A A A A A

Péchés: [Mensonge]


Genèse 3:4
—Ez zarete inolaz ere hilko —esan zion sugeak—.

Lévitique 19:11
«Ez ostu, ez esan gezurrik, ez egin iruzurrik zeuen herritarrari.

Psaumes 119:163
Gorroto eta higuin diot maltzurkeriari, zure irakaspena dut maite.

Proverbes 12:22
Jaunak gorroto ditu gezurtiak; atsegin ditu, ordea, egiaz jokatzen dutenak.

Proverbes 13:5
Zintzoak gorroto dio gezurrari, gaiztoak laidoa eta iraina zabaltzen.

Proverbes 14:5
Lekuko egiazaleak gezurrik ez, lekuko faltsuak gezurra barra-barra.

Proverbes 17:7
Hizkera finik ez dagokio txoroari, are gutxiago gezurra jatorrari.

Osée 11:12
«Gezurrez inguratua nauka Efraimek, faltsukeriaz Israelek. Baina Juda Jainkoarekin dago oraindik, leial zaio Santu-santuari.

Sophonie 3:13
Israelen bizirik geldituek ez dute aurrerantzean bidegaberik egingo, ez gezurrik esango, ez beren ahotan engainu-hitzik izango. Eta inoren beldurrik gabe jango dute eta atseden hartuko».

Jean 8:44
Zuek deabrua duzue aita, harenak zarete, eta zeuen aitaren gogoa nahi duzue egin. Hura hiltzaile izan da hasieratik, eta egian oinarritua ez dagoenez, ez du sekula egiarik esaten. Gezurra dioenean, bere-berea duenetik ari da, gezurti baita, eta gezurraren aita.

Actes 5:3
Pedrok esan zion: «Ananias, zergatik utzi diozu Satanasi zure gogoaz nagusitzen Espiritu Santuari gezurra esateko, soroaren ordainetik zati bat zeuretzat gordez?

Éphésiens 4:29
Ez bedi atera zuen ahotik hitz zakarrik, baizik eta, zerbait esan behar baduzue, ona eta egokia eta entzun dezatenen onerako izan dadila.

Colossiens 3:9
Ez jarraitu elkarri gezurrak esaten, izaera zaharra eta beronen araberako jokabidea erantzi

1 Timothée 4:2
horiek, beren barrua gogorturik duten maisu gezurti itxurazaleez baliatzen dira:

Jacques 3:1
Senideok, ez zaitezte ibil denok maisu izan nahian; jakizue maisuok auzi zorrotzagoa izango dugula,

Apocalypse 22:15
Utikan zakurrak, aztiak, lizunak, hiltzaileak, sasijainkozaleak eta gezurra maite dutenak eta gezurretan dabiltzan guztiak!

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso