1 Chroniques 16:30 |
«Ikara zaitezte haren aitzinean, lurtar guztiok! Sendo ezarri du mundua, ez du koloka egingo. |
|
1 Samuel 2:8 |
berak du jende xehea hauts artetik jasotzen, behartsua satsetik ateratzen, handikiekin eser dadin eta aulki ospetsuan jarri. Jaunarenak dira lurraren zutoinak, mundua haien gainean du kokatua. |
|
Ésaïe 11:12 |
Bandera jasoko du herrientzat; israeldar erbesteratuak bilduko ditu eta Judako sakabanatuak lurraren lau aldeetatik elkartuko. |
|
Ésaïe 40:22 |
Lurraren gaineko sabaian du Jainkoak tronua eta handik lurtarrek matxinsaltoak dirudite; oihala bezala hedatu du zerua, oihal-etxola bezala zabaldu, bizitzeko. |
|
Job 26:7 |
Berak hedatzen du zeru-sabaia hutsaren gainean, lurra ezerezaren gain zintzilikatzen; |
|
Job 26:10 |
zirkulua ezarri du itsas mugan, argia eta iluntasuna bereizteko. |
|
Job 28:24 |
ortziaren mugetaraino iristen baita haren begirada, zerupeko guztia ikustatzen du. |
|
Job 37:3 |
zeruan zehar bidaltzen du bere tximista, munduaren bazterreraino iristen da. |
|
Job 37:18 |
lagun ote diezaiokezu zeru-sabaia, metalezko ispilua bezain tinkoa, hedatzen? |
|
Matthieu 4:8 |
Berriro, deabruak hartu eta mendi garai batera eraman zuen; munduko erreinu guztiak beren handi-ederrean erakutsi |
|
Proverbes 8:27 |
Zeruak ezarri zituenean, han nengoen ni, ur-leizearen gainetik zeru-sabaia jarri zuenean, |
|
Psaumes 75:3 |
Hau dio Jainkoak: «Neuk erabakiko dudan unean, zuzenbidez epaituko dut mundua. |
|
Psaumes 93:1 |
Jauna errege da, ospez jantzia, Jauna indarrez inguratua! Sendo ezarria dago mundua, ez da kolokatuko. |
|
Psaumes 104:5 |
Lurra sendo oinarritu zenuen eta ez du sekula kolokarik egingo. |
|
Apocalypse ७:१ |
Ondoren, lau aingeru ikusi nituen lurraren lau ertzetan zutik, lurreko lau haizeei eusten, haizeak jo ez zezan ez lurrean, ez itsasoan, ezta zuhaitzetan ere. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |