A A A A A

Péchés: [Avidité]


1 Jean 2:16
Izan ere, munduan dagoen guztia —grina txarrak, begietatik sartzen denaren gutizia eta aberastasunen harrokeria — ez dator Aitarengandik, mundutik baizik.

2 Corinthiens 9:7
Eman beza bakoitzak bere kontzientzian erabaki duena, baina ez gogo txarrez eta behartuta bezala, alai ematen duena maite baitu Jainkoak.

Ecclésiaste 5:10
Zenbat eta ondasun gehiago, hainbat eta irensle ugariago; zertarako, hortaz, aberastasunak jabeak begien aurrean ikusteko izan ezik?

Hébreux 13:5
Ez izan diru-gose; egon pozik duzuenarekin, Jainkoak esana baitu: Ez zaitut utziko, ez baztertuko.

Luc 12:15
Orduan, guztiei esan zien: —Kontuz! Gorde diru-gosetik, ondasunek ez baitiote inori bizia segurtatzen, ugari izanda ere.

Matthieu 6:24
«Ezin da inor bi nagusiren morroi izan; izan ere, bata gorroto izango du eta bestea maite, edota batari men egingo dio eta bestea begitan hartuko. Ezin zaitezkete Jainkoaren eta diruaren morroi izan.

Proverbes 11:28
Bere aberastasunez fidatzen dena zimelduta eroriko da, zintzoa zuhaitz mardula bezala jorituko.

Proverbes 13:11
Erraz aberastu, erraz galdu; poliki-poliki bilduz, gehitu.

Proverbes 14:31
Jende xehea zapaltzen duenak irain egiten dio Egileari, behartsuaz errukitzen denak ohore ematen.

Proverbes 15:27
Diruzaleak bere etxea hondatzen du, eroskeria gorroto duena luzaro biziko da.

Proverbes 20:21
Hasieran bizkorregi lortutako aberastasunak azkenean ez du atarramentu onik izaten.

Proverbes 22:1-9
[1] Hobe izen ona aberastasun ugari baino, hobe onetsia izatea urrea eta zilarra baino.[2] Aberatsa eta behartsua honetan dira berdinak: Jaunak egin zituen biak.[3] Arriskua ikusi eta gorde egiten da zentzuduna, heldugabeak aurrera segitu eta kaltea jasan behar.[4] Apaltasunaren ondorio dira Jaunarenganako begirunea, aberastasuna, ohorea eta bizia.[5] Sasiz eta tranpaz betea maltzurraren bidea, ez da halakotik ibiltzen bizia gorde nahi duena.[6] Hezi hasiera-hasieratik gaztea eta zahartzaroan ere jokabide zuzena izango du.[7] Aberatsa behartsuen nagusi, zorduna hartzekodunaren menpeko.[8] Bidegabekeria ereiten duenak zoritxarra jasotzen du, haren irrika guztia ezerezean amaituko.[9] Eskuzabala bedeinkatua izango da bere ogia behartsuarekin banatzeagatik.

Proverbes 28:22-25
[22] Xuhurrak presa izaten du aberasteko; ez daki premia gorria datorkiola gainera.[23] Zentzarazlea estimatuagoa da azkenean zurikeriaz ari dena baino.[24] Gurasoei lapurtu eta «Ez da bekatu» dioena kriminalen pareko bihurtzen da.[25] Gutizia handikoak liskarrak sorrarazten; konfiantza Jaunarengan duena asebetea izango.

1 Pierre 5:2-3
[2] larra ezazue Jainkoak zuen esku jarri duen artaldea; zaindu, ez gogoz kontra, gogo onez baizik, Jainkoak nahi bezala; ez irabazi zikinari begira, bihotz-zabaltasunez baizik;[3] ez zaintzeko egokitu zaizkizuenen gain agintea ezarriz, artaldearentzat eredu izanez baizik.

1 Corinthiens 4:11-13
[11] Orain arte hor ibili gara goseak, egarriak, larrugorri eta gaizki erabiliak; ez daukagu non bildurik,[12] eta lehertzeraino egiten dugu lan geure eskuz. Irain egiten digute eta guk bedeinkatu; erasoka erabiltzen gaituzte eta guk jasan;[13] gaizki-esaka ari zaizkigu eta guk gozoki erantzun. Orain artean, munduko simaurra bezala gara, guztien hondakin.

1 Timothée 6:6-19
[6] Bai, irabazi handia du erlijioak, baina bakoitza duenarekin konformatuz gero;[7] ez dugu ezer ekarri mundu honetara eta ezin izango dugu ezer atera ere.[8] Beraz, zer jan eta zer jantzi edukiz gero, aski dugu.[9] Aberats izan nahi dutenak tentaldiaren sarean eta gizakia hondatzen eta galtzen duten grina zoro eta kaltegarri askotan erortzen dira.[10] Zeren diru-gosea baita gaitz guztien sustraia; diruaren irrikagatik sinesmenetik aldendu eta atsekabe asko bereganatu du zenbaitek.[11] Zuk, ordea, Jainkoaren gizon horrek, ihes egizu hauetatik guztietatik, eta saia zaitez justizian, jainkozaletasunean, sinesmenean, maitasunean, eroapenean eta otzantasunean.[12] Ekin sinesmenaren borroka jatorrari eta eskuratu betiko bizia, hartarako deitu baitzaitu Jainkoak, eta fede-aitormen bikaina egin baituzu, testigu askoren aurrean.[13] Gauza guztiak biziarazten dituen Jainkoaren aurrean eta Pontzio Pilatoren aitzinean aitormen bikaina egin zuen Kristo Jesusen aurrean erregutzen dizut:[14] bete agindua akatsik gabe eta esankizunik sortu gabe, Jesu Kristo gure Jauna agertuko den arte,[15] bere garaian agerraraziko baitu Jainkoak. Berau da nagusi bakar eta zoriontsua, erregeen Erregea eta jaunen Jauna;[16] bera bakarrik da hilezkorra, eta iritsezineko argitan bizi da: ez du inoiz gizakik ikusi, eta ezin du ikusi ere. Berari aintza eta agintea betiko! Amen.[17] Aholkatu mundu honetako aberatsei ez daitezela harroputz izan eta ez dezatela beren itxarobidea aberastasun galkorretan ipin, gauza guztiak geure gozamenerako oparo ematen dizkigun Jainko biziarengan baizik.[18] Egin dezatela ongia; izan daitezela egintza onetan aberats, eskuzabal jokatuz eta ondasunak besteen zerbitzura jarriz;[19] horrela, altxor baliotsua pilatuko dute etorkizunerako eta egiazko bizia eskuratuko.

Jacques 5:1-6
[1] Entzun orain, zuek, aberatsok! Egin negar eta aiene, gainera datozkizuen zoritxarrengatik.[2] Ustelak jota daude zuen aberastasunak, eta sitsak janda zuen jantzi dotoreak.[3] Herdoilak jota daude zuen urre-zilarrak, eta herdoil hori izango duzue lekuko zeuen kontra, eta suak bezalaxe jango du zuen haragia. Auzi aurreko azkenak diren egunotan pilatu dituzue aberastasunak.[4] Zuen soroetako uzta bildu zuten langileei ordaindu ez zenieten soldata deiadarka ari da, eta igitarien oihua Jaun ahalguztidunaren belarrietaraino iritsi da.[5] Bapo bizi izan zarete zuek hemen lurrean, atseginetara bete-betean emanak; horrela, abereak bezala gizendu zarete hilketa-egunerako.[6] Errugabea kondenatu eta hil duzue, eta inork ezin izan dizue aurre egin.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso