A A A A A

Mystères: [Géants dans la Bible]


Deutéronome 1:28
Nora joko dugu orain? Mandatariek adore gabe utzi gaituzte esanez, hango jendea gu baino handiagoa eta indartsuagoa dela, hiriak handiak, zerurainoko harresiz inguratuak, eta Anak erraldoiaren ondorengoak ere ikusi dituztela.

Deutéronome 3:11
(Baxango Og erregea zen antzinako refatar erraldoietarik gelditzen zen bakarra; Raban, amondarren hiriburuan, dagoen basalto harrizko haren hilobiak erakusten du erraldoitasun hori, lau metro eta erdi luze eta bi metro zabal baita, ohiko neurriaren arabera).

Genèse 6:4
Jainkoaren semeek gizakien alabekin batu eta haurrak izan zituztenean, baita geroago ere, baziren erraldoiak munduan: antzinako heroiak dira hauek, izen handikoak.

Ésaïe 40:22
Lurraren gaineko sabaian du Jainkoak tronua eta handik lurtarrek matxinsaltoak dirudite; oihala bezala hedatu du zerua, oihal-etxola bezala zabaldu, bizitzeko.

Jacques 2:24
Ohartu, beraz, Jainkoak egintzen bidez zuzenesten duela gizakia eta ez fede hutsez.

Josué 11:21
Garai hartan desegin zituen Josuek Hebron, Debir eta Anabeko, Judako nahiz Israelgo mendialdeetako, Anaken ondorengoak ere: erabat suntsitu zituen beraien hiriekin batera.

Jude 1:6
Aingeruak ere, beren maila gorde nahi ez eta zegokien tokitik alde egin zutenak, Jainkoak ilunpetan gorderik dauzka, katez betiko loturik, auzi-egun handiaren zain.

Nombres 13:23-33
[23] Exkol ibarrera heldurik, mahats-mordo bakarra zeukan aihen bat moztu eta haga batetik zintzilik biren artean eraman zuten. Granada eta pikuak ere hartu zituzten.[24] Ibarrari Exkol —hau da, «Mahats-mordo»— eman zioten izena, israeldarrek han moztu zuten mahats-mordoarengatik.[25] Berrogei egunez lurraldea ikertu ondoren, itzuli egin ziren[26] eta, Kadexera, Paran basamortura, iritsirik, Moises, Aaron eta israeldar elkarte osoarekin bildu ziren. Guztiaren berri eman eta lurralde hartako fruituak erakutsi zizkieten.[27] Txosten hau azaldu zioten Moisesi: «Bidali gintuzun lurraldera joan gara. Esnea eta eztia darizkion lurra da benetan: hona hemen hango fruituak![28] Alabaina, hango jendea indartsua da, hango hiriak gotorrak eta izugarri handiak. Gainera, Anak erraldoiaren ondorengoak ere ikusi ditugu.[29] Negeveko eskualdean amalektarrak bizi dira; mendialdean hitita, jebustar eta amortarrak; itsasaldean eta Jordan inguruan, berriz, kanaandarrak».[30] Kalebek, jendeak Moisesen aurka ziharduen zurrumurrua isilaraziz, esan zuen: «Ea, goazen! Igo eta jabe gaitezen lurralde hartaz, bagara horretarako gauza eta».[31] Baina harekin ikerketan joandakoek zioten: «Ez, ezin diegu eraso, gu baino indartsuagoak baitira».[32] Eta ikertutako lurraldea oso gaiztoa zela hasi ziren esaten israeldarren aurrean: «Ikertzen ibili garen lurraldeak bertako biztanleak irentsi egiten ditu, eta hango jende guztia ikaragarri handia da.[33] Erraldoiak, Anaken ondorengoak, ere ikusi ditugu. Haien aldean matxinsaltoak ematen genuen eta halaxe hartu gintuzten beraiek ere gu».

Psaumes 3:6
Oheratzen naiz eta lokartzen, eta berriro esnatzen, Jauna baitut euskarri.

Apocalypse 17:8
«Ikusi duzun piztia lehen bazen, baina orain ez; lur azpiko leizetik igoko da, baina hondamendirantz doa. Beren izenak biziaren liburuan munduaren sorreratik idatzirik ez dituzten lurreko bizilagunak harritu egingo dira piztia ikustean, lehen bazen eta orain ez den piztia berriro agertzen ikustean.

Romains 6:23
Bekatuak dakarren ordaina heriotza da; Jainkoak ematen digun dohaina, berriz, betiereko bizia, Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez eman zaiguna.

Amos 2:9-10
[9] Alabaina, ene herri hori, zuri bidea zabaltzeko nik suntsitu nuen amortarra, zedroa bezain tantai eta artea bezain sendo zena; bota nizkion fruituak gainetik, eta atera sustraiak azpitik.[10] Nik igoarazi zintuztedan Egiptotik, eta basamortuan zehar berrogei urtez gidatu, amortarren lurraldeaz jabe zintezten.

Deutéronome 2:10-21
[10] (Lehenago emitarrak bizi ziren bertan, herri handi eta jendetsua, Anak erraldoiaren ondorengoak bezain altuera handikoa.[11] Gehienek refatartzat zeuzkaten, baina moabdarrek emitar deitzen zieten.[12] Seir lurraldean, berriz, hortarrak bizi izan ziren lehenago; baina Esauren ondorengoek lurralde hartatik bota eta suntsitu egin zituzten eta bertan jarri ziren bizitzen, israeldarrek Jaunak jabetzan eman dien lurraldean egin duten bezala).[13] Eta orain, abiatu eta igaro Zered erreka. «Hala egin genuen.[14] Kadex-Barneatik atera eta Zered erreka igaro arteko bidean hogeita hemezortzi urte eman genituen. Ordurako desagertua zen kanpalekutik, Jaunak zin egin zien bezala, gerra-gizonen belaunaldi hura guztia.[15] Jaunak berak jo zituen, kanpalekutik erabat desagerrarazi arte.[16] «Gudagizon haiek guztiak hil zirenean,[17] Jaunak esan zidan:[18] “Gaur bertan zeharkatuko duzue Moabeko muga Ar eskualderantz.[19] Amondarrekin topo egitean, ez eraso, ez hasi borrokan, ez baitizuet amondarren lurralderik emango; hauek ere Loten ondorengoak direnez, beraiei eman diet jabetzan lurralde hori”.[20] (Gehienek refatarren herrialdetzat zeukaten hau ere, lehenago refatarrak bizi izan baitziren bertan; baina amondarrek zanzumiar deitzen zieten.[21] Herri handi eta jendetsua zen, Anak erraldoiaren ondorengoak bezain altuera handikoa. Baina Jaunak suntsitu egin zituen, eta amondarrak, haiek lurraldetik bota ondoren, bertan jarri ziren bizitzen.

Genèse 6:1-4
[1] Gizakiak munduan ugaltzen hasi ziren eta alabak izan zituzten.[2] Jainkoaren semeek, gizakien alabak ederrak zirela ikusirik, haien artetik hautatu eta emaztetzat hartu zituzten.[3] Orduan, Jaunak esan zuen: «Ez diot neure bizi-arnasa betiko utziko gizakiari, haragi hutsekoa denez gero. Horregatik, ehun eta hogei urteko muga jarriko diot haren bizitzari».[4] Jainkoaren semeek gizakien alabekin batu eta haurrak izan zituztenean, baita geroago ere, baziren erraldoiak munduan: antzinako heroiak dira hauek, izen handikoak.

1 Chroniques 20:4-8
[4] Gerora, beste gatazka bat izan zen Gezer hirian filistearren aurka. Huxako Sibekaik hil egin zuen Sipai, refatarren ondorengoetarikoa, eta menderatu egin zituen filistearrak.[5] Filistearren kontrako beste gatazka batean, Jairren seme Elhananek hil egin zuen Gateko Lahmi, Goliaten anaia; haren lantza-kirtena ehuleen ardatza adinakoa zen.[6] Gero, beste gatazka bat ere izan zen Gaten. Bazen han gizon erraldoi bat, esku-oinetan seina behatz, orotara hogeita lau, zituena, refatarren jatorrikoa hura ere.[7] Erronka egin zien honek israeldarrei, baina Daviden anaia Ximearen seme Jonatanek hil egin zuen.[8] Erraldoi hauek Gateko refatarren jatorrikoak ziren. Davidek eta honen ofizialek garaitu egin zituzten.

2 Samuel 21:15-22
[15] Hasi ziren berriro borrokan filistearrak israeldarren aurka. Jaitsi zen David bere gizonekin filistearren kontra gudukatzera, baina nekatu egin zen.[16] Refatarren ondorengoetarikoa zen Ixbi-Benobek David hilko zuela esan zuen; guda-jantzi berria zeraman; lantzaren punta hiru kilo baino gehiago zen.[17] Tzeruiaren seme Abixaik, ordea, erregeari laguntzera etorriz, filistearra jo eta hil egin zuen. Orduan, zin eragin zioten bere gizonek Davidi: —Ez zara aurrerantzean gudura aterako gurekin, Israelen zuzia itzal ez dadin.[18] Gerora, beste gatazka bat izan zen God hirian filistearren kontra. Huxako Sibekaik hil egin zuen Saf, refatarren ondorengoa hau ere.[19] God hirian filistearren kontra izan zen beste gatazka batean, Belengo Jairren seme Elhananek Gateko Goliat hil zuen; honen lantza-kirtena ehuleen ardatza adinakoa zen.[20] Izan zen gero beste gatazka bat ere Gat hirian. Bazen han gizon erraldoi bat esku-oinetan seina behatz, orotara hogeita lau behatz zituena, refatarren ondorengoa.[21] Erronka egin zien israeldarrei; baina Jonatanek, Daviden anaia Ximaren semeak, hil egin zuen.[22] Lau erraldoi haiek refatarren ondorengoak ziren, Gat hirikoak. Davidek eta beronen gizonek hil zituzten.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso