A A A A A

Péchés: [Divorcer]


Matthieu 19:9
Hona nik esan: Inork bere emaztea utzi eta beste bat hartzen badu —legearen kontra elkartuak ez badira behintzat — adulterio egiten du.

Matthieu 5:32
Nik, berriz, hau diotsuet: Bere emaztea uzten duenak —legearen kontra elkartuak ez badira behintzat — adulteriora bultzatzen du emaztea; eta utzitako emakume horrekin ezkontzen denak adulterio egiten du.

Luc 16:18
«Emaztea utzi eta beste batekin ezkontzen denak adulterio egiten du; eta senarrak utzitako emakume batekin ezkontzen denak adulterio egiten du.

1 Corinthiens 7:10-11
[10] Ezkonduei agintzen diet —ez nik, Jaunak baizik — emaztea ez dadila banandu senarrarengandik;[11] eta bananduko balitz, ez dadila berriro ezkon, edo bakeak egin ditzala senarrarekin. Eta senarrak ez dezala zapuztu emaztea.

Matthieu 5:31-32
[31] «Legeak agindua du beste hau ere: Bere emaztea uzten duenak eman diezaiola dibortzio-agiria.[32] Nik, berriz, hau diotsuet: Bere emaztea uzten duenak —legearen kontra elkartuak ez badira behintzat — adulteriora bultzatzen du emaztea; eta utzitako emakume horrekin ezkontzen denak adulterio egiten du.

Matthieu 19:3-9
[3] Fariseu batzuek hurbildu eta, zertan harrapatuko, galdetu zioten: —Zilegi al zaio gizonari emaztea edozein arrazoigatik uztea?[4] Hark erantzun zien: —Ez al duzue irakurri Liburu Santuek diotena? Egileak hasieran gizaseme eta emakume egin zituela, alegia,[5] eta esan ziela: Horregatik, gizasemeak bere aita-amak utziko ditu eta emazteari elkartuko zaio, eta biak bat izango dira.[6] Beraz, aurrerantzean ez dira bi, bat baino. Horrela, bada, Jainkoak uztartu duena ez beza gizakiak aska.[7] Galdetu zioten: —Zergatik eman zuen, bada, Moisesek dibortzio-agiria idatzi eta emaztea uzteko baimena?[8] Jesusek erantzun zien: —Jainkoaren gauzetan itsu zaretelako eman zizuen Moisesek emaztea uzteko baimena, baina hasieran ez zen horrela.[9] Hona nik esan: Inork bere emaztea utzi eta beste bat hartzen badu —legearen kontra elkartuak ez badira behintzat — adulterio egiten du.

Marc 10:2-12
[2] Fariseu batzuek hurbildu eta, zertan harrapatuko, gizonak bere emaztea uztea zilegi ote zuen galdetu zioten.[3] Hark erantzun zien: — Zer agindu zizuen horretaz Moisesek?[4] Eta haiek: —Moisesek, dibortzio-agiria idatzi eta emaztea uzteko baimena eman zigun.[5] Jesusek esan zien: —Jainkoaren gauzetan itsu zaretelako eman zizuen lege hori Moisesek.[6] Baina, munduaren hasieratik, Jainkoak gizaseme eta emakume egin zituen;[7] horregatik, gizasemeak bere aita-amak utziko ditu eta emazteari elkartuko zaio,[8] eta biak bat izango dira. Beraz, aurrerantzean ez dira bi, bat baino.[9] Horrela bada, Jainkoak uztartu duena ez beza gizakiak aska.[10] Gero, etxean, arazo berari buruz galdegin zioten ikasleek.[11] Jesusek esan zien: —Bere emaztea utzi eta beste bat hartzen duenak adulterio egiten du lehenengoaren aurka;[12] eta bere senarra utzi eta beste bat hartzen duen emakumeak adulterio egiten du era berean.

1 Corinthiens 7:10-16
[10] Ezkonduei agintzen diet —ez nik, Jaunak baizik — emaztea ez dadila banandu senarrarengandik;[11] eta bananduko balitz, ez dadila berriro ezkon, edo bakeak egin ditzala senarrarekin. Eta senarrak ez dezala zapuztu emaztea.[12] Gainerakoei —neure iritzi bezala, ez Jaunaren agindu bezala— hau esaten diet: Kristau batek, kristau ez den emakume batekin ezkondua egon eta emaztea berarekin bizitzeko prest baldin badago, ez dezala zapuztu emaztea;[13] eta emakume batek, kristau ez den batekin ezkondua egon eta senarra berarekin bizitzeko prest baldin badago, ez dezala zapuztu senarra.[14] Izan ere, kristau ez den senarra Jaunarentzat sagaratua dago emaztearekin bizi duen batasunagatik; orobat kristau ez den emaztea, senarrarekin bizi duen batasunagatik. Hala ez balitz, zuen seme-alabak ez lirateke Jainkoarenak izango; baina egiaz Jaunarentzat sagaratuak dira.[15] Kristau ez dena, ordea, banandu nahi balu, banandu bedi; horrelakoetan kristaua —gizon nahiz emakume— aske gelditzen da, Jainkoak bakean bizitzera deitu baitzaituzte.[16] Zeren nork esaten dizu zuri, emazte horri, zeure senarra salbatuko duzula? Edo zuri, senar horri, zeure emaztea salbatuko duzula?

Matthieu 19:3-12
[3] Fariseu batzuek hurbildu eta, zertan harrapatuko, galdetu zioten: —Zilegi al zaio gizonari emaztea edozein arrazoigatik uztea?[4] Hark erantzun zien: —Ez al duzue irakurri Liburu Santuek diotena? Egileak hasieran gizaseme eta emakume egin zituela, alegia,[5] eta esan ziela: Horregatik, gizasemeak bere aita-amak utziko ditu eta emazteari elkartuko zaio, eta biak bat izango dira.[6] Beraz, aurrerantzean ez dira bi, bat baino. Horrela, bada, Jainkoak uztartu duena ez beza gizakiak aska.[7] Galdetu zioten: —Zergatik eman zuen, bada, Moisesek dibortzio-agiria idatzi eta emaztea uzteko baimena?[8] Jesusek erantzun zien: —Jainkoaren gauzetan itsu zaretelako eman zizuen Moisesek emaztea uzteko baimena, baina hasieran ez zen horrela.[9] Hona nik esan: Inork bere emaztea utzi eta beste bat hartzen badu —legearen kontra elkartuak ez badira behintzat — adulterio egiten du.[10] Orduan, ikasleek esan zioten: —Senar-emazteen arteko lotura horrelakoa bada, ez du merezi ezkontzea.[11] Jesusek erantzun zien: —Ez dira denak hori onartzeko gai, Jainkoak gai egiten dituenak baizik.[12] Batzuk ez dira ezkontzen jaiotzaz ezin dutelako; beste batzuk, giza eskuz ezinduak izan direlako; beste batzuk, berriz, Jainkoaren erregetzagatik hala erabaki dutelako. Onar dezakeenak onar beza.

Marc 10:12
eta bere senarra utzi eta beste bat hartzen duen emakumeak adulterio egiten du era berean.

Deutéronome 24:1-4
[1] «Eman dezagun norbait emakume batekin ezkontzen dela, baina gero emakumeagan zerbait lotsagarria aurkitzen duela eta ez zaiola atsegin; orduan, dibortzio-agiria idatzi, emakumeari eman eta bidali egiten duela etxetik;[2] emakumea, ordea, senarraren etxetik alde egin ondoren, beste batekin ezkontzen dela.[3] Senar berriak ere, emakumeaz gogaiturik, dibortzio-agiria idatzi, emakumeari eman eta etxetik bidaltzen badu edota senar berria hiltzen bada,[4] zapuztu zuen lehenengo senarrak ezin hartuko du berriro emaztetzat, kutsatua bihurtu baita berarentzat. Higuingarri izango litzateke hori Jaunarentzat, eta Jaunak zeuen Jainkoak emango dizuen lurraldea ez duzue bekatuaz kutsatu behar.

Malachie 2:16
Izan ere, emaztea gorrotatu eta uzten duenak, gogorkeriaz janzten du bere burua —dio Jaunak, Israelen Jainko ahalguztidunak—. Argi ibili, beraz, eta ez izan desleial.

1 Corinthiens 7:39
Emakumea loturik dago senarra bizi den bitartean. Hiltzen bazaio, libre gelditzen da eta nahi duenarekin ezkon daiteke, aukeratua kristaua izanez gero.

Romains 7:2-5
[2] Adibidez, emaztea senarra bizi den bitartean bakarrik dago legez senarrari lotua. Senarra hiltzen denean, ordea, ezkontza-legetik askatua gelditzen da.[3] Horregatik, senarra bizi den bitartean beste gizon batekin elkartzen den emaztea adulteriogile bihurtzen da. Senarra hilez gero, berriz, ezkontza-legetik askatua gelditzen da eta ez da adulteriogile, beste gizon batekin elkartu arren.[4] Horrela bada, ene senideok, zuek ere hil zen Kristoren gorputzeko eginak izan zaretenez gero, legearentzat hilda zaudete, eta beste batenak zarete jadanik —hildakoen artetik piztu zenarenak, alegia—, Jainkoarentzat fruitu onak emateko.[5] Geure giza grinen menpean bizi ginenean, legeak bekaturako grinak pizten zituen guregan, eta horrela heriotza ekarri zigun fruitu.

Hébreux 13:4
Hartzazue denok ezkontza errespetu handiz, eta izan garbi ezkontza-harremanetan, epaitu egingo baititu Jainkoak lizunak eta adulteriogileak.

Deutéronome 24:1
«Eman dezagun norbait emakume batekin ezkontzen dela, baina gero emakumeagan zerbait lotsagarria aurkitzen duela eta ez zaiola atsegin; orduan, dibortzio-agiria idatzi, emakumeari eman eta bidali egiten duela etxetik;

Matthieu 19:4-6
[4] Hark erantzun zien: —Ez al duzue irakurri Liburu Santuek diotena? Egileak hasieran gizaseme eta emakume egin zituela, alegia,[5] eta esan ziela: Horregatik, gizasemeak bere aita-amak utziko ditu eta emazteari elkartuko zaio, eta biak bat izango dira.[6] Beraz, aurrerantzean ez dira bi, bat baino. Horrela, bada, Jainkoak uztartu duena ez beza gizakiak aska.

Matthieu 18:15-17
[15] «Zure senide batek bekatu egiten badu, zoaz berarengana eta zentzarazi bakarrean. Jaramon egiten badizu, irabazia duzu senidea.[16] Jaramonik egiten ez badizu, berriz, hartu zeurekin lagun bat edo bi, auzi oro bi edo hiru lekukoren aitorpenaz erabaki dadin.[17] Haiei ere jaramonik egiten ez badie, esaiozu elkarteari, eta elkarteari ere jaramonik egin nahi ez badio, izan bedi zuretzat jentil edo zergalari baten pareko.

Malachie 2:14-16
[14] Eta zergatik ote den galdetzen duzue. Hona zergatik den: gaztetan hartu zenuen emazteari ez zatzaizkiolako leial izan, eta horren lekuko da Jauna; zeure lagun zenuenari eta leialtasun-hitza eman zenionari ez zatzaizkiolako leial izan.[15] Jaunak ez ote zaituzte, bada, biok gorputz bakar bat eta espiritu bakar bat egin? Eta zertarako bat? Jainkoarengandik haurrak izateko. Argi ibili, beraz, eta ez izan desleial gaztetan aukeratutako emazteari.[16] Izan ere, emaztea gorrotatu eta uzten duenak, gogorkeriaz janzten du bere burua —dio Jaunak, Israelen Jainko ahalguztidunak—. Argi ibili, beraz, eta ez izan desleial.

Éphésiens 5:22-23
[22] Emazteak izan daitezela beren senarren menpeko, Jaunaren menpeko bezala,[23] senarra emaztearen buru baita, Kristo Elizaren buru den bezala, bere gorputza duen Elizaren salbatzaile delarik.

1 Timothée 5:8
Beretarrez eta etxekoez bereziki arduratzen ez den norbait baldin badago, honek bere sinesmenari uko egin dio eta sinesgabea baino okerragoa da.

1 Corinthiens 7:17-24
[17] Aipaturiko kasuaz aparte, jarrai beza bakoitzak Jaunak ezarri dion bizi-egoeran, hots, Jainkoak federa dei egitean zuen egoeran. Hau da eliz elkarte guztietan ematen dudan araua.[18] Erdaindua zinelarik deitu zintuela Jainkoak? Ez ibili zeure erdainkuntza ezkutatu nahian. Erdaingabea zinelarik deitu zintuela? Ez erdaindu.[19] Erdaindua nahiz erdaingabea izateak ez du garrantzirik; Jainkoaren aginduak betetzea da balio duena.[20] Jarrai dezala bakoitzak Jainkoak deitzerakoan bizi zen egoeran.[21] Esklabo zinelarik deitu zintuela Jainkoak? Ez izan ardurarik; baina, askatasuna lortzeko aukera baduzu, ez alferrik galdu.[22] Jaunaren deiak esklabo dena libre egiten du, eta libre dena Kristoren esklabo bihurtzen.[23] Garesti ordainduz eskuratu zaituzte Jainkoak: ez bihurtu, beraz, gizakien esklabo.[24] Senideok, jarrai beza bakoitzak Jainkoaren aurrean, honek deitzerakoan zuen bizi-egoeran.

Matthieu 23:23
«Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok! Barazkirik kaskarrenen hamarrenak ordaintzen dituzue, eta legeko gauzarik garrantzizkoenak, berriz, zuzenbidea, errukia eta leialtasuna, bazterrera uzten. Hauek bete behar zenituzketen, haiek baztertu gabe!

Romains 7:1-3
[1] Ez al dakizue, senideok —legeen berri dakizuenoi mintzo natzaizue—, gizakia bizi den bitartean bakarrik behartzen duela legeak?[2] Adibidez, emaztea senarra bizi den bitartean bakarrik dago legez senarrari lotua. Senarra hiltzen denean, ordea, ezkontza-legetik askatua gelditzen da.[3] Horregatik, senarra bizi den bitartean beste gizon batekin elkartzen den emaztea adulteriogile bihurtzen da. Senarra hilez gero, berriz, ezkontza-legetik askatua gelditzen da eta ez da adulteriogile, beste gizon batekin elkartu arren.

Luc 6:30
Eskatzen dizun edonori, eman, eta zeurea kentzen dizunari, ez bihurrarazi.

Matthieu 19:6-12
[6] Beraz, aurrerantzean ez dira bi, bat baino. Horrela, bada, Jainkoak uztartu duena ez beza gizakiak aska.[7] Galdetu zioten: —Zergatik eman zuen, bada, Moisesek dibortzio-agiria idatzi eta emaztea uzteko baimena?[8] Jesusek erantzun zien: —Jainkoaren gauzetan itsu zaretelako eman zizuen Moisesek emaztea uzteko baimena, baina hasieran ez zen horrela.[9] Hona nik esan: Inork bere emaztea utzi eta beste bat hartzen badu —legearen kontra elkartuak ez badira behintzat — adulterio egiten du.[10] Orduan, ikasleek esan zioten: —Senar-emazteen arteko lotura horrelakoa bada, ez du merezi ezkontzea.[11] Jesusek erantzun zien: —Ez dira denak hori onartzeko gai, Jainkoak gai egiten dituenak baizik.[12] Batzuk ez dira ezkontzen jaiotzaz ezin dutelako; beste batzuk, giza eskuz ezinduak izan direlako; beste batzuk, berriz, Jainkoaren erregetzagatik hala erabaki dutelako. Onar dezakeenak onar beza.

Éphésiens 5:31
Horregatik, gizasemeak bere aita-amak utziko ditu eta emazteari elkartuko zaio, eta biak bat izango dira.

Jérémie 3:8
Ikusi zuen, gainera, bere adulterio ugariengatik zapuztu egin nuela Israel fedegabea, dibortzio-agiria emanez. Baina Juda desleial hori ez zen beldurtu, eta prostituziora jo zuen berak ere.

Actes 2:38
Pedrok erantzun zien: —Bihozberri zaitezte eta bataiatu guztiok, Jesus Mesiasen izenean bekatuak barka dakizkizuen, eta Espiritu Santua hartuko duzue dohain.

Romains 4:15
Legeak zigorra dakar ondorio; baina legerik ez dagoenean, ez da lege-hausterik ere.

1 Corinthiens 7:14-15
[14] Izan ere, kristau ez den senarra Jaunarentzat sagaratua dago emaztearekin bizi duen batasunagatik; orobat kristau ez den emaztea, senarrarekin bizi duen batasunagatik. Hala ez balitz, zuen seme-alabak ez lirateke Jainkoarenak izango; baina egiaz Jaunarentzat sagaratuak dira.[15] Kristau ez dena, ordea, banandu nahi balu, banandu bedi; horrelakoetan kristaua —gizon nahiz emakume— aske gelditzen da, Jainkoak bakean bizitzera deitu baitzaituzte.

Matthieu 19:1
Hitzaldi hau amaitu zuenean, Galileatik alde egin eta Judeako mugetan sartu zen Jesus, Jordan ibaiaz beste aldera igaroz.

1 Corinthiens 7:8-9
[8] Ezkongabeei eta andre alargunei, dauden egoeran jarraitzea on dutela esaten diet, ni bezala.[9] Baina grinari eutsi ezin badiote, ezkon daitezela; hobe da ezkontzea sutan egotea baino.

Malachie 2:13-16
[13] Oraindik gehiago egiten duzue: malkoz betetzen duzue Jaunaren aldarea, negar-zotinka ari ohi zarete zuen eskaintzei Jaunak arretarik egiten ez dielako eta gogo onez hartzen ez dituelako.[14] Eta zergatik ote den galdetzen duzue. Hona zergatik den: gaztetan hartu zenuen emazteari ez zatzaizkiolako leial izan, eta horren lekuko da Jauna; zeure lagun zenuenari eta leialtasun-hitza eman zenionari ez zatzaizkiolako leial izan.[15] Jaunak ez ote zaituzte, bada, biok gorputz bakar bat eta espiritu bakar bat egin? Eta zertarako bat? Jainkoarengandik haurrak izateko. Argi ibili, beraz, eta ez izan desleial gaztetan aukeratutako emazteari.[16] Izan ere, emaztea gorrotatu eta uzten duenak, gogorkeriaz janzten du bere burua —dio Jaunak, Israelen Jainko ahalguztidunak—. Argi ibili, beraz, eta ez izan desleial.

Romains 7:2
Adibidez, emaztea senarra bizi den bitartean bakarrik dago legez senarrari lotua. Senarra hiltzen denean, ordea, ezkontza-legetik askatua gelditzen da.

Matthieu 9:13
Hobe zenukete Jainkoak esandako honetaz jabetuko bazinete: Nahiago dut errukia sakrifizioak baino. Ez naiz zintzoei dei egitera etorri, bekatariei baizik.

Romains 7:3
Horregatik, senarra bizi den bitartean beste gizon batekin elkartzen den emaztea adulteriogile bihurtzen da. Senarra hilez gero, berriz, ezkontza-legetik askatua gelditzen da eta ez da adulteriogile, beste gizon batekin elkartu arren.

1 Corinthiens 7:27-28
[27] Ezkondua zarela? Ez ibili banandu nahian. Ezkongabea zarela? Ez hasi emazte bila.[28] Hala ere, ezkontzen bazara, ez duzu bekaturik egiten; neskatxak ere, ezkontzen bada, ez du bekaturik egiten. Baina ezkontzen direnek arazo handiagoak izango dituzte beren bizitzan, eta nik ez nuke nahi horrelakorik zuentzat.

Genèse 2:18-24
[18] Gero, esan zuen Jainko Jaunak: «Ez da on gizona bakarrik egotea; egin diezaiodan berari dagokion laguna».[19] Jainko Jaunak, landako abere guztiak eta zeruko hegazti guztiak lurrez moldatu eta gizonari eraman zizkion zein izen ezartzen zien ikusteko; honela, bizidun orok gizonak ezarritako izena izango zuen.[20] Beren izena jarri zien, beraz, abere guztiei, zeruko hegaztiei eta piztiei; baina berari zegokion lagunik ez zuen aurkitu.[21] Orduan, Jainko Jaunak lozorroan murgilarazi zuen gizona. Loak hartu zuenean, saihets-hezur bat kendu zion, hezurraren hutsunea haragiz bete ziolarik.[22] Jainko Jaunak gizonari kenduriko saihets-hezurrez emakumea moldatu eta gizonari eraman zion.[23] Honek esan zuen: «Hau bai dela ene hezurraren hezur, ene haragiaren haragi! “Emakume” izango da deitua, gizakumeagandik izan baita hartua».[24] Hargatik, gizonak bere aita-amak utziko ditu bere emaztearekin elkartzeko, eta bat bera izango dira.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso