A A A A A

La vie: [Mort]


Jean 3:16
«Izan ere, Jainkoak hain maite izan zuen mundua, non bere Seme bakarra eman baitzion, harengan sinesten duenik inor gal ez dadin, baizik betiko bizia izan dezan.

1 Thessaloniciens 4:14
Jesus hil eta piztu zela egiaz sinesten badugu, era berean, Jesusekin bat eginik hil direnak ere Jainkoak berekin hartuko ditu.

Jean 11:26
Eta bizi dena, niregan sinesten badu, ez da betiko hilko. Sinesten al duzu hau?

Romains 6:23
Bekatuak dakarren ordaina heriotza da; Jainkoak ematen digun dohaina, berriz, betiereko bizia, Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez eman zaiguna.

Psaumes 23:4
Ibar beltz-ilunetan banabil ere, ez dut inolako gaitzen beldurrik, zu nirekin baitzaude: zure artzain-makilak lasaitzen nau.

Apocalypse 21:4
Haien begietako malkoak xukatuko ditu, eta ez da gehiago heriotzarik izango, ez dolurik, ez negarrik, ez nekerik, lehengo mundua betiko desagertua baita».

Romains 14:8
bizi bagara, Jaunarentzat gara bizi; eta hiltzen bagara, Jaunarentzat gara hiltzen. Beraz, nahiz bizi nahiz hil, Jaunarenak gara.

Ecclésiaste 12:7
Hautsa lurrera itzuliko duk, handik sortua denez. Bizi-arnasa Jainkoarengana bihurtuko duk, berak emana denez.

Luc 23:43
Jesusek erantzun zion: —Benetan diotsut: Gaur nirekin izango zara paradisuan.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso