1 Corinthiens 10:13-14 |
[13] Ez zaizue gainera etorri giza indarrez gainditu ezin ahalako tentaldirik; leiala da Jainkoa, eta ez du utziko zeuen indarrez gaindiko tentaldirik izan dezazuen. Aitzitik, tentaldiarekin batera indarra ere emango dizue, tentaldia garaitu ahal izateko.[14] Ene maiteok, ihes egiozue, beraz, idolatriari. |
|
1 Jean 2:16 |
Izan ere, munduan dagoen guztia —grina txarrak, begietatik sartzen denaren gutizia eta aberastasunen harrokeria — ez dator Aitarengandik, mundutik baizik. |
|
1 Corinthiens 15:33 |
Ez zaitzatela inork engaina! Lagun txarrek ohitura onak usteldu egiten dituzte. |
|
Jacques 4:7 |
Jar zaitezte, bada, Jainkoaren menpean; egiozue aurre deabruari, eta ihes egingo du zuengandik. |
|
1 Corinthiens 6:12 |
«Dena zilegi dut», dio zenbaitek; baina ez da dena komenigarri. «Dena zilegi dut », bai, baina ni ez nau ezerk menpeko egingo. |
|
1 Pierre 5:10 |
Eta pixka batean sufritu ondoren, dohain guztien iturri den Jainkoak, Kristoren bidez bere betiko aintzara deitu zaituztenak, berak bizkortuko zaituzte, sendo egin eta finko ezarriko. |
|
Psaumes 50:15 |
Dei egidazu larrialdian: libratu egingo zaitut eta ohoratu egingo nauzu». |
|
Romains 5:3-5 |
[3] Eta ez hori bakarrik, harro gaude atsekabeez ere; bai baitakigu atsekabeak eroapena duela ondorio;[4] eroapenak probaldia gainditzeko gai egiten gaituela, eta probaldia gainditzeak itxaropena sendotu egiten duela;[5] eta itxaropenak ez du huts egiten, Jainkoak bere maitasuna isuri baitigu geure bihotzetara, berak emandako Espiritu Santuaren bitartez. |
|
1 Corinthiens 6:9-11 |
[9] Ez al dakizue bidegabeek ez dutela Jainkoaren erreinua iritsiko? Ez engaina zeuen buruak! Lizunek, sasijainkozaleek, adulteriogileek, emakeria-zaleek, sodomitek,[10] lapurrek, diruzaleek, mozkorrek, izen onaren kentzaileek eta iruzurgileek ez dute Jainkoaren erreinua iritsiko.[11] Horietakoak zineten zuetako batzuk ere; baina garbituak izan zarete, sagaratuak eta Jainkoak onartuak Jesu Kristo Jaunaren izenean eta gure Jainkoaren Espirituaren bidez. |
|
Tite 2:12 |
Honek irakasten digu Jainko gabeko bizitzari eta munduko grina txarrei uko egiten, eta neurriz, justiziaz eta jainkozaletasunez mundu honetan bizitzen, |
|
Jacques 1:2-3 |
[2] Senideok, egon zaitezte pozik edozein eratako tentaldik erasotzen dizuenean.[3] Dakizuenez, zuen fedeak, probaldia jasanez, eroapena dakar. |
|
Hébreux 4:15-16 |
[15] Izan ere, gure apaiz nagusia ez da gure ahuleriaz gupidatu ez daitekeen norbait, zeren eta bera ere, gu bezala, gauza guztietan probatua izan baita, bekatuan izan ezik.[16] Hurbil gaitezen, bada, konfiantza osoz Jainkoaren onginahiaren tronura, errukia iritsi eta premialdian laguntza izan dezagun. |
|
Jean 3:16-17 |
[16] «Izan ere, Jainkoak hain maite izan zuen mundua, non bere Seme bakarra eman baitzion, harengan sinesten duenik inor gal ez dadin, baizik betiko bizia izan dezan.[17] Zeren Jainkoak ez baitzuen Semea mundura bidali mundua kondenatzeko, haren bitartez salbatzeko baizik. |
|
Philippiens 4:13 |
Dena dezaket indartzen nauen Kristorengan. |
|
Psaumes 95:8 |
«Ez gogortu bihotzak zuen gurasoek Meriban bezala, Masako egun hartan basamortuan bezala, |
|
Matthieu 6:13 |
ez utzi gu tentaldian erortzen, eta gorde gaitzazu gaiztoarengandik. |
|
Matthieu 26:41 |
Zaudete erne eta egizue otoitz, tentaldian ez erortzeko: gogoz kartsu izan arren, ahula baita gizakia ». |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |