A A A A A

Péchés: [Maudire]


Colossiens 3:8
Orain, ordea, bazter itzazue horiek guztiak, hau da, haserrea, gorrotoa, gaiztakeria, irainak eta hizkera gordina.

Colossiens 4:6
Zuen hizketa izan dadila beti atsegina eta gatzduna, bakoitzari dagokion eran erantzuten jakinez.

Éphésiens 4:29
Ez bedi atera zuen ahotik hitz zakarrik, baizik eta, zerbait esan behar baduzue, ona eta egokia eta entzun dezatenen onerako izan dadila.

Éphésiens 5:4
ezta gordinkeria, kirtenkeria edota zorakeriarik ere; hori guztia ez baita itxurazkoa. Aitzitik, eman eskerrak Jainkoari.

Exode 20:7
«Ez erabili alferrik Jaunaren, zeure Jainkoaren, izena, ez baitut hori egingo duenik zigorrik gabe utziko.

Jacques 1:26
Norbaitek, bere burua erlijiozaletzat jotzen badu, baina mihiari eusten ez badaki, bere burua engainatzen du, eta horren erlijioak ez du ezertarako balio.

Jacques 3:10
Aho beretik ateratzen dira bedeinkazioa eta madarikazioa. Senideok, horrek ez du horrela izan behar.

Jacques 3:5-12
[5] Gauza bera gertatzen da mihiarekin ere; oso gorputz-atal txikia izanik ere, duen eragin handiaz harro daiteke. Su txiki batek oihanik handiena ere erre dezake![6] Mihia ere sua da, gaiztakeriazko mundua: gure beste gorputz-atalen artean jarrita, gorputz osoa kutsatzen du eta, infernuko suaz pizturik, sutan jartzen du bizitzaren gurpila.[7] Edozein basabere, hegazti, narrasti eta arrain hezi dezake gizakiak, eta hezi ere egin du.[8] Baina ezin du inork mihia hezi, gaiztoa eta menderagaitza baita, pozoi hilgarriz betea.[9] Berorren bidez bedeinkatzen dugu geure Jaun eta Aita, eta berorrexen bidez madarikatzen gizakia, Jainkoaren irudira egina dena.[10] Aho beretik ateratzen dira bedeinkazioa eta madarikazioa. Senideok, horrek ez du horrela izan behar.[11] Iturri batek berak eman ote ditzake, gero, ur geza eta gazia?[12] Senideok, pikondoak ematen ote du olibarik, edota mahatsondoak pikurik? Iturri gaziak ez dezake ur gezarik eman.

Lévitique 20:9
«Aita nahiz ama madarikatzen duenak heriotza-zigorra izango du. Gurasoak madarikatu dituenez gero, berea izango du heriotzaren errua.

Luc 6:28
bedeinkatu madarikatzen zaituztetenak, egin otoitz izen ona kentzen dizuetenen alde.

Matthieu 5:22
Nik, berriz, hau diotsuet: Bere senidearekin haserretzen dena kondenatua izango da; bere anaia iraintzen duena biltzar nagusian kondenatua izango da, eta hitzez mintzen duena, infernuko sutara kondenatua izango da.

1 Pierre 3:10
Izan ere, bizia maite duenak, luzaroan bizi eta zoriontsu izan nahi duenak, mihia gorde behar du gaitzetik eta ezpainak engainutik.

Matthieu 15:11
Gizakia ez du ahotik sartzen zaionak kutsatzen; ahotik ateratzen zaionak, horrek kutsatzen du gizakia».

Proverbes 18:21
Mihiari lotuta daude heriotza eta bizitza; zer aukeratu, hura jango du bakoitzak.

Psaumes 109:17
Madarikazioa zuen gogoko: betorkio gainera! Bedeinkaziorik ez zuen opa: urrun bekio!

Romains 12:14
Bedeinka itzazue erasotzen dizuetenak, bedeinkatu eta ez madarikatu.

2 Rois 2:23-24
[23] Handik Betelera igo zen. Bidean gora zihoala, hiritik ateratako mutiko batzuk iseka hasi zitzaizkion esanez: «Tira, burusoil! Tira! Eutsi, burusoil!»[24] Eliseok, itzulirik, begiratu eta madarikatu egin zituen Jaunaren izenean. Orduan, bi hartzek oihanetik atera eta mutiko haietarik berrogeita bi txikiturik utzi zituzten.

Matthieu 15:10-11
[10] Jesusek jendeari dei egin eta esan zion: «Entzun eta ulertu ongi![11] Gizakia ez du ahotik sartzen zaionak kutsatzen; ahotik ateratzen zaionak, horrek kutsatzen du gizakia».

Jacques 3:8-10
[8] Baina ezin du inork mihia hezi, gaiztoa eta menderagaitza baita, pozoi hilgarriz betea.[9] Berorren bidez bedeinkatzen dugu geure Jaun eta Aita, eta berorrexen bidez madarikatzen gizakia, Jainkoaren irudira egina dena.[10] Aho beretik ateratzen dira bedeinkazioa eta madarikazioa. Senideok, horrek ez du horrela izan behar.

Matthieu 15:18-20
[18] Ahotik ateratzen dena, berriz, bihotz barrutik dator, eta horrek bai egiten duela gizakia zikin![19] Izan ere, bihotzetik ateratzen dira asmo txarrak, hilketak, adulterioak, lizunkeria, lapurretak, gezurrezko testigantzak, irainak.[20] Horiek dira gizakia kutsatzen dutenak; baina eskuak garbitu gabe otordua egiteak ez du gizakia kutsatzen.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso