Proverbes 7:6-21 |
[6] Etxeko leihoan nengoela, burdinsarera hurbilduta,[7] heldugabeko gazte batzuen artean zentzubako bat zegoela ohartu nintzen.[8] Emakumea bizi zeneko kale-kantoira joan eta beraren etxera bideratu zen.[9] Egunaren amaiera zen, ilunabarra, gau betea eta iluntasuna zetozen.[10] Eta hara non ateratzen zaion emakumea bidera! Emagaldu bezala jantzita, ausarkeriaz betea.[11] Marimatraka da eta gizalegerik gabea, oinak etxean eduki ezin dituzten horietakoa;[12] nahiz plazan nahiz kalean, bazter guztietan dago zelatan.[13] Eta mutilari heldu, musuz josi eta lotsagabeki esaten dio:[14] «Esker oneko oparia egin beharrean nengoen, eta gaur bete dut promesa.[15] Horregatik irten naiz zure bila zurekin egon nahian, eta aurkitu zaitut![16] Estalkiz jantzi dut ohea Egiptoko lihoz egindako oihal koloretsuz,[17] logela mirra, aloe eta kanelaz lurrindu.[18] Zatoz, mozkor gaitezen laztanez goizeraino, goza gaitezen elkarrekin amodioaz.[19] Nire senarra ez dago etxean, joana da bidaian, oso urruti.[20] Eramana du diru-zorroa ere, eta ez da ilbetea arte itzuliko».[21] Bere zurikeriaz menderatu egiten du, bere hitz goxoez erakarri. |
|
Amos 3:3 |
Bi gizon elkarrekin joango ote dira, lehenik ados jarri ez badira? |
|
2 Corinthiens 6:14-18 |
[14] Ez nahas sinesgabeekin: ba al dute zerikusirik elkarrekin zuzenbideak eta gaiztakeriak? Elkar ote daitezke argia eta iluna?[15] Etor ote daitezke bat Kristo eta deabrua, edota harremanik izan ote daiteke fededunaren eta fedegabearen artean?[16] Zein kidetasun izan dezake Jainkoaren tenpluak sasijainkoekin? Zeren gu Jainko biziaren tenplu baikara, Jainkoak berak esan bezala: Haiekin biziko naiz eta haiekin ibiliko, haien Jainko izango naiz eta haiek nire herri.[17] Horregatik, hau dio Jaunak: Irten haien artetik, urrundu, ez ukitu ezer kutsaturik, eta neuk hartuko zaituztet.[18] Aita izango naiz zuentzat, eta zuek seme-alaba niretzat. Hau dio Jaun ahalguztidunak. |
|
Éphésiens 5:19 |
zeuen artean salmoak, gorazarreak eta kantu inspiratuak abestuz. Kantatu eta egin gorazarre Jaunari bihotz-bihotzez, |
|
Philippiens 4:13 |
Dena dezaket indartzen nauen Kristorengan. |
|
Jacques 4:4 |
Desleial halakook! Ez al dakizue munduaren adiskide izatea Jainkoaren etsai izatea dena? Munduaren adiskide izan nahian dabilena Jainkoaren etsai egiten da. |
|
2 Samuel 12:1 |
Jaunak Natan profeta bidali zion Davidi. Natanek esan zion: —Hara, baziren hiri batean bi gizon, bata aberatsa eta bestea behartsua. |
|
1 Rois 9:1 |
Salomonek Jaunaren etxea, errege-jauregia eta berak nahi izan zuen guztia eraiki zuenean, |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |