A A A A A

Mystères: [Rêves]


1 Samuel 28:15
Samuelek esan zion Sauli: —Zergatik asaldatu nauzu igoaraziz? Saulek erantzun: —Oso larri nago. Filistearrak borrokan ari zaizkit, eta Jainkoa urrundu egin zait; ez dit erantzun nahi, ez profeten bidez, ez ametsen bidez. Zer egin behar dudan erakuts diezadazun egin dizut dei.

Actes 2:17
«Hau dio Jainkoak: Azken egunetan neure espiritua isuriko diet gizaki guztiei. Zuen seme-alabek profetizatu egingo dute, zuen gazteek ikuskariak izango, zuen zaharrek ametsak egingo.

Daniel 1:17
Jainkoak lau gazte haiei idazki eta jakintza oro ulertzeko adimena eta buru argia eman zizkien. Bazuen Danielek ametsak eta ikuskarien esanahia argitzeko gaitasuna ere.

Ecclésiaste 5:7
Herrian behartsuak zapaltzen dituztela, gogorki epaitzen eta zuzenbidea desegiten dutela ikusten baduzu, ez harritu horregatik. Handikiak, beste handikiago bat du babesle, eta biok, goitiago daudenak dituzte babesle.

Genèse 20:3
Baina, gau hartan, Jainkoa agertu zitzaion Abimeleki ametsetan, esanez: «Hil egingo zara, hartu duzun emakumea ezkondua baita».

Genèse 40:8
Haiek erantzun zioten: —Amets egin dugu, eta ezin digu inork esanahia argitu. Josek esan zien: —Jainkoari dagokio ametsen esanahia argitzea. Ea, konta iezazkidazue.

Genèse 42:9
Jose haietaz izandako ametsez oroitu zen, eta honela hitz egin zien: —Zelatariak zarete zuek, lurralde honetako alderdi zaindu gabeak miatzera etorriak.

Jérémie 23:32
Hona hemen ni, gezurrezko ametsen zale diren profeten kontra; ametsak kontatuz, desbideratu egiten dute nire herria beren gezur eta neurrigabekeriez. Ez ditut nik bidali, ez diet nik ezer agindu. Horregatik, ez diote inolako onik egiten herri honi. Nik, Jaunak, esana».

Matthieu 2:13
Jakintsuek alde egin ondoren, Jaunaren aingerua agertu zitzaion ametsetan Joseri eta esan zion: «Jaiki, hartu haurra eta ama, eta zoaz ihesi Egiptora. Egon han nik esan arte, haurraren bila ibiliko baita Herodes, hilarazteko».

Matthieu 2:19
Herodes hil ondoren, Joseri Jaunaren aingerua agertu zitzaion ametsetan Egipton,

Nombres 12:6
Jaunak esan zien: «Entzun esan behar dizuedana: «Zuen artean profetarik baldin bada, ikuskaritan ematen natzaio ezagutzera eta ametsetan mintzatzen.

Zacharie 10:2
Sasijainkoek, ordea, erantzun hutsalak ematen dituzte, igarleek gezurrezko agerpenak azaltzen, amets zoroak kontatzen, baliogabeko pozbideak iragartzen. Horregatik dabiltza galduak noraezean, artzain gabeko ardiak bezala.

Joël 2:28
«Ondoren, neure espiritua isuriko diet gizaki guztiei. Zuen seme-alabek profetizatu egingo dute, zuen zaharrek ametsak egingo dituzte, zuen gazteek ikuskariak izango.

Ésaïe 29:7-8
[7] Orduan, Jerusalemen aurka borrokan ari diren nazio guztiak, setiatzen duten gudari-talde eta eraso-tresna guztiak, ametsa bezala, gaueko irudipena bezala desagertuko dira.[8] Ametsetan jaten ari eta esnatzean urdaila hutsik duen gosetuaren antzeko, ametsetan edaten ari eta esnatzean eztarria lehor duen egarrituaren antzeko izango da Sion mendiari erasotzen dioten nazioen multzoa.

Daniel 7:1-3
[1] Babiloniako errege Belxatzarren erregealdiko lehen urtean, ametsa eta ikuskariak izan zituen Danielek ohean zegoela. Gero, idatzi egin zuen ametsa.[2] Hona Danielen kontakizuna: «Ikuskari bat izan nuen gauez: Ortziko lau ertzetatik haize indartsu batek itsaso handia harrotzen zuen.[3] Eta lau piztitzar, laurak ezberdinak, atera ziren itsasotik.

Deutéronome 13:1-3
[1] «Saiatu nik ematen dizkizuedan aginduak betetzen: ez erantsi, ez kendu ezer.[2] «Gerta daiteke profeta edo ikusketariren bat zuen artean agertzea, eta, mirari edo egintza harrigarriren bat iragarriz,[3] ezezagunak dituzuen jainko arrotzen atzetik joan eta gurtzeko eskatzea. Iragarritakoa egiaz gertatuko balitz ere,

Genèse 41:25-27
[25] Josek esan zion faraoiari: «Bat bera dira, faraoi jauna, zure ametsak: Jainkoak zer egingo duen jakinarazten dizu.[26] Zazpi behi ederrak zazpi urte dira, zazpi galburu ederrak bezalaxe, bat bera baita bi ametsen esanahia.[27] Hauen ondoren etorritako zazpi behi eskas eta argalak ere zazpi urte dira, eta zazpi galburu mehar eta haize erreak ihartuak beste zazpi urte: zazpi gose-urte.

Matthieu 1:20-23
[20] Asmo horrekin zebilela, Jaunaren aingerua agertu zitzaion ametsetan eta esan zion: «Jose, Daviden ondorengoa, ez izan beldurrik Maria zeure emaztetzat hartzeko, harengan sortua Espiritu Santuarengandik baitator.[21] Semea izango du, eta zuk Jesus ezarriko diozu izena, berak askatuko baitu bere herria bekatuetatik».[22] Hau guztia, Jaunak profetaren bidez esana bete zedin gertatu zen:[23] Hara, birjinak haurdun gertatu eta semea izango du, eta Emmanuel jarriko dio izena (Emmanuel izenak «Jainkoa gurekin» esan nahi du).

Genèse 41:8-12
[8] Eguna zabaldu zuenean, oso urduri zegoen faraoia eta, Egiptoko azti eta jakintsu guztiei deiturik, ametsa kontatu zien. Baina inor ez zen gauza izan faraoiaren ametsak argitzeko.[9] Orduan, edarizainen arduraduna mintzatu zitzaion, esanez: «Gaur datorkit burura neure errua.[10] Faraoi jauna, okin-arduraduna eta bion aurka haserretu zinen hartan, guardiaburuaren kartzelara eraman gintuzun.[11] Gau batean, amets egin genuen biok, bakoitzaren ametsa bere esanahi bereziarekin.[12] Bazen han gurekin hebrear gazte bat, guardiaburuaren esklaboa. Kontatu genizkion geure ametsak, eta hark bakoitzaren esanahia argitu zigun.

Job 33:14-18
[14] «Era askotan hitz egiten du Jainkoak, baina jendea ez da ohartzen:[15] ametsetan, gau-ikuskarietan, gizakia lozorroan geratzen denean ohe gainean lokartua.[16] Orduan zabaltzen du gizakiaren belarria eta oharpenak barruan ezartzen,[17] bere egintza gaiztoetatik urrundu eta harrokeriatik gordetzeko.[18] Horrela zaintzen du hilobian eror ez dadin, heriotzaren muga pasa ez dezan.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso