A A A A A

Signes mathématiques: [Nombre 5]


Apocalypse 13:5-18
[5] Handikeriak eta Jainkoaren aurkako irainak esateko baimena eman zioten piztiari, eta berrogeita bi hilabetez jarduteko ahalmena.[6] Eta hala egin zuen hark: Jainkoaren aurka birao egin eta beronen izena, santutegia eta zeruan bizi direnak iraindu zituen.[7] Santuen kontra borroka egin eta haiek menderatzen ere utzi zioten; eta arraza, herri, hizkuntza eta nazio ororen gain agintea eman zitzaion.[8] Eta lurreko bizilagun guztiek gurtuko dute, lepo eginiko Bildotsaren biziaren liburuan beren izenak munduaren hasieratik idatzirik dituztenak izan ezik.[9] Ulertzeko gauza denak uler beza:[10] «Gatibualdirako dena gatibualdira doa. Ezpataz hil beharrekoa ezpataz hilko da ». Hor agertuko dira fededunen eroapena eta sinesmena.[11] Gero, beste piztia bat ikusi nuen lurretik irteten; bi adar zituen, ahariarenak bezalakoak, baina herensugea bezala mintzo zen.[12] Piztia honek lehengoaren ahalmen guztia erabiltzen du beraren zerbitzuan, eta lurra eta lurreko guztiak bultzatzen ditu heriotza-zauria sendatu zitzaion lehenengo piztia gurtzera.[13] Mirari handiak egiten ditu, zerutik lurrera jendaurrean sua jaitsarazteraino.[14] Piztiaren alde mirariak egiteko ahalmena eman zitzaion eta mirari horien bidez liluratu egiten ditu lurreko bizilagunak, eta ezpataz zauritua izan arren bizirik dagoen piztiaren ohorez irudi bat egiteko agintzen die.[15] Piztiaren irudiari bizi-arnasa emateko ahalmena ere eman zitzaion, irudiak hitz egin zezan eta bera adoratzen ez zutenak hil zitzan.[16] Guztiei, txiki nahiz handi, aberats nahiz behartsu, libre nahiz esklabo, eskuineko eskuan nahiz bekokian marka bat eramanarazi zien,[17] eta marka hori —hau da, piztiaren izena edo izenaren zenbakia— zeramanak bakarrik eros edo sal zezakeen zerbait.[18] Hemen jakinduria behar da: buruargi denak asma dezala piztiaren zenbakiaren esanahia, gizon baten zenbakia baita. Zenbakia seiehun eta hirurogeita seia (666 ) da.

Matthieu 19:9
Hona nik esan: Inork bere emaztea utzi eta beste bat hartzen badu —legearen kontra elkartuak ez badira behintzat — adulterio egiten du.

Apocalypse 11:2-3
[2] Utzi, ordea, neurtu gabe tenpluaren kanpoko ataria, jentilei eman baitzaie; hauek hankapean erabiliko dute Jerusalem hiri santua berrogeita bi hilabetez.[3] Orduan, neure bi testiguak bidaliko ditut dolu-jantziz estalirik, mila berrehun eta hirurogei egunez profetiza dezaten».

Matthieu 5:32
Nik, berriz, hau diotsuet: Bere emaztea uzten duenak —legearen kontra elkartuak ez badira behintzat — adulteriora bultzatzen du emaztea; eta utzitako emakume horrekin ezkontzen denak adulterio egiten du.

2 Timothée 3:16
Liburu Santuetan idatzirik dagoen guztia Jainkoak inspiratua da eta irakasteko, arrazoiak emateko, okerrak zuzentzeko eta biziera zuzenean hezteko baliagarria;

Apocalypse 4:6-8
[6] eta aulkiaren aurrean itsaso antzeko zerbait hedatzen zen, kristala bezain gardena. Tronuaren erdian eta inguruan lau izaki bizidun zeuden, begiz beteak atzetik eta aurretik.[7] Lehen izakia lehoi antzekoa zen; bigarrena zezen antzekoa; hirugarrenak gizaki antzeko aurpegia zuen, eta laugarrena hegaz doan arrano antzekoa zen.[8] Lau izakiok seina hego zituzten, begiz beteak kanpotik eta barrutik. Gau eta egun honela ari dira etengabe: «Santu, santu, santua Jauna, Jainko ahalguztiduna, zena, dena eta etortzekoa».

Nombres 5:11-31
[11] Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:[12] «Esan israeldarrei: Eman dezagun emakume bat bere senarrarekiko desleial izan dela.[13] Senarraren ezjakinean beste gizon batekin sexu-harremanak izan ditu eta kutsaturik gelditu da; baina ez dago lekukorik, ez du inork horretan harrapatu.[14] Hala ere, senarrak susmo txarra hartu dio emazteari, hau egiaz errudun delarik. Baina gerta daiteke emaztea errugabea izanik ere senarrak susmo txarra hartzea.[15] Honelako kasuetan, senarrak apaizaren aurrera eramango du emaztea eta lau kilo garagar-irin eskainiko ditu oparitzat. Ez dio irinari oliorik isuriko, ez intsentsurik ipiniko, susmo txarra dela-eta bekatua salatzeko eskaintza baita.[16] «Emakumea hurbilarazi eta Jaunaren aurrean ezarriko du apaizak.[17] Ur sakratua hartuko du buztinezko ontzi batean eta egoitzako zorutik hartutako hautsaz nahasiko du.[18] Emakumea Jaunaren aurrean ipini, ilea askatu eta bekatua salatzeko oparia, senarrak bere susmo txarragatik ekarria, ezarriko dio eskuetan; apaizak, bitartean, errudunaren gain madarikazioa dakarren ur garratza edukiko du eskuetan.[19] Orduan, zin eragingo dio emakumeari, hau esanez: “Beste gizon batekin harremanik izan ez baduzu, ez bazara desohoratu eta zeure senarrari desleial izan, ez dakizula ezer txarrik gerta, madarikazioa dakarren ur garratz hau edatean.[20] Baina senarrari desleial izan bazatzaizkio eta, zeurea ez den beste gizon batekin harremanak izanik, desohoratu bazara[21] —apaizak une honetan madarikazio-zina eginarazten dio emakumeari—, zigor zaitzala Jaunak: sabela haizatu eta agor bihur zaitzala, zure herritarrek zuri gertatua aipa dezatela beren madarikazioak botatzean.[22] Madarikazioa dakarren ur hau edan bezain laster gertatuko zaizu zigorra”. Eta emakumeak “Amen! Amen!” erantzungo du.[23] «Orduan, madarikazio-hitzok idatzi eta idazkia ur garratzetan garbituko du apaizak.[24] Ur hori emakumeari edanaraziko dio, barrena garraz diezaion.[25] Baina aurretik, senarrak bere susmo txarragatik ekarritako oparia emakumearen eskuetatik hartu, Jaunaren aurrean aurkeztu eta aldare gainean ezarriko du.[26] Oparitik irin-eskutada hartuko du oroigarri gisa eta aldare gainean erreko. Ondoren, ura edanaraziko dio emakumeari.[27] Ura edatean, hau gertatuko da: emakumea senarrari desleial izan eta kutsaturik gelditu bada, madarikazio-ura bere barrura sartu eta garratz bihurtuko zaio, sabela haizatu eta agor geratuko da; emakume hori madarikazio-adibide izango da herritarrentzat.[28] Alderantziz, emakumea kutsatua ez, baizik eta garbi badago, ez zaio gaitzik gertatuko eta izango du seme-alabarik.[29] «Hau da adulterio-susmoaren legea, senarraren eskumende egonik, emaztea desleial izan eta desohoratzen denerako,[30] edota senarrak emazteaz susmo txarra duenerako: Jaunaren aurrean aurkeztuko du emaztea, eta apaizak lege honen arabera jokatuko du.[31] Senarrari ez zaio errurik egotziko, eta emazte errudunak bere hobenaren ondorenak jasan beharko ditu».

1 Rois 7:23
Ondoren, Hiramek brontzea urtu eta «Itsaso» deitu zuen uraska biribil bat egin zuen; ertz batetik bestera bost metroko diametroa zuen, bi metro eta erdiko sakona eta hamabost metroko ingurua.

Deutéronome 6:4
«ENTZUN, ISRAEL: Jauna da gure Jainkoa, Jauna bat bakarra da!

Malachie 3:10
Hona zer diotsuedan nik, Jaun ahalguztidun honek: Ekarri osorik zeuen hamarrenak tenpluko altxortegira, nire etxean zer jana egon dadin. Proba nazazue horretan, eta ikusiko duzue nola zeruko atexkak irekitzen dizkizuedan eta bedeinkazioa ugari isurtzen.

Psaumes 104:9
Gainditu ezineko muga ezarri diezu urei, berriro lurra estal ez dezaten.

Genèse 6:12
den-denek jokaera makurra baitzeramaten. Jainkoak, mundua hain gaiztotua ikustean,

Genèse 7:20
Eta oraindik ere zazpi metro gorago igo ziren urak.

Genèse 8:5-9
[5] Urak gutxituz joan ziren hamargarren hila arte; hilaren lehen egunean mendi-gailurrak agertu ziren.[6] Berrogei egunen buruan, Noek, berak egindako ontziko leihoa irekiz,[7] belea bidali zuen. Hau atera eta joan eta etorri ibili zen, lurreko urak lehortu arte.[8] Ondoren, usoa bidali zuen, urak lurrean gutxitu ote ziren jakiteko.[9] Baina usoa, bere hankak non pausaturik ez eta, ontzira itzuli zen, oraindik ura baitzegoen lurrazalean. Noek, eskua luzatuz, usoa hartu eta ontzi barrura sartu zuen.

Genèse 9:11
Hona ematen dizuedan itun-hitza: ez duela uholdeak berriro bizidunik hondatuko, ez dela aurrerantzean mundua suntsituko duen uholderik izango».

Genèse 1:31
Eta egin zuen guztia oso ona zela ikusi zuen Jainkoak. Honela, seigarren eguna burutu zen.

Genèse 3:15
Elkarren etsai egingo zaituztet hi eta emakumea, hire eta haren ondorengotza; honek burua zapalduko dik eta hik orpotik helduko diok».

1 Corinthiens 10:13
Ez zaizue gainera etorri giza indarrez gainditu ezin ahalako tentaldirik; leiala da Jainkoa, eta ez du utziko zeuen indarrez gaindiko tentaldirik izan dezazuen. Aitzitik, tentaldiarekin batera indarra ere emango dizue, tentaldia garaitu ahal izateko.

Exode 20:13
«Ez hil inor.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso