1 Corinthiens 1:27 |
Aitzitik, munduak zorotzat duena aukeratu du Jainkoak jakintsuak lotsarazteko, eta munduak argaltzat duena indartsuak lotsarazteko; |
|
Deutéronome 24:16 |
«Ez da gurasorik seme-alaben erruarengatik heriotzara emango, ezta seme-alabarik ere gurasoenagatik: nor bere bekatuagatik hilko dute. |
|
Deutéronome 30:19 |
«Zeru-lurrak hartzen ditut lekuko gaur zuen kontra: bizia eta heriotza jartzen dizkizuet aukeran, bedeinkazioa eta madarikazioa. Aukeratu bizia, bizi zaitezten, bai zeuek, bai zuen ondorengoak. |
|
Galates 1:15 |
[15-16] Baina Jainkoak, jaio baino lehen aukeratu eta bere onginahiaz dei egin zidanak, gogoko izan zuen bere Semea niri agertzea, beronen berri ona jentilei adieraz niezaien. Nik, orduan, ez nion hezur-mamizko inori aholkurik eskatu, |
|
Ésaïe 43:25 |
Nik, ordea, neure kabuz suntsitu nituen zure errebeldiak, ez nituen kontuan hartu zure erruak. |
|
Ésaïe 44:24 |
Hau dio Jaunak, zure askatzaileak, amaren sabelean eratu zintuenak: «Neu naiz Jauna, gauza guztien egilea; bakar-bakarrik hedatu nuen zerua, inoren laguntzarik gabe finkatu lurra. |
|
Éphésiens 1:7 |
Semeak bere heriotzaz askapena eta bekatuen barkamena lortu dizkigu, Jainkoaren eskuzabaltasun agorrezinaren erakusgarri; |
|
Exode 4:11 |
Jaunak erantzun zion: —Nork eman dio mihia gizakiari? Nork egiten du gizakia mutu ala gor, itsu ala ikusle, nik, Jaun honek, izan ezik? |
|
Ésaïe 64:8 |
Ez zaitez, Jauna, gehiegi haserre, ez izan beti gogoan gure errua. Begira, zure herria gara guztiok! |
|
Jérémie 1:5 |
«Amaren sabelean sortu aurretik aukeratu zintudan; sabeletik irten aurretik sagaratu zintudan eta profeta izendatu, nire mezua herriei iragartzeko». |
|
Psaumes 100:3 |
Aitortu Jauna Jainko dela. Berak eginak eta bereak gaitu, bere herri eta berak larraturiko artalde. |
|
Psaumes 127:3 |
Hara, seme-alabak dituzu Jaunaren ondare, sabeleko fruitua harengandiko sari. |
|
Luc 2:6-7 |
[6] Belenen zeudela, haurra izateko egunak bete zitzaizkion, eta[7] lehen-semea izan zuen; oihaletan bildu eta abere-aska batean ezarri zuen, ez baitzen ostatuan haientzat tokirik. |
|
Éphésiens 1:3-4 |
[3] Goretsia izan bedi Jainkoa, Jesu Kristo gure Jaunaren Aita, zeruan, Kristoren bitartez, Espirituaren ondasun oroz bedeinkatu gaituena![4] Kristorengan aukeratu gintuen mundua mundu izan baino lehen, haren aurrean santu eta akats gabe izan gaitezen maitasunez. |
|
1 Corinthiens 6:19-20 |
[19] Ez al dakizue zuen gorputza Jainkoak eman dizuen eta zuengan bizi den Espiritu Santuaren tenplu dela? Beraz, ez zarete jadanik zeuenak,[20] garesti ordainduz eskuratu baitzaituzte Jainkoak. Goretsazue, bada, Jainkoa zeuen gorputzaz. |
|
Ésaïe 45:9-11 |
[9] Zoritxarrekoa, lurrontzi hutsa izanik, bere egilearekin eztabaidan hasten den gizakia! Buztinak buztinlariari esango ote: «Zertan ari zara?», edota «Zure ontziak ez du heldulekurik»?[10] Zoritxarrekoa aitari esaten diona: «Zergatik sortu ninduzun?», eta amari: «Zergatik ekarri ninduzun mundura?»[11] Hau dio Jaunak, Israelen Jainko santuak, haren egileak: «Neure seme-alabengatik kontuak eskatuko ote dizkidazue, edo neure lanean aginduak emango ote? |
|
Exode 21:22-25 |
[22] «Gizonezko bi haserre ari direla, emakume haurdun bat jo eta honek haurra galtzen badu, beste inolako okerrik gabe, errudunak haren senarrak ezarritako ordaina emango du, epaileen erabakiaren arabera.[23] Baina bestelako okerrik gertatzen bada, bizia eman beharko du biziaren ordain,[24] begia begiaren ordain, hortza hortzaren ordain, eskua eskuaren ordain, oina oinaren ordain,[25] erredura erreduraren ordain, zauria zauriaren ordain, kolpea kolpearen ordain. |
|
Psaumes 139:13-16 |
[13] Zuk eratu didazu gorputza, zuk zaindu nauzu amaren sabeletik.[14] Eskerrak zuri, hain izugarria zarelako, zeure egintza miragarrietan nabarmena! Barru-barruraino ezagutzen ninduzun,[15] nire hezur-mamiak ez ziren zuretzat ezkutu, isilpean eratzen ari nintzela, lurraren barruan ehunduz nindoala.[16] Zure begiek nire bizi-aroak ikusten zituzten, idatziak zeuden denak zure liburuan; eratuak zenituen nire egunak, bat bakarra ere izatera iritsi baino lehen. |
|
Luc 1:41-44 |
[41] Mariaren agurra entzun bezain laster, Elisabeti punpaka hasi zitzaion haurra sabelean. Une berean, Espiritu Santuaz beterik gelditu zen Elisabet,[42] eta goraki esan zuen: «Bedeinkatua zu emakume guztien artean eta bedeinkatua zure sabeleko fruitua![43] Nor naiz ni, nire Jaunaren ama ni ikustera etortzeko?[44] Zure agurra nire belarrietara iritsi orduko, pozez punpaka hasi zait haurra sabelean. |
|
Exode 20:1-13 |
[1] Jainkoak hitz hauek esan zituen:[2] «Neu nauzu Jauna, zeure Jainkoa, Egiptotik, esklabotzatik, atera zintuena.[3] «Ez izan ni beste jainkorik.[4] «Ez egin idolorik, ez irudirik, goian zeruan, behean lurrean nahiz lurpeko uretan dagoenetik.[5] Ez ahuspeztu haien aurrean, ezta gurtzarik eman ere, ni, Jauna, zure Jainkoa, Jainko jeloskorra bainaiz: gorroto didaten gurasoen gaiztakeria ondorengoengan zigortzen dut hirugarren eta laugarren belaunaldiraino ere;[6] baina mila belaunaldiz agertzen diet onginahia maite nautenei eta nire aginduak betetzen dituztenei.[7] «Ez erabili alferrik Jaunaren, zeure Jainkoaren, izena, ez baitut hori egingo duenik zigorrik gabe utziko.[8] «Gogoan izan larunbata, Jaunari sagaratzeko.[9] Sei egunez egingo duzu lan eta zeure eginbehar guztiak burutuko;[10] baina zazpigarrena atseden-eguna duzu, Jaunari, zeure Jainkoari, sagaratua. Ez egin inolako lanik egun horretan, ez zuk, ez zure seme-alabek, ez zure morroi-mirabeek, ez zure abereek, ezta zure herrian bizi den etorkinak ere.[11] Zeren sei egunetan egin baitzituen Jaunak zeru-lurrak, itsasoa eta berorietan bizi den guztia, eta zazpigarren egunean atseden hartu baitzuen. Horregatik, larunbata bedeinkatu egin zuen Jaunak eta egun sakratutzat ezarri.[12] «Ohoratu aita-amak, luzaro bizi zaitezen, Jaunak, zeure Jainkoak, ematen dizun lurraldean.[13] «Ez hil inor. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |