Philippiens 4:8 |
Gainerakoan, senideok, hartzazue aintzat egiazko, gizabidetsu, zuzen, garbi, maitagarri eta goresgarri, bertutetsu eta onargarri den guztia. |
|
Deutéronome 31:8 |
Jauna bera joango zaizu aurretik eta zeurekin izango duzu; ez zaitu inola ere utziko. Ez izan beldur! Ez kikildu!» |
|
Psaumes 34:17 |
Aurpegi ematen die Jaunak gaizkileei, lur gainetik ezabatzeko haien oroitzapena. |
|
Psaumes 40:1-3 |
[1] Koru-zuzendariarentzat. Daviden salmoa.[2] Jaunarengan jarria nuen itxaropen guztia: makurtu eta entzun du nire deiadarra.[3] Herio Leize sakonetik nau atera. Haitz gainean tinko jarri ditu nire oinak, seguruak egin nire pausoak. |
|
Psaumes 3:3 |
Zein ugari nitaz esaka ari direnak: «Jainkoak ere ez du salbatzen!» |
|
Psaumes 32:10 |
Gaiztoentzat oinaze ugari; Jaunarengan konfiantza duena, berriz, haren maitasunak inguratzen. |
|
Psaumes 42:11 |
Hezurrak ere mailatuak ditut, etsaiek iseka egiten didate, etengabe ari zaizkidala: «Non duk Jainkoa?» |
|
1 Pierre 5:6-7 |
[6] Behera zaitezte, bada, eta jarri Jainko ahaltsuaren eskumendean, bere garaian gora zaitzaten.[7] Utzi Jainkoari zeuen kezka guztiak, bera baita zuetaz arduratzen. |
|
Jean 16:33 |
Hau guztia, nirekin elkarturik bakea izan dezazuen esan dizuet. Munduan larrialdirik izango duzue; baina izan adore! Nik garaitua dut mundua. |
|
Romains 8:38-39 |
[38] Bai baitakit ziur, ez herio eta ez bizi, ez aingeru eta ez goiko beste indar, ez oraingo eta ez geroko, ez inolako botere,[39] ez ortziko eta ez lur azpiko indar, ez inolako beste izakik, ez gaituela aldenduko Jainkoak Jesu Kristo gure Jaunarengan agertu digun maitasunetik. |
|
1 Pierre 4:12-13 |
[12] Ene senide maiteok, ez harritu zuek probatzeko hor piztu den suarengatik, zerbait harrigarria izango balitz bezala.[13] Aitzitik, poztu Kristoren sufrimenduetan parte izateko zoria duzuelako, hura aintzaz beterik etortzean poz-alaitasunez bete zaitezten. |
|
Psaumes 37:23-24 |
[23] Jaunak segurtatzen ditu gizakiaren pausoak eta atsegin duen bidetik eramaten.[24] Estropezu egiten badu ere, ez da erortzen, eskutik heltzen baitio Jaunak. |
|
Ésaïe 41:10 |
Ez izan beldur, zeurekin bainauzu; ez larritu, zure Jainkoa bainaiz. Neure laguntzaz ahaltsu egiten zaitut, neure esku garaileaz eusten dizut. |
|
2 Corinthiens 1:3-4 |
[3] Bedeinkatua Jainkoa, Jesu Kristo gure Jaunaren Aita, Aita errukitsu eta kontsolamendu ororen iturri den Jainkoa![4] Berak ematen digu adore atsekabe guztietan, guk ere besteak edozein atsekabetan adoretu ahal izan ditzagun geuk Jainkoarengandik hartzen dugun adoreaz. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |