotz lasaia gorputzaren bizia, bekaizkeria minbiziaren parekoa.

Job 5:2
Jakizu amorruak itotzen duela zentzugabea, inbidiak hilarazten heldugabea.

Ecclésiaste 4:4
Ikusi ditut, orobat, jendearen lan guztiak eta eginahalen emaitzak: elkarrentzako bekaizkeriaz eginak denak. Hau ere huskeria da eta haizea atzeman nahia bezalakoa.

Proverbes 3:31
Ez zaitez indarkeria-zalearen inbidiaz bizi, ezta haren biderik hartu ere.

Proverbes 23:17
Ez izan bekatariekiko inbidiarik; izan, ordea, Jaunarenganako begirunea beti;

Proverbes 24:1
Ez zaitez gaiztoen inbidiatan egon, ezta haiekin elkartzeko gogoz ere,

Job 5:2-3
[2] Jakizu amorruak itotzen duela zentzugabea, inbidiak hilarazten heldugabea.[3] Sustraiak botatzen ikusi nuen zentzugabea, baina berehala hondatu zen haren egoitza;

Proverbes 27:4
Sumina ankerra da, haserrea suntsigarria; baina nork aurre egin jelosiari?

1 Corinthiens 3:3
giza grinen menpeko izaten jarraitzen baituzue. Izan ere, bekaizkeriak eta eztabaidak dituzuen bitartean, ez ote zarete giza grinen menpeko? Ez ote duzue giza irizpide hutsez jokatzen?

Romains 13:13
Gabiltzan duintasunez, egun-argiz bezala: ez jan-edanean eta hordikerian, ez lizunkerian eta neurrigabekerian, ez haserrean eta norgehiagokerian.

Matthieu 27:18
Ongi baitzekien bekaizkeriaz emana ziotela Jesus.

Actes 13:45
Jendetza hura ikusirik, juduak bekaizkeriaz bete ziren, eta irainez egiten zieten kontra Pauloren hitzei.

Psaumes 37:1
Davidena. Ez zaitez gaiztoengatik haserretu, ezta gaizkileen inbidiatan egon ere,

Actes 7:9
«Patriarkek, ezinikusiagatik, saldu egin zuten beren anaia Jose, eta Egiptora eramana izan zen. Baina Jainkoa berekin zuen Josek,

Marc 15:10
Ongi baitzekien apaizburuek bekaizkeriaz emana ziotela Jesus.

Actes 17:5
Baina juduek, ikusezinez, alfer-gaizto batzuk bildu zituzten eta, jendartean iskanbilak sorraraziz, herria nahastu zuten. Gero, Jasonen etxera oldartu ziren, Pauloren eta Silasen bila, herriko batzarraren aurrera eramateko asmotan.

Jacques 4:5
Ala Liburu Santua alferrik ari dela uste al duzue, hau esatean: «Irrika biziz maite du Jainkoak guregan biziarazi duen espiritua»?

Genèse 26:14
Artalde eta behi-talde handiak eta morroi asko lortu zituen. Horregatik, filistearrek bekaitzez begiratzen zioten.

Jean 8:32
horrela, egia ezagutuko duzue, eta egiak aske egingo zaituzte.

Psaumes 73:3
Izan ere, gaiztoen arrakasta ikusirik, harroputz horien inbidiaz nengoen.

Ésaïe 26:11
Eskua altxatua duzu, Jauna, zigortzeko, baina haiek ohartzen ez. Ikus bezate, lotsaz beterik, zeure herriarekiko duzun maitemina; zure suminak irents bitza etsaiak.

Ézéchiel 35:11
horregatik, nik, Jainko Jaunak, zin dagit neure biziarengatik, zuk gorrotoaren eraginez israeldarren kontra azaldu duzun amorru eta grina berberaz jokatuko dudala. Zigortuko zaitudanean, orduan aitortuko naute israeldarrek.

Exode 20:17
«Ez gutiziatu lagun hurkoarenik ezer: ez haren emazterik, ez morroi-miraberik, ez idirik, ez astorik, eta ez beste ezertxo ere».

1 Timothée 3:15
***

Esther 5:13
Hori guztia, ordea, alferrik dut, Mardokeo judua jauregi aurrean eseria ikusten dudan bitartean.

Galates 5:1
Libre izateko askatu gaitu Kristok. Iraun ezazue, beraz, sendo eta ez makurtu berriro esklabotzaren uztarpera.

Jude 1:24
Bekatuan erortzetik gorde eta bere presentzia aintzatsuan akatsik gabe eta pozez beterik agerrarazi zaitzaketenari,

Psaumes 73:17-20
[17] Jainkoaren santutegian sartu nintzen arte; orduan ulertu nuen zein den haien atarramentua.[18] Hara, irristalekuan jarriak dituzu eta hondamendira amiltzen.[19] Bat-batean, nolako hondamena! Haienak egin du, ikaragarrizko azkenaz.[20] Esnatutakoan ametsa bezala, gutxietsi egingo dituzu, Jauna, mamuen erreinuan.

Genèse 31:1
Aditu zuen Jakobek Labanen semeek ziotena: «Jakobek beretzat hartu du gure aitarena zen guztia eta horrela lortu ditu aberastasun hauek guztiak».

Nombres 16:3
Moisesen eta Aaronen aurka elkar harturik, esan zieten: «Aski da! Elkarteko kide guztiak daude Jaunari sagaratuak eta guztien artean dago bera. Zein eskubidez jarri nahi duzue zeuen burua Jaunaren batzarraren gainetik?»

Psaumes 106:16
Moisesen eta Aaron Jainkoaren sagaratuaren inbidia izan zuten kanpalekuan.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso