2 Corinthiens 4:16-19 |
[16] Horregatik, ez dugu adorea galtzen. Gure gorputza hondatzen ari bada ere, barrutik indarberritzen ari gara egunetik egunera.[17] Izan ere, oraingo gure nekeek, une batekoak eta arinak izanik, betikoak den aintza paregabea prestatzen digute.[18] Geure begiak ez ditugu ipintzen ikusten diren gauzetan, ikusten ez direnetan baizik; ikusten direnak behin-behinekoak baitira; ikusten ez direnak, berriz, behin betikoak.[19] Jakin badakigu, mundu honetan bizileku dugun oihal-etxola hau hondatzen bazaigu ere, Jainkoak prestaturiko bizilekua dugula zeruan betiko, giza eskuz egin gabea. |
|
Psaumes 107:20 |
Bere hitza bidali zien sendagarri eta hondamenditik atera. |
|
Ésaïe 40:31 |
baina Jaunarengan itxaro dutenek indarrak berritzen dituzte: arrano-hegoak hazten zaizkie, lasterka egin eta ez dira nekatzen, ibili eta ez akitzen. |
|
Deutéronome 31:6 |
Izan bihotz eta adore! Ez izan beldur eta ez ikaratu haien aurrean, Jauna bera, zuen Jainkoa, baitoa zuekin; ez zaituzte inola ere utziko». |
|
Matthieu 11:28-29 |
[28] «Zatozte niregana, nekatu eta zamatu guztiok, eta neuk emango dizuet atseden.[29] Hartzazue nire uztarria eta ikasi niregandik, gozoa eta bihotz-apala bainaiz ni, eta aurkituko duzue bizitzarako atsedena; |
|
Psaumes 18:6 |
Herio Leizeko lokarriek ninduten lotu, herio-sareek harrapatu. |
|
Ecclésiaste 3:1 |
Denak du bere sasoia, gauza bakoitzak bere garaia du eguzkipean: |
|
Jérémie 29:11 |
Gogoan dut zuen alde erabakia dudan egitasmoa, zuen zorionerakoa eta ez zuen zoritxarrerakoa, itxaropenez beteriko etorkizuna emango baitizuet. Hala diot nik, Jaunak. |
|
Jean 14:1-4 |
[1] «Ez izan kezkarik: sinetsi Jainkoarengan eta sinetsi niregan ere.[2] Nire Aitarenean toki asko dago; horrela izan ez balitz, esango nizuekeen. Orain, zuentzat tokia prestatzera noa.[3] Joan eta tokia prestatu ondoren, berriro etorri eta neurekin eramango zaituztet, ni nagoen lekuan zuek ere egon zaitezten.[4] Zuek badakizue ni noan tokirako bidea». |
|
Romains 8:16-25 |
[16] Espiritu berberak barrutik aitortzen digu Jainkoaren seme-alaba garela;[17] eta, seme-alaba bagara, baita oinordeko ere, Jainkoaren oinordeko eta Kristoren oinordekide; zeren, nekeetan Kristoren kideko garenez gero, aintzan ere beraren kideko izango baikara.[18] Nire iritzian, oraingo neke-lanak ezer gutxi dira gero guregan azalduko den aintzaren aldean.[19] Izadia bera ere irrikaz dago, zain-zain, Jainkoak noiz agertuko zer den beraren seme-alaba izatea.[20] Izadiak, bere benetako helburua galdua izan arren —ez bere gogoz, horretara behartu zuenarengatik baizik—, badu itxaropena[21] esklabotza eta hondamenditik askatua izan eta Jainkoaren seme-alaben aintzazko askatasunean parte izateko.[22] Badakigu, izan ere, izadi osoa erdiminetan intzirika dagoela orain arte.[23] Eta hura ez ezik, geu ere bai: Espiritua lehen-dohaintzat hartu dugunok intzirika gaude geure barruan, Jainkoak noiz askatuko eta bere seme-alaba noiz egingo gaituen zain.[24] Salbatuak gaude, bai, baina itxaropenetan bakarrik. Eta itxaro duguna begien aurrean bagenu, hori ez litzateke itxaropena izango, inork ez baitu itxaroten begien aurrean duena.[25] Baina ikusten ez duguna itxaro badugu, iraupenez behar dugu zain egon. |
|
1 Pierre 1:3 |
Bedeinkatua Jainkoa, Jesu Kristo gure Jaunaren Aita! Bere erruki handiak eraginda, bizi berrira birsortu gaitu, Jesu Kristo hildakoen artetik piztuz. Horrela, itxaropen bizia daukagu orain, |
|
2 Corinthiens 1:3-6 |
[3] Bedeinkatua Jainkoa, Jesu Kristo gure Jaunaren Aita, Aita errukitsu eta kontsolamendu ororen iturri den Jainkoa![4] Berak ematen digu adore atsekabe guztietan, guk ere besteak edozein atsekabetan adoretu ahal izan ditzagun geuk Jainkoarengandik hartzen dugun adoreaz.[5] Izan ere, Kristorengatik jasan behar ditugun sufrimenduak ugari badira, ugaria da, era berean, Kristok ematen digun adorea.[6] Guk atsekabeak jasaten baditugu, zuek adorea eta salbamena har ditzazuen jasaten ditugu; adorea hartzen badugu, zuek adorea har dezazuen hartzen dugu, adore honek eraginik iraupenez eraman ahal izan ditzazuen guk geuk ere eramaten ditugun sufrimenduak. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |