Jacques 1:27 |
Jainko Aitaren aurrean benetan garbi eta akats gabeko erlijioa hauxe da: umezurtz eta alargunei beren premietan laguntzea eta munduko gaiztakeriarekin nork bere burua ez kutsatzea. |
|
Actes 6:1 |
Garai hartan, ikasleak gero eta gehiago zirelarik, marmarra sortu zen greko-hizkuntzakoen artean hebreera-hizkuntzakoen aurka, haien andre alargunak eguneroko janari-banaketan bazterrera gelditzen zirelako. |
|
1 Timothée 5:3-16 |
[3] Har itzazu errespetuz eta zaindu norengana jorik ez duten alarguntsak.[4] Baina alarguntsak semeak nahiz bilobak baditu, hauek ikasi behar dute lehenik beren etxekoenganako eginbeharrak betetzen eta gurasoei zor dietena itzultzen, hori baitu atsegin Jainkoak.[5] Alargun gelditu eta benetan bakarrik dagoenak Jainkoarengan jarria du itxaropena, eta etengabe ari zaio eskean, gau eta egun otoitzean.[6] Aitzitik, atseginetara emanik dagoena, bizi delarik ere, hilda dago.[7] Aholkatu behin eta berriz gauza hauek, akats gabeak izan daitezen.[8] Beretarrez eta etxekoez bereziki arduratzen ez den norbait baldin badago, honek bere sinesmenari uko egin dio eta sinesgabea baino okerragoa da.[9] Nornahik, alarguntsen sailean sartzeko, hirurogei urtez gorakoa izan behar du, behin bakarrik ezkondua,[10] bere egintza onez ezaguna: seme-alabak heztea dela edo ostatu ematea, fededunak apaltasunez zerbitzatzea edo nahigabetuei laguntzea edota era guztietako egintza onak burutzea dela.[11] Ez onartu, ordea, alarguntsen sailean alarguntsa gazteagoak; zeren, haragizko grinak eraginda, Kristorengandik aldendu eta berriro ezkondu nahi izaten baitute.[12] Horrela, errudun bihurtzen dira, lehenengo beren konpromisoa hausteagatik.[13] Gainera, alferkerian ohitzen dira eta hor ibiltzen dira etxez etxe; eta, alfer ez ezik, berritsu ere bihurtzen dira, non zer jakingo eta behar ez denaz hitz egiten ibiltzen direlarik.[14] Horregatik, nahiago dut alarguntsa gazteak ezkontzea, seme-alabak sortu eta etxeaz arduratzea, etsaiari inolako hizpiderik eman ez diezaioten.[15] Zeren dagoeneko okertu baita horietako zenbait, Satanasi jarraituz.[16] Emakume sinestedun batek, berekin alarguntsarik baldin badu, zain dezala berak, eta ez diezaiola zama hori eliz elkarteari ezar, honek norengana jorik ez duten alarguntsei laguntzeko modua izan dezan. |
|
1 Timothée 5:9 |
Nornahik, alarguntsen sailean sartzeko, hirurogei urtez gorakoa izan behar du, behin bakarrik ezkondua, |
|
1 Timothée 5:3 |
Har itzazu errespetuz eta zaindu norengana jorik ez duten alarguntsak. |
|
1 Timothée 5:16 |
Emakume sinestedun batek, berekin alarguntsarik baldin badu, zain dezala berak, eta ez diezaiola zama hori eliz elkarteari ezar, honek norengana jorik ez duten alarguntsei laguntzeko modua izan dezan. |
|
Actes 9:39 |
Pedro berehala atera zen haiekin. Iritsi zenean, goiko gelara eraman zuten; emakume alargun guztiak negarrez hurbildu zitzaizkion eta Dorkas zenak egin ohi zizkien jantzi eta soingainekoak erakutsi zizkioten. |
|
Actes 6:1-6 |
[1] Garai hartan, ikasleak gero eta gehiago zirelarik, marmarra sortu zen greko-hizkuntzakoen artean hebreera-hizkuntzakoen aurka, haien andre alargunak eguneroko janari-banaketan bazterrera gelditzen zirelako.[2] Hamabiek, ikasleen biltzar orokorra bildurik, esan zuten: «Ez da egoki guk Jainkoaren hitzaren predikua alde batera uztea janari-banaketaz arduratzeko.[3] Beraz, senideok, aukera itzazue zeuen artean izen oneko zazpi gizon, Espiritu Santuaz eta jakinduriaz beteak, eta haiei emango diegu egiteko hori.[4] Gu, horrela, otoitzari eta hitzaren zerbitzuari emango gatzaizkie».[5] Biltzar osoak ontzat eman zuen proposamena, eta Esteban —fedez eta Espiritu Santuaz betea zegoen gizona—, Felipe, Prokoro, Nikanor, Timon, Parmenas eta Nikolas, Antiokiako juduberria, hautatu zituzten;[6] aurkeztu zizkieten apostoluei, eta hauek, otoitz eginez, eskuak buruan ezarri zizkieten. |
|
1 Timothée 5:11-14 |
[11] Ez onartu, ordea, alarguntsen sailean alarguntsa gazteagoak; zeren, haragizko grinak eraginda, Kristorengandik aldendu eta berriro ezkondu nahi izaten baitute.[12] Horrela, errudun bihurtzen dira, lehenengo beren konpromisoa hausteagatik.[13] Gainera, alferkerian ohitzen dira eta hor ibiltzen dira etxez etxe; eta, alfer ez ezik, berritsu ere bihurtzen dira, non zer jakingo eta behar ez denaz hitz egiten ibiltzen direlarik.[14] Horregatik, nahiago dut alarguntsa gazteak ezkontzea, seme-alabak sortu eta etxeaz arduratzea, etsaiari inolako hizpiderik eman ez diezaioten. |
|
1 Corinthiens 7:8-9 |
[8] Ezkongabeei eta andre alargunei, dauden egoeran jarraitzea on dutela esaten diet, ni bezala.[9] Baina grinari eutsi ezin badiote, ezkon daitezela; hobe da ezkontzea sutan egotea baino. |
|
Psaumes 68:5 |
Kanta Jainkoari, jo soinua haren omenez, presta bidea «hodei gainean zaldiz doanari». Goza Jaunarekin, haren aurrean poz-oihuka. |
|
Deutéronome 14:29 |
horrela, ondaretzat zuek bezala lursailik hartu ez duen lebitarrak eta zuekin bizi diren etorkin, umezurtz eta alargunek zer jana izango dute; eta Jaunak zeuen Jainkoak eginkizun guztiak ongi burutzeko bidea emango dizue. |
|
Deutéronome 16:11-14 |
[11] Festa egingo duzue Jaunaren zeuen Jainkoaren aurrean, bizileku eta kultu-lekutzat aukeratuko duen tokian, zeuen seme-alaba eta morroi-mirabeekin, zuekin hiri berean bizi den lebitarrarekin eta zeuen artean dituzuen etorkin, umezurtz eta alargunekin.[12] Izan gogoan zeuek ere esklabo izan zinetela Egipton, eta saiatu lege hauek betetzen.[13] «Garia jaso eta ardoa upeleratu ondoren, Etxola Jaia ospatuko duzue zazpi egunez.[14] Zeuen seme-alaba eta morroi-mirabeekin eta zuekin hiri berean bizi diren lebitar, etorkin, umezurtz eta alargunekin batera ospatuko duzue festa. |
|
Jérémie 49:11 |
“Ez arduratu umezurtzez, neuk haziko ditut; alargunek neu izango naute babes”». |
|
Malachie 3:5 |
Honela dio Jaun ahalguztidunak: «Zuek auzitara eramatera etorriko naiz. Zorrotz salatuko ditut sorginkeria-zale, adulteriogile eta gezurrezko zin-egileak; langileei soldata gutxitzen, alargunak eta umezurtzak zapaltzen eta etorkinak gaizki erabiltzen dituztenak, begirunerik ez didaten guztiak salatuko ditut. |
|
Deutéronome 14:28-29 |
[28] «Hiru urtez behin, urteko uztaren emaitzen hamarrena bereizi eta hiriko biltegian gordeko duzue;[29] horrela, ondaretzat zuek bezala lursailik hartu ez duen lebitarrak eta zuekin bizi diren etorkin, umezurtz eta alargunek zer jana izango dute; eta Jaunak zeuen Jainkoak eginkizun guztiak ongi burutzeko bidea emango dizue. |
|
Job 22:9 |
alarguntsak esku-hutsik bidaltzen zenituen, umezurtzak gaizki hartzen. |
|
Lamentations 5:3 |
Aitarik gabe gaude, umezurtz; gure amak, alargun. |
|
Exode 22:22-24 |
[22] zeren, gaizki erabiltzen badituzue, haiek niregana laguntza eske deiadar egitean, entzun egingo baitiet:[23] haserre bizitan jarriko naiz eta gerraz hilko zaituztet; orduan, zuen emazteak bihurtuko dira alargun eta zuen seme-alabak umezurtz.[24] «Zuekin bizi den nire herriko dohakaberen bati dirua maileguz ematen badiozue, ez izan zeken berarekin, ez ezarri interesik. |
|
Ésaïe 10:1-2 |
[1] Zoritxarrekoak zuzengabeko legeak ematen eta jasanezineko dekretuak idazten dituztenak![2] Jende xeheari zuzenbidea ukatzen diote eta dohakabeei eskubideak kentzen; alargunak larrutzen dituzte eta umezurtzak zurrupatzen. |
|
Exode 22:24 |
«Zuekin bizi den nire herriko dohakaberen bati dirua maileguz ematen badiozue, ez izan zeken berarekin, ez ezarri interesik. |
|
Jérémie 15:8 |
Itsasoko harea baino ugariago horien artean utzi ditudan alargunak. Eguerdi-eguerdian ekarri dut hondatzailea gudari gazteen amaren gainera; larria eta ikara gorria bidali diot bat-batean. |
|
Job 27:15 |
bizirik geldituak izurriak lurperatuko ditu eta alarguntsek ez diete negarrik egingo. |
|
Ésaïe 10:2 |
Jende xeheari zuzenbidea ukatzen diote eta dohakabeei eskubideak kentzen; alargunak larrutzen dituzte eta umezurtzak zurrupatzen. |
|
Jérémie 18:21 |
Baina orain, hil itzazu goseak horien seme-alabak, garbitu ezpataz; geldi bitez emazteak seme-alabarik gabe eta alargun; hil bitza izurriak gizonak, eta guduak gazteak! |
|
Psaumes 78:64 |
Apaizak ezpataz erori ziren, eta alargunek hiletarik jo ez. |
|
Exode 22:22 |
zeren, gaizki erabiltzen badituzue, haiek niregana laguntza eske deiadar egitean, entzun egingo baitiet: |
|
Deutéronome 27:19 |
«Madarikatua etorkin, umezurtz eta alargunaren eskubideak baztertzen dituena!» Eta herri osoak erantzungo du: «Amen». |
|
Deutéronome 24:17 |
«Ez dituzue etorkinen eta umezurtzen eskubideak baztertuko, ezta alargunaren arropak bahituran hartuko ere. |
|
Luc 2:37 |
alargun gelditu zen, eta bazituen laurogeita lau urte. Ez zen tenplutik ateratzen, eta gau eta egun Jainkoa zerbitzatzen zuen bertan, barau eta otoitz. |
|
Deutéronome 10:18 |
justizia egiten die umezurtz eta alargunari, eta maite du etorkina, jatekoa eta janztekoa ematen dizkiolarik. |
|
Ésaïe 1:17 |
ikasi onbidea, saiatu zuzenbidean: lagundu zapalduari, egin justizia umezurtzari, defendatu alarguna!» |
|
Romains 7:3 |
Horregatik, senarra bizi den bitartean beste gizon batekin elkartzen den emaztea adulteriogile bihurtzen da. Senarra hilez gero, berriz, ezkontza-legetik askatua gelditzen da eta ez da adulteriogile, beste gizon batekin elkartu arren. |
|
1 Timothée 5:4 |
Baina alarguntsak semeak nahiz bilobak baditu, hauek ikasi behar dute lehenik beren etxekoenganako eginbeharrak betetzen eta gurasoei zor dietena itzultzen, hori baitu atsegin Jainkoak. |
|
Deutéronome 24:19-21 |
[19] «Uzta biltzean, gari-balarik soroan ahaztuta uzten baduzue, ez itzuli haren bila. Etorkin, umezurtz eta alargunentzat izango da, Jaunak zeuen Jainkoak eginkizun guztietan bedeinka zaitzaten.[20] «Olibondoak astintzean, ez itzuli adarretan geldituriko olibak biltzera. Etorkin, umezurtz eta alargunentzat izango dira.[21] «Mahats-bilketa egitean, ez itzuli atzean utzitako mahats-hondarrak biltzera. Etorkin, umezurtz eta alargunentzat izango dira. |
|
Job 24:3 |
Umezurtzaren astoa eramaten dute eta alarguntsaren idia bahituran hartzen. |
|
Ézéchiel 22:7 |
Zure baitan aita-amak desohoratzen dituzte, etorkina gogor hartu eta umezurtza eta alarguna ustiatzen. |
|
1 Timothée 5:10 |
bere egintza onez ezaguna: seme-alabak heztea dela edo ostatu ematea, fededunak apaltasunez zerbitzatzea edo nahigabetuei laguntzea edota era guztietako egintza onak burutzea dela. |
|
Proverbes 15:25 |
Harroaren etxea desegiten du Jaunak, baina alarguntsaren mugarriei sendo eusten. |
|
Zacharie 7:10 |
ez zapaldu alargun, umezurtz, arrotz eta errukarriak; ez dezala inork lagun hurkoaren aurka kalterik asmatzen jardun». |
|
Marc 12:42-43 |
[42] Etorri zen emakume alargun behartsu bat, eta bi sos bota zituen, huskeria bat.[43] Jesusek bere ikasleei dei egin eta esan zien: «Benetan diotsuet: Alargun behartsu honek beste guztiek baino gehiago bota du kutxara. |
|
Job 29:13 |
Hondatua zegoenaren esker ona irabazten nuen, alarguntsaren bihotza pozten. |
|
Deutéronome 24:19 |
«Uzta biltzean, gari-balarik soroan ahaztuta uzten baduzue, ez itzuli haren bila. Etorkin, umezurtz eta alargunentzat izango da, Jaunak zeuen Jainkoak eginkizun guztietan bedeinka zaitzaten. |
|
Deutéronome 26:12 |
«Hiru urtero hamarrenen urtea izango duzue: uzten hamarrenak bereizi ondoren, zuen hirian bizi diren lebitar, etorkin, umezurtz eta alargunei emango dizkiezue, zer jana izan dezaten. |
|
1 Timothée 5:5 |
Alargun gelditu eta benetan bakarrik dagoenak Jainkoarengan jarria du itxaropena, eta etengabe ari zaio eskean, gau eta egun otoitzean. |
|
Jérémie 7:6 |
arrotza, umezurtza eta alarguna esplotatzen ez badituzue, lurralde honetan odol errugaberik isurtzen ez baduzue eta, zeuen buruari kalte eginez, beste jainkoen ondoren ibiltzen ez bazarete, |
|
Psaumes 94:6 |
alargun eta etorkinak hilarazi, umezurtzak txikitu. |
|
Psaumes 146:9 |
Jaunak ditu etorkinak zaintzen, umezurtz eta alargunei zutik eusten, baina gaiztoen nagusigoa iraultzen. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |