A A A A A

Signes mathématiques: [Nombre 7]


2 Rois 5:10
Eliseok mandataria bidali zion esatera: «Zoaz eta busti zaitez zazpi aldiz Jordan ibaian; gaitza sendatu eta garbi geldituko zara».

Deutéronome 5:12
«Gorde larunbata, Jaunari sagaratuz, Jaunak zure Jainkoak agindu bezala.

Exode 22:30
«Niri sagaraturiko pertsonak behar duzue izan. «Ez jan piztiek oihanean sarraskituriko abereen okelarik; zakurrei botako diezue.

Jean ๖:๓๕
Jesusek erantzun zien: —Neu naiz bizia ematen duen ogia; niregana hurbiltzen dena ez da, ez, sekula gose izango, eta niregan sinesten duena ez da behin ere egarri izango.

Matthieu ๒๖:๒๖
Afaltzen ari zirela, ogia hartu zuen Jesusek eta, bedeinkazioa esan ondoren, zatitu eta ikasleei eman zien, esanez: «Hartzazue eta jan, hau nire gorputza da».

Nombres 4:7
Purpura morezko oihala zabalduko dute eskainiriko ogien mahai gainean ere, eta bertan isur-oparietarako azpilak, erretiluak, katiluak eta pitxerrak ipiniko dituzte; eskainiriko ogia etengabe egongo da mahai gainean.

Josué 6:3-4
[3] Zuek hiria inguratuko duzue: sei egunez, egunero itzuli bat eginen duzue gerra-gizon guztiok hiriaren inguruan.[4] Zazpi apaiz kutxaren aurretik joango dira, ahari-adar bana harturik. Zazpigarren egunean, zazpi aldiz egingo duzue itzulia hiriaren inguruan eta apaizek adarrak joko dituzte.

Genèse 2:1-3
[1] Honela burutu zituen Jainkoak zeru-lurrak, berauetan dagoen guztiarekin.[2] Zazpigarren egunerako burutu zuen Jainkoak berak eginiko lana eta zazpigarren egunean lanari utzi zion.[3] Eta bedeinkatu egin zuen zazpigarren eguna eta sagaratu, egun horretan hartu baitzuen atseden kreazio-lanetik.

Genèse 9:12-16
[12] Hau ere esan zien Jainkoak: «Hau da zuei eta zuen artean bizi diren bizidun guztiei belaunez belaun eta betiko ematen dizuedan itun-hitzaren ezaugarria:[13] neure ostadarra ezartzen dut hodeien artean, eta nire eta munduaren arteko itunaren seinale izango da.[14] «Nik zerua lainotzean, ostadarra azalduko da hodeietan;[15] orduan, zuei eta bizidun guztiei emandako itun-hitz honetaz oroituko naiz: ez direla aurrerantzean urak uholde bihurtuko, bizidun oro suntsitzeko.[16] Ostadarra hodeietan ikustean, bizidun guztiei betiko ematen diedan itun-hitz honetaz oroituko naiz».

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso