Jacques 2:24 |
Ohartu, beraz, Jainkoak egintzen bidez zuzenesten duela gizakia eta ez fede hutsez. |
|
Luc 5:16 |
Jesus, ordea, toki bakartietara joan ohi zen otoitz egitera. |
|
Philippiens 1:6 |
Badakit ziur, zuengan hain lan ederra hasi zuenak burutu ere egingo duela, Kristo Jesus berriro agertuko den eguna arte. |
|
Genèse 2:18 |
Gero, esan zuen Jainko Jaunak: «Ez da on gizona bakarrik egotea; egin diezaiodan berari dagokion laguna». |
|
1 Timothée 3:15 |
*** |
|
Jean 8:32 |
horrela, egia ezagutuko duzue, eta egiak aske egingo zaituzte. |
|
Jean 6:54 |
Nire gorputza jaten eta nire odola edaten duenak betiko bizia du, eta neuk piztuko dut azken egunean. |
|
Marc 6:3 |
Ez al da, bada, arotza, Mariaren semea eta Santiago, Jose, Judas eta Simonen anaia? Eta honen arrebak ere ez ote dira hemen gure artean bizi?» Eta honengatik, ezin zuten sinetsi harengan. |
|
2 Thessaloniciens 2:15 |
Beraz, iraun sendo, senideok, eta eutsi tinko gure hitzez eta gutunez hartutako irakatsiei. |
|
Galates 1:19 |
Beste apostolurik ez nuen ikusi, Jaunaren anaia Santiago izan ezik. |
|
Malachie 1:11 |
Ekialdetik mendebaldera, herri guztiek aitortzen dute nire izen handia, eta nonahi erretzen didate intsentsua eta behar bezalako oparia eskaintzen. Herri guztiek aitortzen dute nire izen handia —dio Jaun ahalguztidunak—. |
|
Ésaïe 41:10 |
Ez izan beldur, zeurekin bainauzu; ez larritu, zure Jainkoa bainaiz. Neure laguntzaz ahaltsu egiten zaitut, neure esku garaileaz eusten dizut. |
|
Matthieu 28:20 |
eta nik agindu dizuedan guztia betetzen irakatsiz. Eta ni zeuekin izango nauzue egunero munduaren azkena arte». |
|
Jean 3:3-5 |
[3] Jesusek erantzun zion: —Bene-benetan diotsut: Ezin du inork Jainkoaren erreinua ikusi, berriro jaiotzen ez bada.[4] Nikodemok galdetu: —Nola jaio daiteke norbait, jadanik zaharra izanik? Sar ote daiteke amaren sabelean eta berriro jaio?[5] Jesusek erantzun: —Bene-benetan diotsut: Ezin izango da inor Jainkoaren erreinuan sartu, uretik eta Espiritutik jaiotzen ez bada. |
|
Hébreux 12:14 |
Saia zaitezte guztiekin bakean bizitzen, eta izan santu; bestela, ez baitu inork Jauna ikusiko. |
|
Actes 4:32 |
Fededun guztiak bat ziren bihotzez eta gogoz, eta inork ez zuen esaten zeukana berea zuenik, baizik eta dena denena zuten. |
|
Hébreux 13:5 |
Ez izan diru-gose; egon pozik duzuenarekin, Jainkoak esana baitu: Ez zaitut utziko, ez baztertuko. |
|
Matthieu 19:9 |
Hona nik esan: Inork bere emaztea utzi eta beste bat hartzen badu —legearen kontra elkartuak ez badira behintzat — adulterio egiten du. |
|
Lévitique 20:13 |
«Norbait emakumeekin ohi bezala gizonezkoarekin oheratzen bada, higuingarritasuna egiten dute biek: heriotza-zigorra izango dute. Berena izango dute heriotzaren errua. |
|
Deutéronome 31:6 |
Izan bihotz eta adore! Ez izan beldur eta ez ikaratu haien aurrean, Jauna bera, zuen Jainkoa, baitoa zuekin; ez zaituzte inola ere utziko». |
|
Galates 4:19 |
Ene seme-alabok, erdiminetan nago berriro ere zuengatik, Kristo zuengan erabat moldatu arte. |
|
2 Timothée 2:2 |
Testigu askoren aurrean niri entzun zenidana, aholkatu zeuk, besteei ere irakasteko gai izango diren gizon fidagarriei. |
|
Jean 6:51 |
Neu naiz zerutik jaitsia den ogi bizia; ogi honetatik jaten duenak betiko bizia izango du. Eta nik emanen dudan ogia nire gorputza da, mundua bizi dadin emana». |
|
Jacques 2:26 |
Beraz, arnasarik ez duen gorputza hila dagoen bezala, halaxe fedea ere: egintzarik ez badu, hila dago. |
|
Matthieu 16:18 |
Eta nik hau diotsut: Pedro zara zu, eta harkaitz horren gainean eraikiko dut nik neure eliza; eta herioaren indarrak ere ez du menderatuko. |
|
Matthieu 18:15-18 |
[15] «Zure senide batek bekatu egiten badu, zoaz berarengana eta zentzarazi bakarrean. Jaramon egiten badizu, irabazia duzu senidea.[16] Jaramonik egiten ez badizu, berriz, hartu zeurekin lagun bat edo bi, auzi oro bi edo hiru lekukoren aitorpenaz erabaki dadin.[17] Haiei ere jaramonik egiten ez badie, esaiozu elkarteari, eta elkarteari ere jaramonik egin nahi ez badio, izan bedi zuretzat jentil edo zergalari baten pareko.[18] «Benetan diotsuet: Zuek mundu honetan lotua, zeruan ere lotua geldituko da, eta zuek mundu honetan askatua, zeruan ere askatua geldituko da. |
|
Éphésiens 1:22-23 |
[22] Dena jarri du Jainkoak Kristoren oinazpian, eta berau egin du denen gainetik Elizaren buru.[23] Eliza haren gorputza da, unibertsoa erabat betetzen duen Kristok erabat betea. |
|
Éphésiens 5:23 |
senarra emaztearen buru baita, Kristo Elizaren buru den bezala, bere gorputza duen Elizaren salbatzaile delarik. |
|
1 Corinthiens 1:10 |
Senideok, Jesu Kristo gure Jaunaren izenean, arren eskatzen dizuet: bat etor zaitezte guztiok eta ez bedi izan zatiketarik zuen artean. Bizi elkar ongi harturik, ikuspegi eta iritzi bat bera duzuela. |
|
Jean 16:13 |
Baina egiaren Espiritua etortzean, egia beteraino gidatuko zaituzte. Ez da mintzatuko bere kabuz, baizik eta nik jakinaraziko diodana adierazi eta etorkizuna iragarriko dizue. |
|
Jean 14:6 |
Jesusek erantzun: —Neu naiz bidea, egia eta bizia. Ezin da inor Aitarengana joan nire bidez izan ezik. |
|
Jean 14:28 |
Entzun duzue esan dizuedana: “Banoa, baina itzuliko naiz zuengana”. Benetan maite baninduzue, poztu egingo zinatekete Aitarengana noalako, Aita ni baino handiago baita. |
|
Lévitique 18:22 |
«Ez zara gizonezkoekin emakumeekin bezala etzango: higuingarritasuna litzateke. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |