1 Timothée 2:5 |
Izan ere, bakarra da Jainkoa eta bakarra Jainkoaren eta gizon-emakumeen bitartekoa ere: gizon bat, Kristo Jesus, |
|
2 Timothée 3:16 |
Liburu Santuetan idatzirik dagoen guztia Jainkoak inspiratua da eta irakasteko, arrazoiak emateko, okerrak zuzentzeko eta biziera zuzenean hezteko baliagarria; |
|
Actes 17:28 |
zeren harengan bizi baikara eta harengan mugitzen, eta izan ere harengan baikara; hori bera esan dute zuen olerkari batzuek ere: “Haren jatorrikoak gara”. |
|
Colossiens 2:9 |
Jainkoaren izaera Kristo gizon eginarengan dago bete-betean; |
|
Exode 3:14 |
Jainkoak erantzun zion: —Izango naizena naiz. Beraz, honela esango diezu israeldarrei: «Izango naizena naiz» deritzanak bidali nau zuengana. |
|
Genèse 1:26 |
Jainkoak esan zuen: «Egin dezagun gizakia; izan bedi gure irudiko, gure antzeko; mendera ditzala itsasoko arrainak, zeruko hegaztiak, abereak, basapiztiak eta lurrean narraska dabiltzan piztia guztiak». |
|
Hébreux 4:12 |
Bizia da Jainkoaren hitza, bizia eta eragin handikoa, aho biko ezpata bera baino sarkorragoa: gogo eta espirituaren sakon-sakoneraino sartzen da, pertsonaren zokorik ezkutueneraino, eta barneko pentsamendu eta asmo guztiak miatzen ditu. |
|
Jean 4:24 |
Jainkoa Espiritu da, eta hura adoratzen dutenek egiaren arabera eta Espirituak eraginda adoratu behar dute. |
|
Lévitique 19:28 |
Ez egin ebakirik soinean dolua adierazteko, ez marraztu tatuajerik larruazalean. Neu naiz Jauna. |
|
Matthieu 12:40 |
Zeren, Jonasek arrainaren sabelean hiru egun eta hiru gau egin zituen bezala, hala egingo ditu Gizonaren Semeak ere hiru egun eta hiru gau lurraren barruan. |
|
Apocalypse 1:4 |
Nik, Joanek, Asia probintziako zazpi eliz elkarteei: grazia eta bakea zuei Jainkoaren —den, zen eta etortzekoa denaren— partetik eta beraren tronuaren aurrean dauden zazpi espirituen partetik; |
|
Tite 1:12 |
Herrialde horretako igarle batek, hain zuzen, hauxe esan zuen: Kretarrak beti gezurti, piztia txar eta tripazain alfer. |
|
1 Corinthiens 15:33 |
Ez zaitzatela inork engaina! Lagun txarrek ohitura onak usteldu egiten dituzte. |
|
1 Jean 5:7-9 |
[7] Hiru dira, bada, testigantza egiten dutenak:[8] Espiritua, ura eta odola, eta hirurok bat datoz.[9] Gizakien testigantza onartzen baldin badugu, are indartsuagoa da Jainkoaren testigantza, eta Jainkoak bere Semearen alde egin du testigantza. |
|
Jean 3:16-18 |
[16] «Izan ere, Jainkoak hain maite izan zuen mundua, non bere Seme bakarra eman baitzion, harengan sinesten duenik inor gal ez dadin, baizik betiko bizia izan dezan.[17] Zeren Jainkoak ez baitzuen Semea mundura bidali mundua kondenatzeko, haren bitartez salbatzeko baizik.[18] Harengan sinesten duena ez da kondenatua; sinesten ez duena, ordea, kondenatua dago jadanik, ez baitu sinetsi Jainkoaren Seme bakarrarengan. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |