1 Pierre 3:3-4 |
[3] Ez arduratu kanpoko edertasunaz: orrazkera, urrezko bitxi eta luxuzko soinekoen apainduraz;[4] baizik eta arduratu ezkutuko bihotz-barruaz, espiritu gozo eta baketsuaren edertasun ustelezinaz, honek balio baitu Jainkoaren aurrean. |
|
2 Corinthiens 4:16 |
Horregatik, ez dugu adorea galtzen. Gure gorputza hondatzen ari bada ere, barrutik indarberritzen ari gara egunetik egunera. |
|
Éphésiens 2:10 |
Izan ere, Jainkoak eginak gara; Kristo Jesusengan sortu gaitu, on egiten saia gaitezen, Jainkoak guretzat aurrez erabakia zuen bezala. |
|
Genèse १:२७ |
Jainkoak, beraz, bere antzeko egin zuen gizakia, Jainkoaren beraren irudira egin zuen; ar eta eme egin zituen. |
|
Ésaïe 40:8 |
ihartzen da belarra, zimeltzen lorea; gure Jainkoaren hitzak, ordea, betiko dirau». |
|
Philippiens 4:8 |
Gainerakoan, senideok, hartzazue aintzat egiazko, gizabidetsu, zuzen, garbi, maitagarri eta goresgarri, bertutetsu eta onargarri den guztia. |
|
Psaumes 139:14 |
Eskerrak zuri, hain izugarria zarelako, zeure egintza miragarrietan nabarmena! Barru-barruraino ezagutzen ninduzun, |
|
Romains ८:६ |
Giza grinei jarraitzeak heriotzara darama; Espirituari jarraitzeak, berriz, bizitzara eta bakera. |
|
Cantique des Cantiques 4:7 |
Guztiz ederra zara, ene laztana, ederra eta akatsik gabea! |
|
Matthieu 6:28-29 |
[28] «Eta jantziaz, zertan kezkatu? Begira nola hazten diren loreak zelaietan: ez dira lanean penatzen, ez dute iruten;[29] baina, egia esan, Salomon bera ere, bere ospe guztian, ez zen janzten horietako baten pare. |
|
1 Timothée २:९-१० |
[९] Emakumeei dagokienez, dabiltzala egoki jantzita, lotsaz eta eratsu atondurik; ez daitezela apain orrazkera nabarmenez, urrez, harribitxiz edota soineko aberatsez,[१०] egite onez baizik, jainkozale diren emakumeei dagokienez. |
|
1 Samuel 16:7 |
Jaunak, aldiz, esan zion Samueli: —Ez begiratu horren itxura eta luzerari. Alde batera utzia dut hori. Kontua ez da gizakiak zeri begiratzen dion, gizakiak itxurari begiratzen baitio; Jaunak, berriz, bihotzari. |
|
Ecclésiaste 3:11 |
Gauza guztiak egoki egin ditu, bakoitza bere sasoian. Haien esku utzi zuen mundua, azter dezaten; gizakiak, ordea, ezin ulertu Jainkoak hasieratik bukaerara egin dituenak. |
|
Galates 3:26-27 |
[26] Guztiok Jainkoaren seme-alaba zarete, Jesu Kristogan duzuen sinesmenari esker.[27] Izan ere, bataioaz Kristorekin lotuak izan zareten guztiok, soinekoz bezala Kristoz jantziak zaudete. |
|
Proverbes ३:१५-१८ |
[१५] Koralak baino bikainagoa da, gauzarik baliotsuena ere ez da beraren pareko;[१६] eskuinean bizitza luzea dakar, ezkerrean aberastasuna eta ohorea.[१७] Atsegingarriak dira haren bideak, zorionera eramaten dute.[१८] Bizia ematen duen zuhaitza da. Zorionekoak bertatik jaten dutenak! |
|
Ézéchiel 28:17-18 |
[17] Zeure edertasunak harropuztu egin zintuen, zeure distirak burua nahastu. Horregatik bota zaitut lurrera, eta erregeen aurrean barregarri utzi.[18] Erru asko eta bidegabeko merkataritzaz profanatu duzu zeure santutegia. Zeure baitatik sua sorrarazi dut eta irentsi egin zaitu; errauts bihurtu zaitut, guztien begi aurrean. |
|
Jacques 1:23 |
Zeren mezua entzun bakarrik egiten duena eta bete ez, bere aurpegia ispiluan ikusten duenaren antzekoa da; |
|
Matthieu २३:२८ |
Berdin zuek: azaletik zintzoak jendaurrean, baina barrutik itxurakeriaz eta gaiztakeriaz beteak. |
|
Proverbes 31:30 |
Gezurrezkoa da xarma, hutsala edertasuna; goresgarria, ordea, Jauna errespetatzen duen emakumea. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |