Romains 8:28 |
Badakigu Jainkoak bera maite dutenen onerako bideratzen dituela gauza guztiak, bere aurre-erabakiz deitu dituenen onerako, alegia. |
|
Jérémie 29:11 |
Gogoan dut zuen alde erabakia dudan egitasmoa, zuen zorionerakoa eta ez zuen zoritxarrerakoa, itxaropenez beteriko etorkizuna emango baitizuet. Hala diot nik, Jaunak. |
|
Philippiens 4:6-7 |
[6] Ez eduki ezeren kezkarik, baizik eta, gorabehera guztietan, agertu Jainkoari zeuen eskabideak, otoitz eta erregu eginez eta eskerrak emanez.[7] Eta guk pentsa dezakeguna baino handiago den Jainkoaren bakeak zainduko ditu zuen gogo-bihotzak Kristo Jesusen bidez. |
|
Luc 6:16 |
Judas Santiagorena eta Judas Iskariote —Jesusen saltzaile gertatu zena—. |
|
Psaumes 34:18 |
Deiadar egitean, Jaunak entzun egiten du eta larrialdi guztietatik libratzen. |
|
Ésaïe 40:28-31 |
[28] Ez al dakizu? Ez al duzu inoiz entzun? Jauna betiereko Jainkoa da, lurbira osoa egin duena: ez da nekatzen, ez akitzen; ulermenaz gaindikoa haren adimena.[29] Nekatuari indarrak berritzen dizkio, ezinduari ahalmena bihurtzen.[30] Gazteak ere nekatzen dira eta akitzen, sasoitsuenak ere ahuldu eta erortzen,[31] baina Jaunarengan itxaro dutenek indarrak berritzen dituzte: arrano-hegoak hazten zaizkie, lasterka egin eta ez dira nekatzen, ibili eta ez akitzen. |
|
Proverbes 3:5 |
Izan bihotzez Jaunarengan konfiantza eta ez fio izan zeure adimenaz. |
|
Psaumes 42:11 |
Hezurrak ere mailatuak ditut, etsaiek iseka egiten didate, etengabe ari zaizkidala: «Non duk Jainkoa?» |
|
Colossiens 3:23-25 |
[23] Egin dezazuen guztia egizue gogo osoz, Jaunarentzat bezala eta ez gizakientzat,[24] jakinik Jaunarengandik jasoko duzuen ondarea duzuela saria. Zuek Kristo, benetako nagusia, duzue zerbitzatzen.[25] Gaizki jokatzen duenak, dena dela, bere merezia hartuko du, Jainkoak ez baitu bereizkeriarik egiten. |
|
Ecclésiaste 1:2 |
Huskeria hutsa —dio Koheletek—, huskeria hutsa, dena huskeria da. |
|
Ecclésiaste 12:8 |
Huskeria hutsa —dio Koheletek—, dena huskeria da. |
|
Hébreux 11:6 |
Izan ere, federik gabe ezinezkoa da Jainkoaren gogoko izatea, zeren Jainkoarengana hurbiltzen denak sinetsi egin behar baitu hura badela eta haren bila dabiltzanei saria ematen diela. |
|
Hébreux 13:5 |
Ez izan diru-gose; egon pozik duzuenarekin, Jainkoak esana baitu: Ez zaitut utziko, ez baztertuko. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |