A A A A A

Péchés: [Apostasie]


2 Thessaloniciens 2:3
Ez zaitzatela inork inola ere engaina! Aurrez, fede-ukamenak gertatu behar du, eta gaiztakeri gizonak, hondamenera kondenatua dagoenak, agertu behar du.

Daniel 9:27
«Buruzagiak ituna egingo du jende askorekin zazpi urteko denboraldian. Denboraldi honen erdian geldiaraziko ditu sakrifizioa eta eskaintza; ikaragarrizko idolo higuingarria ezarriko du aldare gainean, hondatzaileari ere erabakitako azkena iritsi arte».

1 Timothée 4:1
Espirituak argi eta garbi dio, azken garai hauetan batzuek sinesmena ukatu eginen dutela, espiritu liluratzaileei eta deabruen irakaspenei jarraituz;

Hébreux 3:12
Begira, senideok, ez dezala zuetako inork bihotz gaizto eta sinesgaberik izan, Jainko biziarengandik aldenduko duenik.

Luc 8:13
Harri gaineko hazia bezalakoak, hauek dira: mezua entzutean, pozik onartzen dutenak; baina, sustrairik gabeak izanik, denboraldi batean sinesten dute, baina tentaldi-garaian huts egiten.

Hébreux 6:4-6
[4] Izan ere, behin fedean argituak izan direnek, Jainkoaren dohaina dastatu eta Espiritu Santuarengan parte izan dutenek,[5] Jainkoaren mezu ederra eta datorren munduaren indarra probatu dituztenek,[6] fedeari uko egiten badiote, ezinezkoa dute berriro bihozberritzea, Jainkoaren Semea gurutziltzatzen ari baitira eta mundu guztiaren aurrean isekatzen.

2 Pierre 2:20-22
[20] Izan ere, Jesu Kristo gure Jaun eta Salbatzailea ezagutu eta munduko lohikeriei ihes egin ondoren, berriro haietara erortzen direnentzat, azkeneko egoera hau lehenengoa baino okerragoa da.[21] Hobe zuketen salbazio-bidea sekula ez ezagutzea, ezagutu eta gero, hartu zuten lege santutik atzera egitea baino.[22] Horiengan betetzen da esaera zaharrak hain egoki dioen hau: Txakurra ok egin eta botatakora itzultzen da, eta «Txerri garbitu berria lokatzetara».

Hébreux 10:26-29
[26] Zeren, egia ezagutu ondoren, nahita bekatu egiten jarraitzen badugu, ez dago gehiago bekatuen barkamenerako oparirik:[27] Jainkoaren auzi izugarria eta errebeldeak irentsiko dituen su kiskalgarria besterik ez dezakegu espero.[28] Moisesen legea hausten duenari heriotza-zigorra ematen zaio gupidarik gabe, bi edo hiru lekukoren aitorpenaz.[29] Zenbatez zigor handiagoa ez ote du mereziko Jainkoaren Semea hankapean erabili, sagaratu duen ituneko odola profanatu eta Jainkoak onginahiz eman dion Espiritua iraintzen duenak!

2 Timothée 4:3-4
[3] Etorriko baita gizon-emakumeek irakaspen osasungarria jasango ez duten garaia: beren grinen eraginpean, maisuz inguratuko dira, berauei entzuteko irrikaz;[4] egiatik saihestuko dituzte belarriak eta ipuinetara bihurtuko.

Jean 15:6
Niri itsatsirik ez dagoena kanpora botatzen dute, ebaki eta ihartzen den aihena bezalaxe; gero, bildu, sutara bota eta erre egiten dute.

1 Timothée 4:1-2
[1] Espirituak argi eta garbi dio, azken garai hauetan batzuek sinesmena ukatu eginen dutela, espiritu liluratzaileei eta deabruen irakaspenei jarraituz;[2] horiek, beren barrua gogorturik duten maisu gezurti itxurazaleez baliatzen dira:

2 Pierre 2:1
Israel herrian sasiprofetak izan ziren bezala, zuen artean ere izango dira sasimaisuak, doktrina kaltegarriak zabaltzen saiatuko direnak. Salbatu zituen Jauna ukatu egingo dute, eta berehala ekarriko dute beren gainera hondamena.

Matthieu 24:10-12
[10] Orduan, askok fedeari uko egingo diote, eta elkar saldu eta gorrotatuko dute.[11] Anitz sasiprofeta altxatuko dira eta asko engainatuko dituzte.[12] Eta gaiztakeria ugaltzean, gehienen maitasuna hoztu egingo da;

2 Pierre 3:17
Zuek, ene maiteok, aldez aurretik jakinaren gainean zaudete. Beraz, zabiltzate kontuz, gaizto horien iritzi okerrek liluraturik, zuen sendotasunak koloka egin ez dezan.

Jean 6:66
Geroztik, haren ikasleetariko askok atzera jo zuen, eta aurrerantzean ez ziren harekin ibili.

2 Pierre 2:17
Gizon horiek urik gabeko iturri dira, ekaitzak eramaten duen laino. Ilunpe beltzak dauzkate zain.

1 Timothée 4:1-3
[1] Espirituak argi eta garbi dio, azken garai hauetan batzuek sinesmena ukatu eginen dutela, espiritu liluratzaileei eta deabruen irakaspenei jarraituz;[2] horiek, beren barrua gogorturik duten maisu gezurti itxurazaleez baliatzen dira:[3] hauek ezkontzea debekatzen dute eta zenbait janari ezin dela jan irakasten, nahiz eta janariok egia ezagutu duten sinestedunek eskerrak emanez jateko Jainkoak sortuak izan.

1 Corinthiens 10:12
Beraz, zutik dagoela uste duenak egin beza kontu eror ez dadin.

Matthieu 24:9-10
[9] «Zori larrian jarriko zaituztete eta hil egingo; herri guztiek gorroto izango dizuete niregatik.[10] Orduan, askok fedeari uko egingo diote, eta elkar saldu eta gorrotatuko dute.

Matthieu 26:14-16
[14] Orduan, Hamabietako batek, Judas Iskariote deituak, apaizburuengana joan[15] eta esan zien: «Zenbat agintzen didazue Jesus zuen eskuetara emateagatik?» Zilarrezko hogeita hamar txanpon agindu zizkioten.[16] Ordutik, Jesus haien eskuetara emateko egokiera bila hasi zen Judas.

1 Timothée 1:19-20
[19] sinesmenari eta kontzientzia garbiari eutsiz; hau bazterrera uzteagatik, sinesmenean ere huts egin du zenbaitek,[20] hala nola Himeneok eta Alexandrok. Hauek Satanasen esku utzi ditut, biraorik ez egiten ikas dezaten.

1 Jean 2:19
Gure artetik atera dira, baina ez ziren benetan gutarrak. Gutarrak izan balira, gurekin jarraituko zuketen. Alabaina, argi gelditu behar zuen guztiak ez zirela gutarrak.

Hébreux 10:25-31
[25] Ez utzi batzarrera joateari, batzuen batzuek ohi duten bezala, baizik eta adoretu elkar, eta are gehiago Jaunaren eguna hurbiltzen ari dela ikusten duzuen honetan.[26] Zeren, egia ezagutu ondoren, nahita bekatu egiten jarraitzen badugu, ez dago gehiago bekatuen barkamenerako oparirik:[27] Jainkoaren auzi izugarria eta errebeldeak irentsiko dituen su kiskalgarria besterik ez dezakegu espero.[28] Moisesen legea hausten duenari heriotza-zigorra ematen zaio gupidarik gabe, bi edo hiru lekukoren aitorpenaz.[29] Zenbatez zigor handiagoa ez ote du mereziko Jainkoaren Semea hankapean erabili, sagaratu duen ituneko odola profanatu eta Jainkoak onginahiz eman dion Espiritua iraintzen duenak![30] Ongi ezagutzen dugu hau esan zuena: Niri dagokit mendekua, neuk emango dut ordaina. Eta beste hau ere esan zuen: Jaunak epaituko du bere herria.[31] Izugarria da Jainko biziaren eskuetan erortzea!

Jérémie 17:5-6
[5] Honela dio Jaunak: «Madarikatua konfiantza gizakiagan duena, giza indar hutsean oinarritzen dena eta niregandik urruntzen![6] Basamortuko zuhaixkaren antzeko da: ez du sasoi onik izango, lur idorretan landatua, biziezineko lur gazitan.

Ézéchiel 3:20
Zintzoari, zuzentasunetik aldendu eta bidegabekeria egiten badu, estropezu eragingo diot eta hil egingo da; ohartarazi ez duzunez, hil egingo da bere erruarengatik eta ez diot aurreko jokabide zuzena kontuan hartuko; baina zuri eskatuko dizut haren heriotzaren kontu.

Ézéchiel 18:24
«Zintzoari dagokionez, berriz, bere justiziatik aldendu eta, gaiztoak egin ohi dituen gauza higuingarri guztien antzera, txarkeria egiten badu, bizi egingo ote da, halere? Haren egintza zuzenak ez ditut gogoan hartuko. Egin dituen desleialkeria eta bekatuengatik hil egingo da.

Matthieu 13:20-21
[20] “Harri-arteak” bezala hartzen duena hauxe da: mezua entzutean, berehala pozik onartzen duena;[21] baina sustrairik gabea eta iraupen gutxikoa izanik, mezua dela-eta estuasun edo erasoaldiren bat sortu orduko, erori egiten da.

1 Corinthiens 9:27
baizik eta neure gorputza hezi eta menpean jartzen dut, besteei irakatsi ondoren neu baztertua gerta ez nadin.

Hébreux 6:4-8
[4] Izan ere, behin fedean argituak izan direnek, Jainkoaren dohaina dastatu eta Espiritu Santuarengan parte izan dutenek,[5] Jainkoaren mezu ederra eta datorren munduaren indarra probatu dituztenek,[6] fedeari uko egiten badiote, ezinezkoa dute berriro bihozberritzea, Jainkoaren Semea gurutziltzatzen ari baitira eta mundu guztiaren aurrean isekatzen.[7] Lurrak ere, gainera maiz datorkion euria xurgatu eta nekazariari probetxuzko landareak ematen badizkio, Jainkoaren bedeinkazioa du berekin;[8] baina, sasi eta sastrakak ematen baditu, ez du ezertarako balio, Jainkoak madarikatu egingo du eta, azkenik, erre egingo dute.

Actes 21:21
Eta zera jakin dute zutaz: jentilen artean bizi diren juduei Moisesengandik aldentzeko irakasten diezula, semerik ez erdaintzeko eta usadiorik ez gordetzeko esanez.

Galates 5:4
Moisesen legearen bidetik salbamena lortu nahi duzuenok, Kristorengandik bereizi egin zarete eta Jainkoaren onginahitik saihestu.

1 Corinthiens 6:9
Ez al dakizue bidegabeek ez dutela Jainkoaren erreinua iritsiko? Ez engaina zeuen buruak! Lizunek, sasijainkozaleek, adulteriogileek, emakeria-zaleek, sodomitek,

Hébreux 10:26
Zeren, egia ezagutu ondoren, nahita bekatu egiten jarraitzen badugu, ez dago gehiago bekatuen barkamenerako oparirik:

Matthieu 13:41
Gizonaren Semeak bere aingeruak bidaliko ditu, eta haren erreinutik bereiziko dituzte gaizkileak eta besterentzat gaizpide gertatzen direnak,

2 Timothée 4:3
Etorriko baita gizon-emakumeek irakaspen osasungarria jasango ez duten garaia: beren grinen eraginpean, maisuz inguratuko dira, berauei entzuteko irrikaz;

2 Thessaloniciens 2:3-4
[3] Ez zaitzatela inork inola ere engaina! Aurrez, fede-ukamenak gertatu behar du, eta gaiztakeri gizonak, hondamenera kondenatua dagoenak, agertu behar du.[4] Hau, Jainkoaren izena duen edo adoragarri den guztiaren aurka jarriko den etsaia da, eta Jainkoaren tenpluan bertan esertzeraino eta bere burua jainko egiteraino iritsiko da.

Jean 1:14
Eta Hitza gizon egin zen eta gure artean jarri bizitzen. Ikusi dugu haren Jainko-aintza, Aitarengandik maitasun eta egiaz betea datorren Seme bakarrari dagokion aintza.

Deutéronome 13:13
[13-14] «Gerta daiteke, Jaunak zeuen Jainkoak bizitzeko emango dizkizuen hirietako batean, gizon gaizto-maltzurrak sortzea, ezagutzen ez dituzten jainko arrotzak gurtzera herritarrak bultzatu nahi izango dituztenak. Horrelakorik gertatzen ari dela entzungo bazenute,

1 Timothée 4:10
Horregatik saiatzen gara lanean eta borrokan, gizon-emakume guztien eta batik bat sinestedunen salbatzailea den Jainko biziarengan itxaropen dugulako.

1 Pierre 3:17
Nolanahi ere, hobe on egiteagatik sufritzea, Jainkoak hala nahi izanez gero, gaizki egiteagatik sufritzea baino.

1 Thessaloniciens 2:3
Gure predikua, izan ere, ez zen uste okerretan oinarritua, ezta asmo maltzurrez nahiz engainuz egina ere.

Deutéronome 32:15
«Gizendu egin zen Jexurun eta ostikoka hasi —asebete zinen, gizendu, lodi-lodi egin—; bere egile zuen Jainkoa utzi zuen eta salbatzaile zuen harkaitza desohoratu.

Ézéchiel 18:26
Zintzoa, bere justiziatik aldendu, txarkeria egin eta hiltzen denean, egin duen txarkeriagatik hiltzen da.

1 Timothée 4:2
horiek, beren barrua gogorturik duten maisu gezurti itxurazaleez baliatzen dira:

Marc 10:11
Jesusek esan zien: —Bere emaztea utzi eta beste bat hartzen duenak adulterio egiten du lehenengoaren aurka;

Luc 22:3-6
[3] Orduan, Satanas sartu zen Hamabien taldeko Judasengan, Iskariote deituarengan.[4] Judas apaizburu eta tenpluko guardiaburuengana joan zen, haien eskuetara Jesus nola eman hitz egitera.[5] Poztu egin ziren haiek, eta Judasi dirua ematea erabaki zuten.[6] Honek onartu egin zuen, eta jendeak jakin gabe Jesus haien eskuetara emateko egokiera bila hasi zen.

Matthieu 12:31-32
[31] «Horregatik diotsuet: Bekatu eta birao oro barkatuko dio Jainkoak gizakiari, baina Espiritu Santuaren kontrako biraorik ez dio barkatuko.[32] «Norbaitek Gizonaren Semearen kontra zerbait esaten badu, barkatuko dio Jainkoak; baina Espiritu Santuaren kontra hitz egiten duenak ez du barkamenik izango, ez mundu honetan eta ez datorrenean.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso