A A A A A

Péchés: [Adultère]


1 Corinthiens 6:18
Egizue ihes haragikeriatik! Gizon-emakumeek egiten dituzten beste bekatu guztiak gorputzetik kanpora gelditzen dira; baina haragikeriazko bekatua egiten duenak bere gorputzaren aurka egiten du bekatu.

Exode 20:14
«Ez egin adulteriorik.

Hébreux 13:4
Hartzazue denok ezkontza errespetu handiz, eta izan garbi ezkontza-harremanetan, epaitu egingo baititu Jainkoak lizunak eta adulteriogileak.

Jacques ४:१७
Nola on egin jakin eta egiten ez duenak bekatu egiten du.

Jérémie 13:27
Zure adulterioak, irrintziak, prostituzio lotsagabea! Muinoetan eta landa zabalean ikusi ditut zure egintza higuingarriak! Zure zorigaitza, Jerusalem, ez baituzu garbi izan nahi! Noiz arte horrela?»

1 Jean 1:9
Geure bekatuak aitortzen baditugu, ordea, leiala eta zuzena den Jainkoak bekatuak barkatu eta gaiztakeria orotatik garbituko gaitu.

Luc 16:18
«Emaztea utzi eta beste batekin ezkontzen denak adulterio egiten du; eta senarrak utzitako emakume batekin ezkontzen denak adulterio egiten du.

Matthieu 19:9
Hona nik esan: Inork bere emaztea utzi eta beste bat hartzen badu —legearen kontra elkartuak ez badira behintzat — adulterio egiten du.

Proverbes 6:32
Emakume batekin adulterio egiten duena burugabea da, bere bizia hondatzen baitu.

Romains 7:2-3
[2] Adibidez, emaztea senarra bizi den bitartean bakarrik dago legez senarrari lotua. Senarra hiltzen denean, ordea, ezkontza-legetik askatua gelditzen da.[3] Horregatik, senarra bizi den bitartean beste gizon batekin elkartzen den emaztea adulteriogile bihurtzen da. Senarra hilez gero, berriz, ezkontza-legetik askatua gelditzen da eta ez da adulteriogile, beste gizon batekin elkartu arren.

Marc 10:11-12
[11] Jesusek esan zien: —Bere emaztea utzi eta beste bat hartzen duenak adulterio egiten du lehenengoaren aurka;[12] eta bere senarra utzi eta beste bat hartzen duen emakumeak adulterio egiten du era berean.

Matthieu 5:27-32
[27] «Badakizue legean agindua: Ez egin adulteriorik.[28] Nik, berriz, hau diotsuet: Emakume ezkondu bati irrikaz begiratzen dionak, egin du jadanik adulterioa bere bihotzean.[29] «Eskuineko begia galbide bazaizu, atera eta bota zeuregandik urruti: hobe duzu gorputz-atal bat galdu, oso-osorik infernura jaurtia izan baino.[30] Eskuineko eskua galbide bazaizu, moztu eta bota zeuregandik urruti: hobe duzu gorputz-atal bat galdu, oso-osorik infernura joan baino.[31] «Legeak agindua du beste hau ere: Bere emaztea uzten duenak eman diezaiola dibortzio-agiria.[32] Nik, berriz, hau diotsuet: Bere emaztea uzten duenak —legearen kontra elkartuak ez badira behintzat — adulteriora bultzatzen du emaztea; eta utzitako emakume horrekin ezkontzen denak adulterio egiten du.

1 Corinthiens 6:9-16
[9] Ez al dakizue bidegabeek ez dutela Jainkoaren erreinua iritsiko? Ez engaina zeuen buruak! Lizunek, sasijainkozaleek, adulteriogileek, emakeria-zaleek, sodomitek,[10] lapurrek, diruzaleek, mozkorrek, izen onaren kentzaileek eta iruzurgileek ez dute Jainkoaren erreinua iritsiko.[11] Horietakoak zineten zuetako batzuk ere; baina garbituak izan zarete, sagaratuak eta Jainkoak onartuak Jesu Kristo Jaunaren izenean eta gure Jainkoaren Espirituaren bidez.[12] «Dena zilegi dut», dio zenbaitek; baina ez da dena komenigarri. «Dena zilegi dut », bai, baina ni ez nau ezerk menpeko egingo.[13] Esaten da baita ere: «Janaria sabelarentzat eta sabela janariarentzat»; baina bata zein bestea hondatu egingo ditu Jainkoak. Gorputza, ordea, ez da lizunkeriarako, Jaunarentzat baizik, eta Jauna gorputzarentzat.[14] Eta Jainkoak, Jauna piztu zuenak, gu ere piztu egingo gaitu bere ahalmenaz.[15] Ez al dakizue zuen gorputzak Kristoren atal direla? Eta nik Kristoren atala emagaldu baten atal egingo ote dut? Ez horixe![16] Ez al dakizue emagalduarekin elkartzen dena berarekin gorputz bat bera egiten dela? Honela baitio Liburu Santuak: Biak bat izango dira.

Luc 18:18-20
[18] Handiki batek galdetu zion Jesusi: —Maisu ona, zer egin behar dut betiko bizia ondaretzat jasotzeko?[19] Jesusek erantzun zion: —Zergatik esaten didazu ona? Inor ez da ona Jainkoa besterik.[20] Badakizkizu aginduak: Ez egin adulteriorik, ez hil inor, ez ostu, ez egin gezurrezko testigantzarik, ohoratu aita-amak.

1 Thessaloniciens 4:3-5
[3] Hau nahi du Jainkoak zuengandik: bizi zaiteztela berarentzat, sagaratuei dagokienez, eta alde egin dezazuela lizunkeriatik.[4] Joka dezala bakoitzak zentzu santuz eta errespetuz bere emaztearekin,[5] bere burua grinen menpeko egin gabe, Jainkoa ezagutzen ez duten jentilek bezala;

Marc 7:20-23
[20] Eta erantsi zuen: —Gizakiaren barrutik irteten denak, horrek bai egiten duela gizakia zikin![21] Izan ere, barrutik, gizakiaren bihotzetik, ateratzen dira asmo txarrak, lizunkeria, lapurretak, hilketak,[22] adulterioak, diru-gosea, gaiztakeriak, maltzurkeria, lasaikeria, bekaizkeria, irainak, harrokeria, burugabekeria.[23] Gaiztakeria guztiok barrutik irteten dira, eta hauek dute gizakia kutsatzen.

Matthieu 15:17-20
[17] Ez al duzue ikusten ahotik sartzen den guztia sabelera joaten dela eta handik komun-zulora?[18] Ahotik ateratzen dena, berriz, bihotz barrutik dator, eta horrek bai egiten duela gizakia zikin![19] Izan ere, bihotzetik ateratzen dira asmo txarrak, hilketak, adulterioak, lizunkeria, lapurretak, gezurrezko testigantzak, irainak.[20] Horiek dira gizakia kutsatzen dutenak; baina eskuak garbitu gabe otordua egiteak ez du gizakia kutsatzen.

Proverbes 5:18-23
[18] Bedeinkatua izan bedi zure iturria, zeure gaztaroko emaztea: gozatu berarekin![19] Orein-eme maitagarri, gazela eder duzu. Ase zaitzatela une oroz beraren bularrek, lilura zaitzala beti beraren amodioak![20] Ene seme, zergatik liluratuko zaitu lotsabako batek? Zergatik besarkatuko duzu emakume arrotzaren gerria?[21] Izan ere, Jaunaren begi-bistan dago bakoitzaren jokabidea, eta ibilbide guztiak ikusten ditu berak.[22] Maltzurra bere gaiztakerietan trabatua dago, bere bekatuaren sarean harrapatua.[23] Heziketa ezarengatik hilko da, bere zentzugabekeria handiarengatik galduko.

Jean 8:4-11
[4] esan zioten Jesusi: —Maisu, emakume hau adulterioan ari zela harrapatu dute.[5] Moisesek legean honelakoak harrika hiltzeko agindu zigun; zuk zer diozu?[6] Galdera azpikeriaz egin zioten, hura salatzeko aitzakiaren baten bila baitzebiltzan. Jesus, alabaina, makurturik, atzamarrez lurrean idazten hasi zen.[7] Haiek, ordea, galde eta galde ari baitzitzaizkion, zutitu zen Jesus eta esan zien: —Zuetan bekaturik gabe dagoenak jaurti diezaiola lehen harria.[8] Eta berriro makurturik, lurrean idazten jarraitu zuen.[9] Haiek, ordea, hori entzutean, banan-banan alde egiten hasi ziren, zaharrenetatik hasita. Jesus bakarrik gelditu zen, emakumea aurrean zuela.[10] Jesusek zutitu eta esan zion: —Emakume, non dira salatzaileak? Ez al zaitu inork ere gaitzetsi?[11] Hark erantzun: —Inork ere ez, Jauna. Orduan, Jesusek: —Nik ere ez zaitut gaitzesten; zoaz, eta ez egin berriro bekaturik.)

Proverbes 6:20-35
[20] Seme, bete aitaren agindua eta ez baztertu amak irakatsia.[21] Eramatzazu beti bihotzari atxikiak eta zeure begien aurre-aurrean.[22] Beraiek gidatuko zaituzte zeure joan-etorrietan, beraiek zainduko lo zaudenean, beraiek hitz egingo dizute esnatzean.[23] Agindua kriseilu da, irakaspena argi eta heziketa eta zentzarazpena bizirako bide;[24] emakume gaiztoarengandik gordeko zaituzte eta lausenguz ari zaizunarengandik.[25] Ez izan haren edertasunaren irrikarik bihotzean eta ez zaitzala harrapa bere begiratuez.[26] Emagaldua ogi-zati batez asetzen baita, baina adulteriogileak bizitza osoa harrapatzen du.[27] Inork hartzen ote du sua altzoan, jantziak erre gabe?[28] Edo inor txingar gainean ibiltzen ote, oinak erre gabe?[29] Bada, berdin inoren emaztearen atzetik dabilena: ukitzen duenik ez da kalte gabe geratuko.[30] Ez du lapurrak mespretxurik merezi, gosea kentzeko osten badu.[31] Halere, harrapatzen badute, zazpi aldiz itzuli beharko du, nahiz eta etxeko ondasun guztiak eman behar izan.[32] Emakume batekin adulterio egiten duena burugabea da, bere bizia hondatzen baitu.[33] Zigortua eta desohoratua izango da eta lotsa hori ezin izango du gainetik kendu,[34] jelosiak sutu egingo baitu senarra eta erruki gabe jokatuko du mendeku hartzean.[35] Ez du inolako ordainik onartuko, ezta zeure eskaintza biderkatuta ere.

Proverbes 5:3-22
[3] Bai, eztia darie emakume lotsagabearen ezpainei, olioa baino ere leunagoa du ahosabaia;[4] baina, azkenean, atsentsio-belarra bezain mikatza da eta aho biko ezpata bezain arriskutsua.[5] Harekin ibiltzeak heriotzarantz eramaten zaitu, Hildakoen Egoitzara doaz haren urratsak.[6] Harena ez da bizirako bidea, konturatu gabe galbideratzen da.[7] Ene seme, entzun adi, ez atzera egin nire esanetatik.[8] Urrundu zeure bidea halakoagandik eta ez hurbildu haren etxeko atera,[9] arrotz edo bihozgaberen bati eman ez diezazkion zure ohorea eta bizia bera.[10] Zure lan eta ahaleginen emaitzek ez ditzatela ezezagunak asebete.[11] Azkenean negar-zotinka egingo duzu, osasuna galduko duzunean.[12] Orduan esango duzu: «Zergatik gaitzetsi ote nuen heziketa? Zergatik mespretxatu ote zentzarazpena?[13] Ez nuen, ez, maisuen esana entzun, ez nien jaramon egin irakasleei![14] Ia egon naiz zoritxarrik bete-beteenean herri-batzar osoaren aurrean salatuta».[15] Emaztea duzu urtegi eta putzu: edan bertatik ura.[16] Kanpora botako ote duzu zeure iturrietako ura, kaleetan barrena zeure ubideetakoa?[17] Izan bitez zuretzat bakarrik, ez eman arrotzei.[18] Bedeinkatua izan bedi zure iturria, zeure gaztaroko emaztea: gozatu berarekin![19] Orein-eme maitagarri, gazela eder duzu. Ase zaitzatela une oroz beraren bularrek, lilura zaitzala beti beraren amodioak![20] Ene seme, zergatik liluratuko zaitu lotsabako batek? Zergatik besarkatuko duzu emakume arrotzaren gerria?[21] Izan ere, Jaunaren begi-bistan dago bakoitzaren jokabidea, eta ibilbide guztiak ikusten ditu berak.[22] Maltzurra bere gaiztakerietan trabatua dago, bere bekatuaren sarean harrapatua.

1 Corinthiens 7:1-40
[1] Idatzi zenizkidaten galderei erantzunez, hau diotsuet: Ongi dago ez ezkontzea;[2] baina, lizunkeria dela eta, gizon bakoitzak izan beza bere emaztea eta emakume bakoitzak bere senarra.[3] Eman biezaio senarrak emazteari zor diona, eta berdin emazteak senarrari.[4] Emaztea ez da bere buruaren jabe, senarra baizik, ezta senarra ere berearen jabe, emaztea baizik.[5] Ez ukatu elkarri zor diozuena, elkarrekin ados eta aldi labur baterako ez bada, otoitzean ari izateko. Eta gero, elkartu berriro, grinari eutsi ezinik, Satanasek tenta ez zaitzaten.[6] Baimen gisa diotsuet hori, ez agindu gisa.[7] Denok ni bezala ezkongabe izatea nahi nuke; baina Jainkoak eman dion dohain berezia du bakoitzak, batak hau eta besteak hura.[8] Ezkongabeei eta andre alargunei, dauden egoeran jarraitzea on dutela esaten diet, ni bezala.[9] Baina grinari eutsi ezin badiote, ezkon daitezela; hobe da ezkontzea sutan egotea baino.[10] Ezkonduei agintzen diet —ez nik, Jaunak baizik — emaztea ez dadila banandu senarrarengandik;[11] eta bananduko balitz, ez dadila berriro ezkon, edo bakeak egin ditzala senarrarekin. Eta senarrak ez dezala zapuztu emaztea.[12] Gainerakoei —neure iritzi bezala, ez Jaunaren agindu bezala— hau esaten diet: Kristau batek, kristau ez den emakume batekin ezkondua egon eta emaztea berarekin bizitzeko prest baldin badago, ez dezala zapuztu emaztea;[13] eta emakume batek, kristau ez den batekin ezkondua egon eta senarra berarekin bizitzeko prest baldin badago, ez dezala zapuztu senarra.[14] Izan ere, kristau ez den senarra Jaunarentzat sagaratua dago emaztearekin bizi duen batasunagatik; orobat kristau ez den emaztea, senarrarekin bizi duen batasunagatik. Hala ez balitz, zuen seme-alabak ez lirateke Jainkoarenak izango; baina egiaz Jaunarentzat sagaratuak dira.[15] Kristau ez dena, ordea, banandu nahi balu, banandu bedi; horrelakoetan kristaua —gizon nahiz emakume— aske gelditzen da, Jainkoak bakean bizitzera deitu baitzaituzte.[16] Zeren nork esaten dizu zuri, emazte horri, zeure senarra salbatuko duzula? Edo zuri, senar horri, zeure emaztea salbatuko duzula?[17] Aipaturiko kasuaz aparte, jarrai beza bakoitzak Jaunak ezarri dion bizi-egoeran, hots, Jainkoak federa dei egitean zuen egoeran. Hau da eliz elkarte guztietan ematen dudan araua.[18] Erdaindua zinelarik deitu zintuela Jainkoak? Ez ibili zeure erdainkuntza ezkutatu nahian. Erdaingabea zinelarik deitu zintuela? Ez erdaindu.[19] Erdaindua nahiz erdaingabea izateak ez du garrantzirik; Jainkoaren aginduak betetzea da balio duena.[20] Jarrai dezala bakoitzak Jainkoak deitzerakoan bizi zen egoeran.[21] Esklabo zinelarik deitu zintuela Jainkoak? Ez izan ardurarik; baina, askatasuna lortzeko aukera baduzu, ez alferrik galdu.[22] Jaunaren deiak esklabo dena libre egiten du, eta libre dena Kristoren esklabo bihurtzen.[23] Garesti ordainduz eskuratu zaituzte Jainkoak: ez bihurtu, beraz, gizakien esklabo.[24] Senideok, jarrai beza bakoitzak Jainkoaren aurrean, honek deitzerakoan zuen bizi-egoeran.[25] Ezkongabeentzat ez daukat Jaunaren agindurik. Hala ere, neure iritzia emango dizuet, Jaunaren errukiaz sinesgarri naizenez gero.[26] Bizi ditugun une larriak gogoan harturik, esan dudana egoki dela uste dut, hau da, on dela norberak dagoen egoeran jarraitzea.[27] Ezkondua zarela? Ez ibili banandu nahian. Ezkongabea zarela? Ez hasi emazte bila.[28] Hala ere, ezkontzen bazara, ez duzu bekaturik egiten; neskatxak ere, ezkontzen bada, ez du bekaturik egiten. Baina ezkontzen direnek arazo handiagoak izango dituzte beren bizitzan, eta nik ez nuke nahi horrelakorik zuentzat.[29] Senideok, epea laburtu egin dela diotsuet. Beraz, gelditzen zaigun denboran, ezkonduak bizi bitez ezkondurik ez baleude bezala;[30] negar dagitenak, egingo ez balute bezala; pozik daudenak, ez baleude bezala; erosten dutenak, ezer ez balute bezala,[31] eta mundu honetako gauzez baliatzen direnak, baliatuko ez balira bezala; mundu hau, orain ageri zaigun itxuran, desagertzear baitago.[32] Kezka guztiak kendu nahi nizkizueke. Ezkongabea Jaunaren gauzez kezkatzen da, Jaunari atsegin nola emango;[33] ezkondua, berriz, munduko gauzez, bere emazteari atsegin nola emango,[34] eta bere baitan zatitua dago. Emakume ezkongabea eta neskatxa Jaunaren gauzez kezkatzen dira, eta beroni gorputz-arimaz emanak bizi dira; ezkondua, berriz, munduko gauzez, bere senarrari atsegin nola emango.[35] Hau zeuen onerako diotsuet, ez ezertan behartu nahi zaituztedalako. Hau da nahi dudana: era egokienean bizi zaiteztela, oso-osorik Jaunari atxikiak.[36] Gazte grinatsu batek bere neskatxarekin ez dela ongi jokatzen ari eta ezkondu egin behar duela uste badu, bete dezala bere asmoa, eta ezkon daitezela; ez du bekaturik egiten.[37] Baina beste batek, inork behartu gabe eta bere buruaren jabe dela, andregaiarekin ez ezkontzeko erabaki sendoa bere baitan hartzen badu, oso ongi egingo du.[38] Bere andregaiarekin ezkontzen denak, beraz, ongi egiten du, eta ezkontzen ez denak, hobeki.[39] Emakumea loturik dago senarra bizi den bitartean. Hiltzen bazaio, libre gelditzen da eta nahi duenarekin ezkon daiteke, aukeratua kristaua izanez gero.[40] Baina zoriontsuagoa izango da dagoen bezala gelditzen bada; hau da nire iritzia, eta Jainkoaren Espiritua nik ere badudalakoan nago.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso