1 Corinthiens 6:10 |
lapurrek, diruzaleek, mozkorrek, izen onaren kentzaileek eta iruzurgileek ez dute Jainkoaren erreinua iritsiko. |
|
1 Timothée 6:10 |
Zeren diru-gosea baita gaitz guztien sustraia; diruaren irrikagatik sinesmenetik aldendu eta atsekabe asko bereganatu du zenbaitek. |
|
Éphésiens 4:28 |
Lapur denak ez dezala aurrerantzean ostu, saia dadila baizik bere eskuz lan egiten, beharrean dagoenari zer eman edukitzeko. |
|
Exode 20:15 |
«Ez ostu. |
|
Exode 22:7 |
aurkitzen ez badute, berriz, etxeko nagusia Jainkoaren aurrera aurkeztuko da, eta bere lagunaren ondasunik ez duela ukitu aitortuko. |
|
Osée 4:2 |
Madarikazioa eta gezurra, hilketa, lapurreta eta adulterioa ugari, odola odolaren gain. |
|
Jean 10:10 |
Lapurra ez doa artaldera ebatsi, hil eta hondatzera baizik. Ni, berriz, bizia —eta bizia ugari gainera— izan dezaten etorri naiz. |
|
Lévitique 19:11-13 |
[11] «Ez ostu, ez esan gezurrik, ez egin iruzurrik zeuen herritarrari.[12] Ez egin gezur-zinik Jaunaren izenean, zeuen Jainkoaren izena profanatuz. Neu naiz Jauna.[13] «Ez zapaldu lagun hurkoa, ez larrutu. Ez utzi biharamuna arte ordaindu gabe langilearen lansaria. |
|
Luc 19:8 |
Zakeok, berriz, zutiturik, Jaunari esan zion: —Jauna, neure ondasunen erdiak behartsuei ematen dizkiet eta, inori ezer ostu badiot, lau halako bihurtuko diot. |
|
Marc 10:19 |
Badakizkizu aginduak: Ez hil inor, ez egin adulteriorik, ez ostu, ez egin gezurrezko testigantzarik, ez egin kalterik, ohoratu aita-amak. |
|
Matthieu 19:18 |
—Zein agindu? —galdetu zion. Eta Jesusek: —Ez hil inor, ez egin adulteriorik, ez ostu, ez egin gezurrezko testigantzarik, |
|
Proverbes 10:2 |
Bidegabeki pilaturiko altxorrek probetxurik ez, baina zuzentasunak heriotzatik libratzen du. |
|
Proverbes 12:22 |
Jaunak gorroto ditu gezurtiak; atsegin ditu, ordea, egiaz jokatzen dutenak. |
|
Proverbes 20:17 |
Gozoa da bidegabeki eskuratutako ogia, baina gerora, harri-koxkorrak jatea bezala da. |
|
Psaumes 62:10 |
Haizea eta itxura besterik ez dira gizakiak, jende xehe nahiz handiki: denak batera pisuan jarrita, haizea baino arinago igoko lirateke. |
|
Romains 13:7 |
Eman bakoitzari zor diozuena: zergak, kontribuzioak, begirunea, ohorea, nori berea. |
|
Romains 13:9 |
Izan ere, harako Ez egin adulteriorik, ez hil inor, ez ostu, ez gutiziatu eta beste edozein agindu, esaldi honetan biltzen da: Maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala. |
|
Lévitique 6:2-4 |
[2] «Honako arau hauek emango dizkiezu Aaroni eta beronen ondorengoei: «Hona hemen erre-opariei buruzko ohikunea: Erre-oparia gau osoan egongo da erretzen aldare gainean; aldareko sua ez da itzaliko.[3] Goizean, apaizak, lihozko tunika eta lihozko galtzak jantzirik, erre-opariko aberearen errautsak aldaretik bildu eta aldare ondoan utziko ditu.[4] Ondoren, arropak aldatu eta errautsa kanpalekutik atera egingo du leku garbi batera. |
|
Exode 22:1-4 |
[1] «Gauez etxea zulatzen harrapatu eta lapurra jo eta hiltzen duena ez da hilketaren errudun.[2] Baina gauza bera egun-argitan gertatuz gero, hilketaren errudun da hiltzailea. «Ostu duen guztia ordaindu beharko du lapurrak; nola ordaindurik ez badu, bera salduko dute lapurtu duenaren ordain.[3] Ostutako aberea —idi, asto nahiz ardi— bere eskumende eta bizirik aurkitzen badiote, bi halako ordainduko du.[4] «Norbaitek bere abereak sorora nahiz mahastira larratzera atera eta beste baten soroan larratzen uzten baditu, bere soro nahiz mahastiko emaitzarik hoberenez ordainduko du. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |