1 Jean 1:6 |
Berarekin elkartasunean bizi garela esan eta ilunpetan baldin bagabiltza, gezurra diogu eta ez gara egiaren arabera ari. |
|
1 Jean 2:9-17 |
[9] Argitan dagoela esan eta senideari gorroto diona ilunpetan dago oraindik.[10] Senidea maite duena argitan dago eta ez du ezerk eroraraziko.[11] Bere senideari gorroto diona, berriz, ilunpetan dago, ilunpetan dabil eta ez daki nora doan, ilunak itsutu egin baitizkio begiak[12] Zuei, seme-alabatxooi, diotsuet: Barkatu zaizkizue bekatuak Jesusen bitartez.[13] Zuei, gurasooi, diotsuet: Ezagutzen duzue hasieratik zen hura. Zuei, gazteoi, diotsuet: Garaitu duzue gaiztoa.[14] Zuei, seme-alaboi, diotsuet: Ezagutzen duzue Aita. Zuei, gurasooi, diotsuet: Ezagutzen duzue hasieratik zen hura. Zuei, gazteoi, diotsuet: Indartsu zarete eta Jainkoaren mezua zuengan tinko dago eta garaitu duzue gaiztoa.[15] Ez maitatu mundua, ezta munduko gauzak ere. Mundua maite duenak ez du bere baitan Aitarenganako maitasunik.[16] Izan ere, munduan dagoen guztia —grina txarrak, begietatik sartzen denaren gutizia eta aberastasunen harrokeria — ez dator Aitarengandik, mundutik baizik.[17] Mundua eta beronen grinak iragan egiten dira; Jainkoaren nahia betetzen duenak, berriz, betiko irauten du. |
|
Éphésiens 4:31 |
Ez bedi izan zuen artean zakarkeriarik, ez haserrerik, ez gorrotorik, ez garrasirik, ez irainik, ezta inolako gaiztakeriarik ere. |
|
Proverbes 8:13-25 |
[13] Gaiztakeria gorrotatzen duenak errespetatzen du Jauna. Harrokeria eta handikeria, jokabide gaiztoa eta hizkera maltzurra gorrotatzen ditut.[14] Neuk sortzen ditut egitasmoak eta arrakastaz burutzen, neureak ditut adimena eta indarra.[15] Niri esker dira erregeak errege eta agintariak legegile zuzen.[16] Niri esker gobernatzen dute gobernariek eta epai zuzenak ematen handikiek.[17] Maite nautenak ditut maite, nire bila saiatzen direnek aurkituko naute.[18] Neuk ematen ditut aberastasuna eta ohorea, oparotasuna eta justizia.[19] Urre garbia baino hobea da nire fruitua, zilarra baino hobea ene emaitza.[20] Justiziaren bidetik nabil ni, zuzenbidearen erdi-erditik.[21] Aberats egiten ditut maite nautenak, beraien altxortegiak betetzen.[22] «Jaunak bere jardueraren hasieran sortu ninduen, bere lehen egintzen aurretik.[23] Betidanik izan naiz eratua, hasiera-hasieratik, lurra izan baino lehenagotik.[24] Ur-leizerik ez zenean izan nintzen sortua, iturbururik ere ez zegoenean.[25] Mendiak landatuak izan aurretik, muinoak baino lehen izan nintzen sortua; |
|
Proverbes 10:12-18 |
[12] Gorrotoak haserreak sortzen ditu, maitasunak akats guztiak ezkutatzen.[13] Burutsuaren ezpainetan hitz zuhurrak; burugabearen bizkarrari, eman egurra![14] Zuhurrak jakinduria biltzen du, mihi txorokoak berehalako hondamendia ekartzen.[15] Aberatsak bere ondasunetan du babesa, behartsuak bere gabezian hondamendia.[16] Zintzoaren lansaria bizia da, gaiztoaren irabazia porrota.[17] Heziketa onartzen duena bizirako bidetik doa, zentzarazpena baztertzen duena okerbidetik.[18] Mihi maltzurrekoak gorrotoa estaltzen du, iraina zabaltzen duena zentzugabea galanta. |
|
Psaumes 5:5 |
Zu ez zara gaiztakeriaz gozatzen den Jainkoa. Gaiztoak ez du harrerarik zuregan, |
|
Psaumes 31:6 |
Zure eskuetan jartzen dut bizia: aska nazazu, Jauna, Jainko leiala! |
|
Psaumes 36:2 |
Gaiztakeria mintzo zaio gaiztoari barruan. Harengan ez da Jainkoarenganako beldurrik. |
|
Psaumes 45:7 |
Betiereko Jainkoak ezarri zaitu errege; zure erregetza zuzentasun-erregetza. |
|
Psaumes 97:10 |
Gaitzari gorroto diotenak maite ditu Jaunak, bere fededunen bizia zaintzen du: gaiztoen eskutik libratuko ditu! |
|
Psaumes 119:163 |
Gorroto eta higuin diot maltzurkeriari, zure irakaspena dut maite. |
|
Romains 12:9 |
Zuen maitasuna izan bedi itxurakeriarik gabea; gorrotatu gaizkia eta itsatsi ongiari. |
|
Lévitique 19:17-18 |
[17] «Ez eman biderik zeuen barrenean anaiarenganako gorrotoari; baina ez izan herritarra zentzarazteko beldur ere, harengatik bekaturik egin ez dezazuen.[18] Ez hartu mendekurik, ez izan erresuminik herritarrekin. Maitatu lagun hurkoa zeuen burua bezala. Neu naiz Jauna. |
|
Luc 6:27-28 |
[27] «Baina zuei, entzuleoi, hau diotsuet: Maitatu etsaiak, egin ongi gorroto dizuetenei,[28] bedeinkatu madarikatzen zaituztetenak, egin otoitz izen ona kentzen dizuetenen alde. |
|
Matthieu 5:23-24 |
[23] «Beraz, aldarean zeure oparia eskaintzerakoan, zure senideak zure kontra zerbait baduela gogoratzen bazaizu,[24] utzi oparia han, aldare aurrean, eta zoaz lehenbizi senidearekin bakeak egitera; itzuli gero zeure oparia eskaintzera. |
|
1 Jean 3:14-15 |
[14] Guk badakigu heriotzatik bizira iragan garena, eta hau jakin, senideak maite ditugulako dakigu. Maite ez duena heriotzaren menpe dago.[15] Bere senideari gorroto diona giza hiltzaile da, eta badakizue giza hiltzaileak bere baitan betiko bizirik ez duena. |
|
1 Jean 4:19-20 |
[19] Beraz, maita dezagun, Jainkoak maitatu baikintuen lehenik.[20] «Jainkoa maite dut» esan eta senideari gorroto diona gezurti da; izan ere, ikusten duen senidea maite ez duenak ezin du maite ikusten ez duen Jainkoa. |
|
Ecclésiaste 3:1-8 |
[1] Denak du bere sasoia, gauza bakoitzak bere garaia du eguzkipean:[2] jaiotzeko garaia eta hiltzeko garaia, landatzeko garaia eta landarea ateratzeko garaia,[3] hilarazteko garaia eta sendatzeko garaia, hondatzeko garaia eta eraikitzeko garaia,[4] negar egiteko garaia eta barre egiteko garaia, aiene egiteko garaia eta alai egoteko garaia,[5] harriak jaurtitzeko garaia eta harriak biltzeko garaia, besarkatzeko garaia eta banantzeko garaia,[6] bilatzeko garaia eta galtzeko garaia, gordetzeko garaia eta botatzeko garaia,[7] urratzeko garaia eta josteko garaia, isiltzeko garaia eta mintzatzeko garaia,[8] maitatzeko garaia eta gorrotatzeko garaia, gudurako garaia eta bakerako garaia. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |