A A A A A

Mystères: [Dinosaures]


Ésaïe 27:1
Egun hartan, Leviatan, suge iheskor eta makurra, zigortuko du Jaunak bere ezpata zorrotz, handi eta bizkorraz: hil egingo du itsas herensugea.

Genèse 1:21
Jainkoak itsas arraintzarrak sortu zituen, uretan borbor dabiltzan orotariko bizidunak eta orotariko hegaztiak. Eta Jainkoak ona zela ikusi zuen.

Psaumes १०४:२६
Hor dabiltza ontziak batetik bestera, baita itsas munstroa ere, zuk berarekin jolasteko egina.

Romains १:१८
Ikusten ari gara Jainkoak bere haserrea agertzen duela gizon-emakume guztien gain zerutik, sinesgabe eta zuzengabe direlako, eta beren zuzengabekeriaz egia ito egin dutelako.

Genèse 1:24-31
[24] Jainkoak esan zuen: «Eman bitza lurrak orotariko bizidunak: abereak, piztiak eta narrastiak». Eta hala izan zen.[25] Jainkoak orotariko bizidunak sortu zituen: abereak, piztiak eta narrastiak. Eta Jainkoak ona zela ikusi zuen.[26] Jainkoak esan zuen: «Egin dezagun gizakia; izan bedi gure irudiko, gure antzeko; mendera ditzala itsasoko arrainak, zeruko hegaztiak, abereak, basapiztiak eta lurrean narraska dabiltzan piztia guztiak».[27] Jainkoak, beraz, bere antzeko egin zuen gizakia, Jainkoaren beraren irudira egin zuen; ar eta eme egin zituen.[28] Eta bedeinkatu egin zituen, esanez: «Sor itzazue umeak eta ugaldu, bete lurra eta izan haren nagusi; mendera itzazue itsasoko arrainak, zeruko hegaztiak eta lurrean narraska dabiltzan piztia guztiak».[29] Jainkoak esan zien: «Hara, zeuei ematen dizkizuet lurrazalean diren hazidun landare guztiak eta hazidun fruta-arbola guztiak; horiek izango dituzue janari.[30] Abere, zeruko hegazti eta lurrean narraska dabiltzan bizidun guztiei, berriz, belar hezea ematen diet janari». Eta hala izan zen.[31] Eta egin zuen guztia oso ona zela ikusi zuen Jainkoak. Honela, seigarren eguna burutu zen.

Job 40:15-24
[15] «Begira hipopotamoari. Neuk egina da zu bezalaxe. Belarra jaten du idiak bezala.[16] Begira zer sendotasun duen bizkarraldean, nolako indarra sabeleko muskuluetan![17] Tente du isatsa, zedroa bezala, artekaturik ditu hanketako tendoiak;[18] hezurrek, brontzea bezain gogor, burdinazko hagak dirudite.[19] Nire maisulana da; neuk bakarrik, bere egileak, mendera lezake ezpataz.[20] Mendiek ematen diote janaria, beraren inguruan egiten dute jolas basapiztiek.[21] Lotoaren azpian etzaten da, aintzirako kanabera artean ezkutatzen.[22] Lotoaren gerizpean babesten da, errekako sahatsek inguratzen dute.[23] Ibaiak ur handiak badakartza ere, ez da izutzen, nahiz eta Jordan ibaiak muturrean jo, lasai geratzen da.[24] Nork aurrean jarri eta helduko dio? Nork eutsi eta sudurra zulatuko?

Job ४१:१-१०
[१] «Haren aurrean kito segurtasuna, hura ikustea nahikoa lurrera erortzeko.[२] Inor ez da hura zirikatzera ausartzen. Nor ausartuko da, bada, niri aurre egitera?[३] Nork eman dit lehenengo, nik itzuli behar izateko? Zerupean dagoen guztia neurea dut.[४] «Haren gorputz-atalez hitz egiten jarraituko dut, haren balentria eta gorpuzkera ederra azalduko.[५] Nork kenduko dio bere larru-jantzia, zulaezineko oskol bikoitza bezalakoa dena?[६] Nork zabalduko dizkio muturreko bi ateak, hagin beldurgarriz inguraturik dituenak?[७] Babeskiak lerrokatuta dituela ematen du bizkarrak, zirrikiturik gabe, zigiluz itxita bezala.[८] Hain estu dituenez batzuk besteen kontra, ez zaio haizerik ere sartzen:[९] bakoitza ondokoari itsatsia du, elkarri atxikiak, ezin bereiziak.[१०] Haren doministikuek su-argia botatzen dute, begiek egunsentiak bezala dir-dir egiten.

Josué १०:१-१०
[१] Aldi hartan, Adoni-Tzedek zeritzan Jerusalemgo erregeak jakin zuen Josuek Ai hiria hartu eta erabat suntsitu zuela, Ai hiriari eta bertako erregeari, lehen Jerikori eta bertako erregeari egindakoa bera eginez. Jakin zuen, orobat, Gabaongo bizilagunek bake-hitzarmena egin zutela israeldarrekin eta beraiekin elkartu zirela.[२] Hori jakitean, biziki beldurtu zen, hiri handia baitzen Gabaon, errege-hiriburuetako bat bezainbatekoa, Ai baino handiagoa, eta hango gizonak gudari adoretsu baitziren.[३] Adoni-Tzedekek mandatariak bidali zituen Hebrongo errege Hoham, Jarmuteko errege Piram, Lakixeko errege Jafia eta Eglongo errege Debir-engana, esatera:[४] «Zatozkidate laguntzera. Eraso egin behar diogu Gabaon hiriari, Josuerekin eta israeldarrekin bake-hitzarmena egin du eta».[५] Bost errege amortarrok —Jerusalem, Hebron, Jarmut, Lakix eta Eglongo erregeek— elkarturik, beren gudarosteekin joan, Gabaon inguratu eta eraso egin zioten.[६] Orduan, Gabaongoek mandatariak bidali zizkioten Josueri Gilgaleko kanpalekura, eskari honekin: «Ez gaitzazu utz laguntzarik gabe zeure zerbitzariok. Zatozkigu bizkor salbatzera, lagun iezaguzu, mendialdean bizi diren errege amortar guztiak gure kontra elkartu baitira».[७] Josue, gudaroste osoa, bere gudari adoretsuak, harturik, abiatu egin zen Gilgaldik.[८] Jaunak esan zion: «Ez izan horien beldur, zure menpe utzi baititut. Horietako batek ere ezin izango dizu aurre egin».[९] Gilgaldik atera eta, gau osoan ibili ondoren, ustekabean eraso zien Josuek errege amortarrei.[१०] Jaunak ihes eragin zien israeldarren aurretik, eta hauek erabat garaitu zituzten amortarrak Gabaonen. Gero, Bet-Horon aldapako bidean pertsegitu eta Azeka eta Makedaraino porrokatu zituzten.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso