1 Corinthiens 14:40 |
Dena den, egin guztia duintasunez eta ordenaz. |
|
Ecclésiaste 9:10 |
Egin dezakezun guztia egizu gogoz, ez baita lanik, ez gogoetarik, ez zientziarik, ezta jakinduriarik ere zu zoazen Hildakoen Egoitza horretan. |
|
Ecclésiaste 11:4 |
Haizeari begira dagoenak ez du ereiten, ezta lainoei begira dagoenak ere uztarik biltzen. |
|
Galates 6:9 |
Ez gaitezen, beraz, aspertu on egiten, zeren, etsitzen ez badugu, jasoko baitugu uzta bere garaian. |
|
Hébreux 12:11 |
Egia esan, mementoan edozein zentzarazpen mingarri da eta ez pozgarri; baina, gerora, zentzarazpenaren bidez zaildu direnek haren fruituak jasotzen dituzte: bakea eta bizitza zuzena. |
|
Hébreux 10:12 |
Baina Jesu Kristo, opari bat bakarra bekatuengatik eskaini ondoren, Jainkoaren eskuinaldean eseri zen behin betiko. |
|
Jacques 4:17 |
Nola on egin jakin eta egiten ez duenak bekatu egiten du. |
|
Jean 9:4 |
Egun-argi den bitartean, bidali nauenaren egintzak bete behar ditut; badator gaua, eta orduan ezin izango du inork lanik egin. |
|
Luc 12:35 |
«Zaudete prest, jantziak loturik eta kriseiluak pizturik; |
|
Luc 12:40 |
Egon prest zuek ere, gutxien uste duzuen orduan etorriko baita Gizonaren Semea». |
|
Matthieu 6:33 |
Ardura zaitezte, batez ere, Jainkoaren erregetzaz eta haren nahia betetzeaz, eta beste hori guztia gehigarritzat emango dizue Jainkoak. |
|
Philippiens 4:13 |
Dena dezaket indartzen nauen Kristorengan. |
|
Proverbes 10:4 |
Esku alferrak txirotu, beso langileak aberastu. |
|
Proverbes 12:24-25 |
[24] Langilea agintari, nagia zerbitzari.[25] Kezkak gizona bihozgabetzen du, hitz gozoak adore ematen. |
|
Proverbes 13:4 |
Alferrak nahi, bai, baina lorrezin; saiatuaren gogoa asebetea izango. |
|
Proverbes 14:23 |
Nekeak beti du bere irabazia, berritsukeriak pobrezia bakarrik. |
|
Proverbes 18:9 |
Bere eginkizunetan zabarra, desegiten duenaren anaia. |
|
Proverbes 20:4 |
Udazkenean, alferrak ez du sororik landu nahi; uzta-garaian, bilatu eta ez du ezer aurkitzen. |
|
Proverbes 21:17 |
Atseginetara emanak behartsu bukatuko, ardozalea eta lurrinzalea ez da aberastuko. |
|
Proverbes 27:1 |
Ez zaitez biharkoaz harrotu, ez baitakizu zer gertatuko zaizun gaur bertan ere. |
|
Romains 7:20-21 |
[20] Nahi ez dudana egiten badut, ordea, ez dut nik egiten, niregan ari den bekatuak baizik.[21] Beraz, lege hau sumatzen dut neuregan: ongia egin nahi dudalarik, gaizkia bakarrik dudala neure esku. |
|
Éphésiens 5:15-17 |
[15] Begira, bada, arretaz, nola zabiltzaten; ez jokatu ergel, zentzuz baizik,[16] egokieraz baliatuz, garai txarrak baititugu.[17] Ez izan, beraz, burugabe, baizik eta saiatu Jaunaren nahia zein den ulertzen. |
|
Luc 9:59-62 |
[59] Beste bati esan zion: —Jarraitu niri. Baina hark erantzun: —Jauna, uztazu lehenbizi aitaren hiletak egitera joaten.[60] Eta Jesusek: —Utzi hilei beren hildakoen hiletak egiten; zu zoaz Jainkoaren erregetza hots egitera.[61] Beste batek, berriz, esan zion: —Jarraituko dizut, Jauna, baina uztazu aurrena etxekoei agur egiten.[62] Baina Jesusek erantzun: —Goldeari heldu eta atzera begiratzen duena ez da gai Jainkoaren erreinurako. |
|
Proverbes 24:30-34 |
[30] Alferraren landa ondotik pasatu nintzen, burugabeko gizonaren mahasti albotik:[31] dena laharrez eta sasiz josia ikusi nuen, harresia ere behera botata.[32] Hura ikustean, gogoeta egin nuen; hari begiratu eta eskarmentu hartu nuen.[33] Aldika lozorroan, aldika erdi lo, aldika besoak uztartu eta atsedenean:[34] arlotea bezala iritsiko zaizu gabezia, eskalea bezala etorriko miseria. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |