A A A A A

Mystères: [Destin]


Ecclésiaste 6:10
Orain den guztia izendatua zuen jadanik Jainkoak eta bazekien zer den gizona. Ezin dio gizonak auzian aurre egin bera baino indartsuagoa denari.

Habacuc 2:3
Ikuskari hau ez da beteko, epea burutu arte, baina badoa helbururantz, ez du huts egingo. Luzatzen bada, zuk itxaron, iritsiko baita, berandu gabe iritsi ere.

Ésaïe 46:10
Hasieratik iragarri dut etorkizuna, lehendanik oraindik gertatzekoa dena. Hauxe diot: “Nire egitasmoa beteko da, nik nahi guztia burutuko dut”.

Ésaïe 55:11
berdin nire ahotik irtendako hitza ere: ez da niregana itzultzen bere eragina izan gabe, baizik eta nik nahi dudana egiten du eta nik ezarritako helburua betetzen».

Jérémie 1:5
«Amaren sabelean sortu aurretik aukeratu zintudan; sabeletik irten aurretik sagaratu zintudan eta profeta izendatu, nire mezua herriei iragartzeko».

Jérémie 17:10
Neuk, Jaunak, ikertzen eta aztertzen ditut gizakiaren buru-bihotzak, nori bere jokaeraren ordaina, bere egiteen merezia emateko.

Jean 16:33
Hau guztia, nirekin elkarturik bakea izan dezazuen esan dizuet. Munduan larrialdirik izango duzue; baina izan adore! Nik garaitua dut mundua.

Nombres 23:19
Jainkoa ez da gizakia gezurretan jarduteko, ez da erabakiaz damutzen gizasemeak bezala. Mintzatzen ote da eta esana egiten ez? Hitza ematen ote, eta bete gabe uzten?

Proverbes 16:3
Utzi Jaunaren esku zeure eginbeharra eta bete egingo dira zure egitasmoak.

Proverbes 19:20-24
[20] Aditu aholkua, onartu zentzarazpena, zuhur izatera irits zaitezen.[21] Egitasmo ugari gizonak buruan; baina bete, Jaunaren erabakia bakarrik.[22] Gizonari eskatzen zaiona zintzotasuna da; hobe behartsu izan gezurti baino.[23] Jaunarenganako begiruneak bizia ematen du, atseden betea, zoritxarren beldurrik gabe.[24] Alferrak eskua platerean sartu bai, baina ez da gauza ahoraino eramateko.

Psaumes 37:37
Begira gizaki prestuari, so egin zuzenari: badu etorkizunik bakezaleak.

Psaumes 138:8
Dena egingo du Jaunak nire alde. Jauna, zure maitasuna betikoa! Ez utzi bertan behera hasi duzun lana.

Apocalypse 20:12
Eta hildakoak ikusi nituen, handi nahiz txiki, tronuaren aurrean zutik. Liburuak ireki zituzten; beste liburu bat ere ireki zuten, biziaren liburua; eta hildakoak liburuetan idatzirik zegoenaren arabera epaitu zituzten, bakoitza bere egintzen arabera.

Romains 12:2
Ez egokitu mundu honen iritzietara, eraberri zaitezte baizik, zeuen pentsaera aldatuz; horrela bereizi ahal izango duzue zer den Jainkoak nahi duena, zer den ona, atsegingarri zaiona eta bikaina.

Romains 8:28-29
[28] Badakigu Jainkoak bera maite dutenen onerako bideratzen dituela gauza guztiak, bere aurre-erabakiz deitu dituenen onerako, alegia.[29] Aurrez ezagutu zituenak, aukeratu ere egin zituen Jainkoak, bere Semearen irudiko izan zitezen, eta, horrela, Semea senide askoren artean lehen-seme izan zedin.

Éphésiens 2:8-9
[8] Dohain hutsez zarete salbatuak sinesmenaren bidez; eta hau ez dator zuengandik, baizik eta Jainkoaren emaitza da;[9] ez dator egintzetatik, inor harro ez dadin.

1 Pierre 2:8-9
[8] eta baita behaztopa-harri ere, erorarazteko harkaitz. Behaztopa egiten dute mezua onartu nahi ez dutelako: hori da ezarri zaien zoria.[9] Zuek, ordea, jatorri aukeratu zarete, errege-apaizgo, nazio sagaratu, Jainkoak beretzat irabazitako herri, ilunpetatik bere argi zoragarrira deitu zaituzten Jainkoaren egintza bikainak iragar ditzazuen.

1 Corinthiens 2:7-9
[7] Guk Jainkoaren jakinduria misteriotsua irakasten dugu, hark ezkutuan eduki eta betidanik gure aintzarako erabakia zeukana.[8] Mundu honetako agintarietatik batek ere ez du jakinduria hori ezagutu, zeren, ezagutu izan balute, ez baitzuketen gurutziltzatuko Jainkoaren aintza berekin zuen Jauna.[9] Baina, Liburu Santuak dioen bezala, inork ikusi eta entzun ez duena, gizakiari inoiz bururatu ez zaiona, Jainkoak bera maite dutenentzat prestaturik zeukana,

Jérémie 29:11-14
[11] Gogoan dut zuen alde erabakia dudan egitasmoa, zuen zorionerakoa eta ez zuen zoritxarrerakoa, itxaropenez beteriko etorkizuna emango baitizuet. Hala diot nik, Jaunak.[12] Orduan, entzungo dizuet niri dei egitera eta otoitz egitera etorriko zaretenean.[13] Nire bila ibiliko zarete eta aurkituko nauzue, bihotz osoz ibiliko baitzarete nire bila.[14] Utziko dizuet ni aurkitzen. Zuen zoria aldatuko dut: jaurti zintuztedan nazio eta toki guztietatik bilduko zaituztet eta erbesteratzean utzi behar izan zenuten tokira itzularaziko. Nik, Jaunak, esana.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso