1 Rois 7:23 |
Ondoren, Hiramek brontzea urtu eta «Itsaso» deitu zuen uraska biribil bat egin zuen; ertz batetik bestera bost metroko diametroa zuen, bi metro eta erdiko sakona eta hamabost metroko ingurua. |
|
Nombres 11:11 |
eta esan zion Jaunari: —Zergatik hartu duzu hain gaizki zeure zerbitzari hau? Zergatik jarri nauzu zoritxarrean, herri honen zama neuri ezarriz? |
|
Deutéronome 1:11 |
Jaunak zeuen arbasoen Jainkoak mila bider ugariago egin eta bedeinka zaitzatela, hitzeman dizuen bezala. |
|
Lévitique 20:13 |
«Norbait emakumeekin ohi bezala gizonezkoarekin oheratzen bada, higuingarritasuna egiten dute biek: heriotza-zigorra izango dute. Berena izango dute heriotzaren errua. |
|
1 Corinthiens 6:9-11 |
[9] Ez al dakizue bidegabeek ez dutela Jainkoaren erreinua iritsiko? Ez engaina zeuen buruak! Lizunek, sasijainkozaleek, adulteriogileek, emakeria-zaleek, sodomitek,[10] lapurrek, diruzaleek, mozkorrek, izen onaren kentzaileek eta iruzurgileek ez dute Jainkoaren erreinua iritsiko.[11] Horietakoak zineten zuetako batzuk ere; baina garbituak izan zarete, sagaratuak eta Jainkoak onartuak Jesu Kristo Jaunaren izenean eta gure Jainkoaren Espirituaren bidez. |
|
1 Corinthiens 10:13 |
Ez zaizue gainera etorri giza indarrez gainditu ezin ahalako tentaldirik; leiala da Jainkoa, eta ez du utziko zeuen indarrez gaindiko tentaldirik izan dezazuen. Aitzitik, tentaldiarekin batera indarra ere emango dizue, tentaldia garaitu ahal izateko. |
|
Romains 1:20 |
Mundua mundu denetik, berez ikusezina dena, hau da, Jainkoaren betiereko ahalmena eta jainkotasuna, ikusgarri gertatzen zaio haren egintzak aztertzen dituenari. Ez dute, beraz, aitzakiarik, |
|
Philippiens 4:19 |
Nire Jainkoak, bere aldetik, bere aberastasun harrigarriaren arabera erantzungo dizue zeuen premia guztietan, Kristo Jesusen bitartez. |
|
Psaumes 55:22 |
Gurina baino bigunago du ahoa, baina borroka-gose bihotza. Olioa baino leunago ditu hitzak, baina ezpata zorrotz dira izan. |
|
2 Timothée 3:16 |
Liburu Santuetan idatzirik dagoen guztia Jainkoak inspiratua da eta irakasteko, arrazoiak emateko, okerrak zuzentzeko eta biziera zuzenean hezteko baliagarria; |
|
Luc 23:34 |
Jesusek honela zioen: «Aita, barka iezaiezu, ez baitakite zer ari diren». Soldaduek Jesusen jantziak banatu zituzten, zotz eginez. |
|
Genèse 1:31 |
Eta egin zuen guztia oso ona zela ikusi zuen Jainkoak. Honela, seigarren eguna burutu zen. |
|
Psaumes 104:9 |
Gainditu ezineko muga ezarri diezu urei, berriro lurra estal ez dezaten. |
|
Genèse 6:12 |
den-denek jokaera makurra baitzeramaten. Jainkoak, mundua hain gaiztotua ikustean, |
|
Genèse 7:20 |
Eta oraindik ere zazpi metro gorago igo ziren urak. |
|
Genèse 8:5-9 |
[5] Urak gutxituz joan ziren hamargarren hila arte; hilaren lehen egunean mendi-gailurrak agertu ziren.[6] Berrogei egunen buruan, Noek, berak egindako ontziko leihoa irekiz,[7] belea bidali zuen. Hau atera eta joan eta etorri ibili zen, lurreko urak lehortu arte.[8] Ondoren, usoa bidali zuen, urak lurrean gutxitu ote ziren jakiteko.[9] Baina usoa, bere hankak non pausaturik ez eta, ontzira itzuli zen, oraindik ura baitzegoen lurrazalean. Noek, eskua luzatuz, usoa hartu eta ontzi barrura sartu zuen. |
|
Genèse 9:11 |
Hona ematen dizuedan itun-hitza: ez duela uholdeak berriro bizidunik hondatuko, ez dela aurrerantzean mundua suntsituko duen uholderik izango». |
|
Deutéronome 11:11 |
jabetzan hartzera zoazten lurraldea, berriz, bere mendi eta ibarrekin, zeruko euriz ureztatzen da. |
|
Luc 11:11 |
«Ba ote da zuen artean aitarik, semeak arraina eskatu eta arrainaren ordez sugea emango dionik? |
|
Nombres 1:11 |
Benjaminen leinutik, Gideoniren seme Abidan; |
|
Josué 1:11 |
«Joan kanpalekuan barna eta esan herriari: “Prestatu biderakoak, zeren eta hiru egunen buruan Jordan ibaia igaroko baituzue, Jaunak, zeuen Jainkoak, jabetzan ematen dizuen herrialdeaz jabetzera joateko”». |
|
1 Corinthiens 6:9 |
Ez al dakizue bidegabeek ez dutela Jainkoaren erreinua iritsiko? Ez engaina zeuen buruak! Lizunek, sasijainkozaleek, adulteriogileek, emakeria-zaleek, sodomitek, |
|
Jean 1:8 |
Ez zen hura argia, argiaren testigantza egin behar zuena baizik. |
|
Nombres 10:29 |
Moisesek esan zion Hobabi, bere aitaginarreba Reuel madiandarraren semeari: —Gu bagoaz Jaunak agindutako lurraldera. Zatoz gurekin eta Jaunak Israeli hitzemandako ondasunetan parte emango dizugu. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |