A A A A A

Mystères: [Avenir des derniers jours]


1 Corinthiens 4:5
Ez dezazuela, beraz, epea baino lehen epai. Itxaron Jauna etorri arte. Berak argituko du ilunpean ezkutatua dagoena, berak agertuko bihotzeko asmo gordeak. Eta orduan, nork bere merezia jasoko du Jainkoarengandik.

1 Jean 2:18
Seme-alabok, azken ordua da. Entzuna duzue antikristoak etorri behar duela. Hara bada, antikristo asko agertu da dagoeneko, eta hori da azken orduaren seinalea.

Daniel 12:4
Eta zuk, Daniel, gorde isilpean mezu hau eta itxi zigiluz liburua azken garaia arte. Orduan, askok aztertuko dute eta beren jakinduria sakonduko ”.

Ésaïe 46:10
Hasieratik iragarri dut etorkizuna, lehendanik oraindik gertatzekoa dena. Hauxe diot: “Nire egitasmoa beteko da, nik nahi guztia burutuko dut”.

Jean 6:39
Eta hauxe da bidali nauenaren nahia: berak eman dizkidan guztietatik, ez dezadala bat ere gal, baizik eta piztu ditzadala azken egunean.

Jude 1:7
Sodomak eta Gomorrak eta inguruko hiriek ere, aingeruek bezala, lizunkeriara eta naturaren kontrako bizioetara emanak zeudelako, betiko suaren zigorra jasan zuten, eta hor gelditu dira guztien eskarmenturako.

Luc 18:8
Berehala egingo diela justizia diotsuet. Baina Gizonaren Semea datorrenean, aurkituko ote du horrelako sinesmenik munduan?»

Apocalypse 21:8
Koldarrek, ordea, sinesgabeek, gaiztoek, hiltzaileek, lizunek, aztiek, sasijainkozaleek eta gezurti guztiek suz eta sufrez garretan dagoen aintzira, hau da, bigarren heriotza, izango dute ondare».

Romains 10:13
Izan ere, Jaunari dei egin diezaiona salbatuko da.

Hébreux 1:1-2
[1] Askotan eta era askotara hitz egin zien antzina Jainkoak gure arbasoei profeten bidez;[2] azken egun hauetan, berriz, bere Semearen bidez hitz egin digu. Seme horrexen esku utzi ditu gauza guztiak, egin ere berorren bidez egin baitzuen mundua.

2 Pierre 3:3-4
[3] Jakizue, batez ere, azken garaietan gizon isekariak, beren grina txarrei jarraituz biziko direnak, etorriko direla. Eta irriz[4] galdetuko dute: «Zertan gelditu da Kristo etorriko zela zioen agintzaria? Izan ere, gure gurasoak hil ziren, eta geroztik denak berdin jarraitzen du, mundua mundu denetik bezalaxe».

1 Timothée 4:1-3
[1] Espirituak argi eta garbi dio, azken garai hauetan batzuek sinesmena ukatu eginen dutela, espiritu liluratzaileei eta deabruen irakaspenei jarraituz;[2] horiek, beren barrua gogorturik duten maisu gezurti itxurazaleez baliatzen dira:[3] hauek ezkontzea debekatzen dute eta zenbait janari ezin dela jan irakasten, nahiz eta janariok egia ezagutu duten sinestedunek eskerrak emanez jateko Jainkoak sortuak izan.

Apocalypse 13:16-18
[16] Guztiei, txiki nahiz handi, aberats nahiz behartsu, libre nahiz esklabo, eskuineko eskuan nahiz bekokian marka bat eramanarazi zien,[17] eta marka hori —hau da, piztiaren izena edo izenaren zenbakia— zeramanak bakarrik eros edo sal zezakeen zerbait.[18] Hemen jakinduria behar da: buruargi denak asma dezala piztiaren zenbakiaren esanahia, gizon baten zenbakia baita. Zenbakia seiehun eta hirurogeita seia (666 ) da.

2 Timothée 3:1-5
[1] Jakin behar duzu azken egunetan une latzak izango direla.[2] Izan ere, gizakiak berekoi, diruzale, harro eta handiputz izango dira; biraolari, gurasoentzat errebelde, esker txarreko eta erlijioaren aurkako;[3] bihotz-gogor, anker, gaizki-esale, lizun, basati eta onaren etsai;[4] traidore, ausartegi eta itsu, Jainkoaren baino atseginen maitaleago.[5] Itxuraz erlijiozale agertuko dira, baina ukatu egingo dute erlijioaren benetako indarra. Alde egizu horrelakoengandik!

Apocalypse 1:1-7
[1] Hau da Jainkoak Jesu Kristori egin zion agerpena, honek bere zerbitzariei laster gertatuko dena erakuts ziezaien. Bere aingerua bidaliz jakinarazi zion Joan bere zerbitzariari.[2] Eta honek aitortzen du ikusitako guztia Jainkoaren mezua dela, Jesu Kristok baieztatua.[3] Zorionekoak mezu profetiko hau irakurri eta entzuten dutenak, eta bertan idatziari jaramon egiten diotenak, beteko den garaia hurbil baitago![4] Nik, Joanek, Asia probintziako zazpi eliz elkarteei: grazia eta bakea zuei Jainkoaren —den, zen eta etortzekoa denaren— partetik eta beraren tronuaren aurrean dauden zazpi espirituen partetik;[5] baita Jesu Kristoren partetik ere, testigu leial, hildakoen artetik lehenengo piztu eta lurreko erregeen buruzagi denaren partetik. Maite gaituenari eta bere odolaz geure bekatuetatik askatu gintuenari,[6] Jainkoarentzat, bere Aitarentzat, errege-herri eta apaiz egin gaituenari, aintza eta agintea menderen mendetan! Amen.[7] Hara, hodei artean dator! Guztiek ikusiko dute, baita zulatu zutenek ere, eta lurreko arraza guztiek hileta-negarra egingo dute harengatik. Bai. Amen.

Matthieu 24:36-44
[36] «Baina zein egunetan edo ordutan gertatuko den, ez daki inork, ez zeruko aingeruek, ez Semeak, Aitak bakarrik baizik.[37] Noeren garaian bezala gertatuko da Gizonaren Semearen etorrerakoan.[38] Uholdearen aurretik, jan-edanean ziharduen eta ezkondu egiten zen jendea, Noe ontzian sartu zen arte;[39] eta ez ziren konturatu, uholdea iritsi eta denak eraman zituen arte. Gauza bera gertatuko da Gizonaren Semearen etorrerakoan ere.[40] Soroan izango diren bi gizonetatik, bata eraman eta bestea utzi egingo dute;[41] errotan ehotzen ariko diren bi emakumeetatik, bata eraman eta bestea utzi egingo dute.[42] Zain egon, beraz, ez baitakizue zein egunetan etorriko den zuen Jauna.[43] Gogoan hartu hau: etxeko nagusia, lapurra gaueko zein ordutan etorriko den jakingo balu, zain egongo litzateke eta ez luke etxea zulatzen utziko.[44] Prest egon, bada, zuek ere, gutxien uste duzuen orduan etorriko baita Gizonaren Semea.

Matthieu 24:1-14
[1] Jesus tenplutik atera eta bazihoan. Orduan, ikasleek hurbildu eta tenpluko eraikinak erakutsi zizkioten.[2] Baina Jesusek esan zien: «Ikusten duzue hori guztia, ezta? Ba, benetan diotsuet: Ez da hemen harririk harri gainean geldituko: dena suntsituko dute».[3] Gero, Oliamendin eserita zegoela, ikasleek bakarrean hurbildu eta galdetu zioten: «Esaguzu noiz gertatuko den hori, eta zein izango den zure etorreraren eta munduaren azkenaren ezaugarria».[4] Jesusek erantzun zien: «Kontuz! Ez zaitzatela inork engaina![5] Asko etorriko dira, nire izena berenganatuz eta esanez: “Ni naiz Mesias”; eta jendea franko engainatuko dute.[6] Gerra-hots eta zurrumurruak entzungo dituzue. Begira, ez izutu, gertatu beharrekoa baita hori guztia; baina oraindik ez da azkena.[7] Izan ere, nazioa nazioaren kontra eta erreinua erreinuaren kontra altxatuko dira; goseteak eta lurrikarak izango dira han eta hemen.[8] Baina hori guztia erdiminen hasiera da.[9] «Zori larrian jarriko zaituztete eta hil egingo; herri guztiek gorroto izango dizuete niregatik.[10] Orduan, askok fedeari uko egingo diote, eta elkar saldu eta gorrotatuko dute.[11] Anitz sasiprofeta altxatuko dira eta asko engainatuko dituzte.[12] Eta gaiztakeria ugaltzean, gehienen maitasuna hoztu egingo da;[13] baina azkeneraino sendo irauten duena, horixe izango da salbatua.[14] Mundu guztian hots egingo da Jainkoaren erregetzaren berri on hau, herri guztiek haren berri izan dezaten. Orduan etorriko da azkena.

Psaumes 91:1-16
[1] Goi-goikoaren aterpean bizi zaren horrek, gaua Ahaltsuaren itzalpean ematen duzun horrek,[2] esazu: «Oi Jauna, zu ene babesleku eta gaztelu; ene Jainko, zuregan dut uste on!»[3] Berak libratuko zaitu ehiztariaren saretik eta izurri galgarritik.[4] Bere hegalpean emango dizu gerizpe, haren lumapea izango duzu babesleku, haren besoa babeski eta koraza.[5] Ez diozu beldurrik izango gauaren izuari, ez egunez jaurtitako geziari;[6] ez ilunpetan zabaltzen den izurriari, ez egun-argitan jotzen duen gaitzari.[7] Zure ezkerraldean mila, zure eskuinaldean hamar mila erorita ere, zu ez zaitu joko.[8] Begiak zabaldu orduko ikusiko duzu gaiztoen zigor-ordaina,[9] Jauna hartu baituzu babesleku, Goi-goikoa bizileku.[10] Ez zaizu zoritxarrik gertatuko, ez da zure etxera hondamenik iritsiko.[11] Bere aingeruei aginduko die zu nonahi ere zaintzeko.[12] Besoetan eramango zaituzte, harriekin estropezu egin ez dezazun.[13] Suge pozoitsuen gainean ibiliko zara, basapiztiak oinazpian hartuko.[14] «Niri atxikia dagoenez gero, onik aterako dut, toki seguruan jarriko, aitortzen nauelako.[15] Dei egitean, erantzun egingo diot. Berekin izango nau larrialdian: libratu egingo dut eta ohorez jantziko.[16] Bizitza luze eta betea emango diot eta neure salbamena gozaraziko».

2 Timothée 3:1-17
[1] Jakin behar duzu azken egunetan une latzak izango direla.[2] Izan ere, gizakiak berekoi, diruzale, harro eta handiputz izango dira; biraolari, gurasoentzat errebelde, esker txarreko eta erlijioaren aurkako;[3] bihotz-gogor, anker, gaizki-esale, lizun, basati eta onaren etsai;[4] traidore, ausartegi eta itsu, Jainkoaren baino atseginen maitaleago.[5] Itxuraz erlijiozale agertuko dira, baina ukatu egingo dute erlijioaren benetako indarra. Alde egizu horrelakoengandik![6] [6-7] Horien artean badira batzuk, etxeetan sarturik, bekatuz beteak eta era askotako grina txarren menpe dauden emakume kaskarinak liluratzen dituztenak; emakume horiek jakin-minez daude beti, baina ez dira inoiz egiaren ezagutzara iristeko gauza.[7] ***[8] Janes eta Jambres aztiak Moisesen aurka jarri ziren bezalaxe, liluratzaile hauek ere, buru usteleko jendea eta sinesmenean porrot egina baita, egiaren aurka jartzen dira.[9] Baina ez dira urrutira helduko, argi ikusiko baitute denek horien zentzugabekeria, antzinako aztiekin gertatu zen bezala.[10] Zuk, ordea, hurbiletik jarraitu diezu nire irakaspen eta bizierari; zeure egin dituzu nire asmo, sinesmen eta pazientzia, nire maitasun eta eroapena,[11] Antiokian, Ikonion eta Listran jasan behar izan nituen bezalako erasoaldi eta sufrimenduak. Nolako erasoaldiak jasan ditudan, eta guztietatik atera nau Jaunak![12] Era berean, Kristo Jesusen jarraitzaile zintzo bezala bizi nahi duten guztiek ere izango dituzte, bai, erasoaldiak.[13] Gizaki gaizto eta gezurtiak, berriz, gero eta okerrago ibiliko dira, besteak eta beren buruak engainatuz.[14] Zuk, ordea, iraun ezazu tinko ikasi eta egiatzat onartu duzun guztian; hartu gogoan norengandik ikasia duzun[15] eta Liburu Santuak umetandik ezagunak dituzula. Liburu Santuek emango dizute Kristo Jesusenganako sinesmenaren bidez salbamenera daraman jakinduria.[16] Liburu Santuetan idatzirik dagoen guztia Jainkoak inspiratua da eta irakasteko, arrazoiak emateko, okerrak zuzentzeko eta biziera zuzenean hezteko baliagarria;[17] horrela, Jainkoaren gizona guztiz hornitua gertatzen da, edozein eginbehar onetarako prest.

Actes 2:1-17
[1] Mendekoste-eguna iritsi zenean, toki berean bildurik zeuden guztiak.[2] Bat-batean, haize-boladarena bezalako burrunba etorri zen zerutik eta beraiek zeuden etxe guztian durundi egin zuen.[3] Orduan, suzko mihiak bezalako batzuk ikusi zituzten, bakoitzaren gainean bana kokatzen.[4] Denak Espiritu Santuaz bete ziren eta hizkuntza arrotzez hitz egiten hasi, bakoitza Espirituak eragiten zion eran.[5] Egun haietan judu jainkozale asko ziren Jerusalemen, eguzkiaren azpian diren nazio guztietatik etorriak.[6] Burrunba hura entzutean, hara bildu zen jendea samaldan, eta txunditurik gelditu ziren, nork bere hizkuntzan hitz egiten entzuten baitzien.[7] Zur eta lur, honela zioten: «Mintzo direnok, ez ote dira denak galilearrak?[8] Nola daiteke, bada, guretako bakoitzak bere jatorrizko hizkuntzan horiei entzutea?[9] Baditugu gurekin partiar, mediar nahiz elamdarrak; baita Mesopotamian, Judean nahiz Kapadozian, Ponton nahiz Asian bizi direnak ere;[10] badira gure artean Frigia nahiz Panfiliakoak, Egipto nahiz Zirene inguruko Libia aldekoak, baita erromatarrak ere;[11] eta denok, judu eta juduberri, kretar eta arabiar, Jainkoaren egintza miragarriak geure hizkuntzetan aipatzen entzuten diegu».[12] Harriturik eta zer pentsa ez zekitela, «Zer da hau?» galdezka ari ziren elkarren artean.[13] Beste batzuek, aldiz, honela zioten isekaz: «Edanak daude».[14] Orduan, Pedrok, hamaika apostoluen artean zutik, honela hitz egin zien: «Juduok eta Jerusalemen zaudeten guztiok: entzun arretaz nire hitzak, otoi, hemen gertatzen denaz ongi jabe zaitezten.[15] Hauek ez daude edanda, zuek uste bezala, goizeko bederatziak besterik ez baitira oraindik.[16] Ez, baizik eta Joel profetak esan zuena ari da hemen gertatzen:[17] «Hau dio Jainkoak: Azken egunetan neure espiritua isuriko diet gizaki guztiei. Zuen seme-alabek profetizatu egingo dute, zuen gazteek ikuskariak izango, zuen zaharrek ametsak egingo.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso