A A A A A

Mystères: [Extraterrestres]


Colossiens 1:16
Beraren bidez sortu zituen Jainkoak zeru-lurretan diren gauza guztiak, ageri direnak eta ez direnak: munduan agintzen duten ahalmen, nagusi, aginte eta botereak. Kristo da sortua izan den guztiaren eredu eta helburu.

Deutéronome 4:19
Zerurantz begiratu eta eguzki, ilargi, izar eta astro guztiak ikustean, ez eman amore, aurrean ahuspeztuz, haiek gurtzeko tentazioari, Jaunak zuen Jainkoak munduko beste herri guztiei utzi baitizkie jainkotzat.

Deutéronome 17:3
hau da, nik aginduaren kontra, jainko arrotzak gurtu eta beraien aurrean —edota eguzki, ilargi eta zeruko izar guztien aurrean— ahuspeztea.

Éphésiens 2:19
Ez zarete, beraz, ez arrotz, ez atzerritar, Jainkoaren herriko kide baizik eta Jainkoaren familiako,

Éphésiens 6:12
Gure borroka, izan ere, ez da hezur-mamizko arerioen aurkakoa, goiko espiritu gaiztoen aurkakoa baizik, mundu ilun honetako aginte, ahalmen eta botereen aurkakoa.

Exode 12:49
«Lege berbera gordeko dute bertan jaioek eta zuen artean bizitzen jarri diren atzerritarrek».

Exode 22:21
«Ez erabili gaizki alarguntsak eta umezurtzak;

Exode 23:9
«Ez zapaldu etorkina, ongi dakizue-eta zer den etorkin izatea, zeuek ere etorkin izan baitzarete Egipton.

Ézéchiel 1:4-7
[4] Hara zer ikusi nuen: Haize-erauntsia zetorren iparraldetik: hodei handi bat tximistek zeharkatua eta argitasun biziz inguratua; erdian metal goriak duen bezalako distira.[5] Hodeiaren erdian lau izaki bizidun zeuden, gizaki-itxurakoak.[6] Launa aurpegi eta launa hego zituzten;[7] zangoak zuzenak, eta oin-zolak zekorren apatxarenak bezalakoak, brontze leundua bezain distiratsu;

Genèse 1:26
Jainkoak esan zuen: «Egin dezagun gizakia; izan bedi gure irudiko, gure antzeko; mendera ditzala itsasoko arrainak, zeruko hegaztiak, abereak, basapiztiak eta lurrean narraska dabiltzan piztia guztiak».

Genèse 2:1
Honela burutu zituen Jainkoak zeru-lurrak, berauetan dagoen guztiarekin.

Hébreux 11:13
Horiek guztiak Jainkoak hitzemandako ondasunak eskuratu gabe hil ziren; baina fedearen argitan urrutira ikusi eta agurtu egin zituzten, horrela lur honetan arrotz eta atzerritar zirela aitortuz.

Hébreux 13:2
Izan arduratsu etxera datozkizuenak ondo hartzen, horrela jokatuz, jakin gabe etxean aingeruak hartu zituztenak ere badira eta.

Ésaïe 13:5
Urrutiko lurraldetik datoz, zerumugaz haraindi. Jauna bera dator etorri, bere haserrearen ordezkari dituenekin, eskualde osoa txikitzera.

Ésaïe 45:12
Neuk egin dut lurra eta lur gainean gizakia sortu; neuk hedatu ditut neure eskuz zeruak, eta neuk agintzen bertako astro guztiei.

Ésaïe 60:8
Zer ari naiz ikusten? Zeruan zehar hodeiak bezala, usategira usoak hegan bezala,

Lévitique 24:22
«Lege bat bera izango duzue etorkinarentzat eta bertakoarentzat, neu bainaiz Jauna, zuen Jainkoa».

Néhémie 9:6
Zu zara Jauna, zu bakarrik! Zeuk egin dituzu zeruak, zeruen zeruak eta izar guztiak, lurra eta lur gainekoak, itsasoa eta bertako guztiak. Zeuk biziarazten dituzu guztiak, zeruko izarrak ahuspez dituzu aurrean jarriak.

Psaumes 97:6
Zeruek haren justizia iragartzen dute, herri guztiek haren ospea ikusten.

1 Pierre 2:11
Ene maiteok, munduan arrotz eta atzerritar zaretenez, arren eskatzen dizuet utz ditzazuela alde batera zuen kontra borrokan ari diren giza grina gaiztoak.

Actes 19:35
Hiriko idazkariak, jendea baretu ahal izan zuenean, honela hitz egin zuen: «Efesoarrok, ba ote da inor ez dakienik Efeso hiria Artemisa jainkosa handiaren tenpluaren eta zerutik eroritako beraren irudiaren zaintzailea dela?

Apocalypse 12:12
Poztu, beraz, zeruak eta bertan bizi zaretenok. Errukarriak, ordea, zuek, lur-itsasook, zuengana jaitsi baita deabrua amorru biziz, denbora gutxirako dela jakinik».

Apocalypse 13:1
Orduan, piztia bat ikusi nuen itsasotik irteten; hamar adar eta zazpi buru zituen, adarretan koroa bana eta buruetan Jainkoaren kontrako izen iraingarriak.

Amos 9:2-3
[2] Hildakoen Egoitzako barrunbeetan sartu arren, handik ere aterako ditu nire eskuak; zeru-goietara igo arren, handik ere jaitsaraziko ditut;[3] Karmel mendi gainean gorde arren, han ere aurkitu eta harrapatuko ditut; nire bistatik itsas putzuan barrena galdu arren, han ere itsas sugeak zizta ditzan egingo dut;

Lévitique 19:33-34
[33] «Ez erabili gaizki zuen lurraldera bizitzera etorritako atzerritarra.[34] Bertako bat bezala, zuetako bat bailitzan, hartuko duzue etorkina eta zeuen burua bezala maitatuko, etorkin izan baitzineten zeuek ere Egipton. Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa.

Apocalypse 9:7-11
[7] Gudurako prest dauden zaldien itxura zuten matxinsaltoek; buruan urrezkoak bezalako koroak zeramatzaten; aurpegiak giza itxurakoak zituzten,[8] ile-adatsa emakumeena bezalakoa, eta hortzak lehoiarenak bezalakoak;[9] burdinazkoak bezalako bularrekoak zituzten, eta hegal-hotsa gudura zalapartaka doazen zalgurdi askoren zarata bezalakoa zen;[10] eskorpioiek bezalako isatsak zituzten, eztenez hornituak: eta isatsekin gizon-emakumeak bost hilabetez hondatzeko ahalmena zuten.[11] Matxinsaltoek leizeko aingerua zuten errege, hebreeraz Abadon eta grekoz Apolion deritzana (hau da, Suntsitzailea).

Genèse 6:1-22
[1] Gizakiak munduan ugaltzen hasi ziren eta alabak izan zituzten.[2] Jainkoaren semeek, gizakien alabak ederrak zirela ikusirik, haien artetik hautatu eta emaztetzat hartu zituzten.[3] Orduan, Jaunak esan zuen: «Ez diot neure bizi-arnasa betiko utziko gizakiari, haragi hutsekoa denez gero. Horregatik, ehun eta hogei urteko muga jarriko diot haren bizitzari».[4] Jainkoaren semeek gizakien alabekin batu eta haurrak izan zituztenean, baita geroago ere, baziren erraldoiak munduan: antzinako heroiak dira hauek, izen handikoak.[5] Ikusi zuen Jaunak handituz zihoala munduan gizakiaren gaiztakeria eta honen burubide guztiek txarrera jotzen zutela beti.[6] Damutu zen Jauna gizakia egin izanaz eta, bihozmindurik,[7] esan zuen: «Desagerrarazi egingo dut mundutik egin dudan gizakia, eta gizakia ez ezik, baita abereak, narrastiak eta zeruko hegaztiak ere, damu bainaiz hauek egin izanaz».[8] Baina Noe begiko izan zuen Jaunak.[9] Hona hemen Noeren historia. Gizon zuzena zen Noe eta akatsik gabea bere garaikoen artean. Jainkoak nahi bezala jokatzen zuen.[10] Hiru seme izan zituen: Sem, Kam eta Jafet.[11] Mundua gaiztakeriaz eta indarkeriaz betea zegoen,[12] den-denek jokaera makurra baitzeramaten. Jainkoak, mundua hain gaiztotua ikustean,[13] esan zion Noeri: «Izaki oro suntsitzea erabaki dut, gizakien erruz indarkeriaz betea baitago mundua; gizakia eta mundua, biak suntsituko ditut.[14] «Egizu zeuretzat ontzi bat erretxina-egurrez. Antolatu gelak barruan eta estali bikez barrutik eta kanpotik.[15] Hona zein neurritakoa egingo duzun: ehun eta berrogeita hamar metro luze, hogeita bost metro eta erdi zabal, eta hamabost metro eta erdi gora.[16] Sabaiez estaliko duzu, gailurretik hegalera metro eta erdiko jaitsiera emanez. Alboan atea jarriko diozu. Hiru solairu izango ditu.[17] «Nik uholdea bidaliko dut mundura, zerupeko bizidun guztiak suntsitzeko. Munduko izaki guztiak hilko dira.[18] Baina zurekin ituna eginen dut. «Sar zaitezte ontzian emaztea eta biok, baita zure semeak ere emazteekin.[19] Animali mota bakoitzetik bikotea, ar-emeak, sartuko duzu, zurekin batera bizirik iraun dezaten.[20] Hegazti-, abere- eta narrasti-mota bakoitzetik bina sartuko dira zurekin, bizirik iraun dezaten.[21] Elikagai guztietatik bildu, zer jan izan dezazuen».[22] Jainkoak agindu guztia egin zuen Noek zehatz-mehatz.

Ézéchiel 1:1-28
[1] [1-3] Ni, Ezekiel apaiza, Buziren semea, erbesteratuen artean bizi nintzen Kebar ibaiaren ondoan. Hogeita hamargarren urtean —Joiakin erregearen erbestealdiko bosgarren urtea zen—, laugarren hilaren bostean zerua zabaldu eta Jainkoarengandiko ikuskaria izan nuen. Han, babiloniarren herrialdean, Kebar ibaiaren ondoan, Jaunak hitz egin zidan eta beraren indarra jabetu zen nitaz.[2] ***[3] ***[4] Hara zer ikusi nuen: Haize-erauntsia zetorren iparraldetik: hodei handi bat tximistek zeharkatua eta argitasun biziz inguratua; erdian metal goriak duen bezalako distira.[5] Hodeiaren erdian lau izaki bizidun zeuden, gizaki-itxurakoak.[6] Launa aurpegi eta launa hego zituzten;[7] zangoak zuzenak, eta oin-zolak zekorren apatxarenak bezalakoak, brontze leundua bezain distiratsu;[8] hegalpean giza besoak zituzten lau aldeetan, baita aurpegiak eta hegoak ere;[9] hegoek elkar ukitzen zuten. Ibiltzerakoan zuzen zihoazen aurrera, inoiz itzuli gabe.[10] Haien aurpegiek giza aurpegiaren antza zuten aurretik; lehoi-aurpegiarena eskuinetik, zezen-aurpegiarena ezkerretik eta, azkenik, arrano-aurpegiarena.[11] Bi hego gorantz luzaturik zituzten elkar ukituz, eta beste bi gorputza estaliz.[12] Aurrera ibiltzen ziren zuzen, Jainkoaren espirituak nahi zuen alderantz, inoiz itzuli gabe.[13] Izaki bizidun haien artean ikatz gorien antzekoak zeuden, joan-etorrian zebiltzanak zuziak bezala; suak distira egiten zuen eta sutatik tximistak irteten.[14] Izaki haiek batetik bestera ziztu bizian zebiltzan oinaztarria bezala.[15] Izaki haiei begiratzean, lurrean haien ondoan, bakoitzarentzat gurpil bana ikusi nuen.[16] Gurpilek urre-harriaren distira zuten eta berdinak ziren laurak; egituraz, bata bestearen barruan sartuta bezala zeuden;[17] horrela, aurrera egitean, lau aldeetarantz joan zitezkeen, itzuli gabe.[18] Izugarria zen haien uztaien altuera, eta lauren bira osoa distiraz betea zegoen.[19] Izaki haiek aurrera egitean, gurpilek ere aurrera egiten zuten ondoan, eta izakiak lurretik altxatzean, gurpilak ere altxatu.[20] Jainkoaren espirituak nahi zuen alderantz joaten ziren, eta gurpilak ere haiekin batera altxatzen ziren, izakiekin bat eginda baitzeuden.[21] Haiek aurrera egitean, hauek ere aurrera; haiek gelditzean, hauek ere gelditu; haiek lurretik altxatzen zirenean, gurpilak ere bai haiekin batera, izakiekin bat eginda baitzeuden.[22] Izakien buru gainean, sabai-modukoa hedatzen zen, kristal distiratsuaren dirdira zuena.[23] Sabaiaren azpian, izakiek hegoak zabalik zituzten, batenak bestearenak ukituz; bakoitzak beste biz gorputza estaltzen zuen.[24] Aurrera joatean hegoek egiten zuten hotsa entzun nuen: ur handiena bezalako hotsa, Jainko Ahaltsuaren ahotsa bezalakoa; jendetza handien edo gudarosteen harrabotsa zirudien. Gelditzen zirenean, beheratu egiten zituzten hegoak.[25] Eta ahotsa sortu zen izakien buru gainean zegoen sabai gainetik.[26] Han, sabaiaren gainean, tronu-itxurako zerbait ikusi nuen, zafiro harriaren antzekoa, eta tronu-itxurakoaren gainetik, goren-gorenean, gizaki-antzeko irudia.[27] Metal goriaren distira zuen, eta suaren antzeko zerbaiten erdian zegoen, goitik beheraino argitasunez inguratua.[28] Egun euritsuetan hodei artean agertzen den ortzadarraren itxura zuen inguruko argitasunak. Jaunaren aintzaren agerpena zen hura guztia. Ikustean, ahuspez erori nintzen eta hitz egiten zidan norbaiten ahotsa entzun nuen.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso