A A A A A

La vie: [Richesse]


1 Timothée 6:17-19
[17] Aholkatu mundu honetako aberatsei ez daitezela harroputz izan eta ez dezatela beren itxarobidea aberastasun galkorretan ipin, gauza guztiak geure gozamenerako oparo ematen dizkigun Jainko biziarengan baizik.[18] Egin dezatela ongia; izan daitezela egintza onetan aberats, eskuzabal jokatuz eta ondasunak besteen zerbitzura jarriz;[19] horrela, altxor baliotsua pilatuko dute etorkizunerako eta egiazko bizia eskuratuko.

Luc 19:1-10
[1] Jesus Jerikon sartu eta herrian barrena zihoan.[2] Bazen han Zakeo izeneko gizon bat, zergalari-burua, oso aberatsa.[3] Jesus zein zen ikusi nahirik zebilen, baina ezin zuen jendearengatik, txikia baitzen.[4] Lasterka aurrerago joan eta pikondo batera igo zen, Jesus ikusteko, handik igaro behar baitzuen.[5] Jesusek, hara iristean, gora begiratu eta esan zion: «Zakeo, jaitsi berehala, gaur zure etxean gelditu behar dut eta».[6] Jaitsi zen, bada, berehala eta pozik hartu zuen etxean.[7] Hori ikusirik, denak marmarka hasi ziren: «Bekatari baten etxera joan duk ostatuz».[8] Zakeok, berriz, zutiturik, Jaunari esan zion: —Jauna, neure ondasunen erdiak behartsuei ematen dizkiet eta, inori ezer ostu badiot, lau halako bihurtuko diot.[9] Jesusek esan zion: —Gaur iritsi da salbamena etxe honetara, gizon hau ere Abrahamen ondorengoa baita.[10] Izan ere, Gizonaren Semea galdua zegoena bilatzera eta salbatzera etorri da.

Marc 4:19
baina bizitza honetako ardurak, diru-gosea eta bestelako grinak nagusitzen zaizkie eta mezua ito egiten diete, fruiturik gabe utziz.

Luc 18:18-30
[18] Handiki batek galdetu zion Jesusi: —Maisu ona, zer egin behar dut betiko bizia ondaretzat jasotzeko?[19] Jesusek erantzun zion: —Zergatik esaten didazu ona? Inor ez da ona Jainkoa besterik.[20] Badakizkizu aginduak: Ez egin adulteriorik, ez hil inor, ez ostu, ez egin gezurrezko testigantzarik, ohoratu aita-amak.[21] Hark, orduan: —Gazte-gaztetandik bete izan dut hori guztia.[22] Hori entzutean, Jesusek esan zion: —Gauza bat falta zaizu oraindik: saldu daukazun guztia eta eman behartsuei, zeure aberastasuna zeruan izan dezazun; gero, zatoz eta jarraitu niri.[23] Hitz hauek entzutean, guztiz atsekabetu zen handikia, oso aberatsa baitzen.[24] Jesusek, handiki hura hain atsekabetua ikusirik, esan zuen: —Bai nekez sartuko direla aberatsak Jainkoaren erreinuan![25] Bai, orratzaren begitik gamelua sartzea errazago, aberatsa Jainkoaren erreinuan sartzea baino.[26] Entzuleek galdetu zioten: —Nor salba daiteke, orduan?[27] Jesusek erantzun zien: —Gizakiek ez dezaketena Jainkoak badezake.[28] Pedrok esan zuen: —Hara, guk, genituen guztiak utzirik, zuri jarraitu dizugu.[29] Jesusek erantzun: —Benetan diotsuet: Jainkoaren erregetzagatik etxea, emaztea, senideak, gurasoak eta seme-alabak uzten dituenak[30] mundu honetan askoz gehiago jasoko du, eta datorren munduan betiko bizia.

Apocalypse 3:17
Hau diozu: «Aberats naiz, oso aberats, ez dut ezeren beharrik»; eta ez dakizu gizagaixoa zarena, errukarri eta behartsua, itsu eta biluzik zaudena.

Luc 16:1-3
[1] Jesusek esan zien ikasleei: «Gizon aberats batek etxezain bat zuen, eta hau ondasunak alferrik galtzen ari zitzaiola salatu zioten.[2] «Deitu zion eta esan: “Zer da zutaz entzun dudan hori? Emadazu etxezaintzaren kontu, kargutik bota egiten zaitut eta”.[3] «Honela zioen, orduan, etxezainak bere baitan: “Zer egin behar dut orain, nagusiak kargua kentzen didanez gero? Aitzurrerako ez naiz gauza, eta eskerako lotsa naiz.

Marc 12:43-44
[43] Jesusek bere ikasleei dei egin eta esan zien: «Benetan diotsuet: Alargun behartsu honek beste guztiek baino gehiago bota du kutxara.[44] Izan ere, beste guztiek sobera dutenetik eman dute; honek, ordea, bere eskasian, zeukan guztia, bizitzeko behar zuena, eman du».

Luc 19:1-27
[1] Jesus Jerikon sartu eta herrian barrena zihoan.[2] Bazen han Zakeo izeneko gizon bat, zergalari-burua, oso aberatsa.[3] Jesus zein zen ikusi nahirik zebilen, baina ezin zuen jendearengatik, txikia baitzen.[4] Lasterka aurrerago joan eta pikondo batera igo zen, Jesus ikusteko, handik igaro behar baitzuen.[5] Jesusek, hara iristean, gora begiratu eta esan zion: «Zakeo, jaitsi berehala, gaur zure etxean gelditu behar dut eta».[6] Jaitsi zen, bada, berehala eta pozik hartu zuen etxean.[7] Hori ikusirik, denak marmarka hasi ziren: «Bekatari baten etxera joan duk ostatuz».[8] Zakeok, berriz, zutiturik, Jaunari esan zion: —Jauna, neure ondasunen erdiak behartsuei ematen dizkiet eta, inori ezer ostu badiot, lau halako bihurtuko diot.[9] Jesusek esan zion: —Gaur iritsi da salbamena etxe honetara, gizon hau ere Abrahamen ondorengoa baita.[10] Izan ere, Gizonaren Semea galdua zegoena bilatzera eta salbatzera etorri da.[11] Jendea entzuten ari zitzaiola, Jesusek beste parabola bat kontatu zien, Jerusalemdik hurbil baitzen eta jendeak Jainkoaren erregetza une batetik bestera azalduko zela uste baitzuen:[12] «Handiki bat urrutiko herrialde batera joan zen, errege-izendapena hartzera, gero itzultzekotan.[13] Bere zerbitzarietako hamarri dei egin eta hamar ontzako urre banatu zizkien, esanez: “Jarri irabazian, ni itzuli bitartean”.[14] «Baina herritarrek gorroto zioten eta mandatariak bidali zituzten atzetik, esatera: “Ez dugu hori errege nahi”.[15] «Errege-izendapena harturik itzuli zenean, dirua banatu zieneko morroiak beregana deitu zituen, bakoitzak zer irabazi ote zuen jakiteko.[16] Aurkeztu zen lehenengoa eta esan zion: “Jauna, zure ontzakoak hamar halako eman du”.[17] Nagusiak esan zion: “Ederki, morroi ona! Gauza gutxian leial izan zarenez gero, hartzazu hamar hirietako agintea”.[18] Joan zen, gero, bigarrena eta esan zion: “Jauna, zure ontzakoak bost halako eman du”.[19] Honi ere nagusiak esan zion: “Izan zaitez bost hiriren buru”.[20] Joan zen beste bat eta esan zion: “Jauna, hemen duzu zeure ontzakoa; zapi batean bildua eduki dut.[21] Beldur nizun, gizon gogorra zarelako, eman gabea eskatzen eta erein gabea biltzen duzuna”.[22] Nagusiak, orduan: “Zeure esanez kondenatuko zaitut, morroi gaizto hori! Bazenekien gizon gogorra naizena, eman gabea eskatzen eta erein gabea biltzen dudana.[23] Nolatan ez zenuen, bada, nire dirua bankuan ipini? Horrela, itzultzean, korrituekin jasoko nuen”.[24] Eta bertan zeudenei esan zien: “Ken iezaiozue ontzakoa eta eman hamar dituenari”.[25] Haiek erantzun zioten: “Jauna, lehendik hamar ontzako ez ditu, bada?”[26] Nagusiak erantzun zien: “Fruitua dakarrenari eman egingo zaio; fruiturik ez dakarrenari, ordea, daukan apurra ere kendu egingo zaio.[27] Eta errege nahi ez ninduten etsai horiek, berriz, ekarri hona eta hil itzazue nire aurrean”».

Luc 18:22-23
[22] Hori entzutean, Jesusek esan zion: —Gauza bat falta zaizu oraindik: saldu daukazun guztia eta eman behartsuei, zeure aberastasuna zeruan izan dezazun; gero, zatoz eta jarraitu niri.[23] Hitz hauek entzutean, guztiz atsekabetu zen handikia, oso aberatsa baitzen.

Marc 12:41-44
[41] Jesus tenpluko dirutegiaren aurrean eseria zegoen, jendeak kutxetara dirua nola botatzen zuen begira. Aberats askok ugari ematen zuen.[42] Etorri zen emakume alargun behartsu bat, eta bi sos bota zituen, huskeria bat.[43] Jesusek bere ikasleei dei egin eta esan zien: «Benetan diotsuet: Alargun behartsu honek beste guztiek baino gehiago bota du kutxara.[44] Izan ere, beste guztiek sobera dutenetik eman dute; honek, ordea, bere eskasian, zeukan guztia, bizitzeko behar zuena, eman du».

Matthieu 25:14-30
[14] «Jainkoaren erregetzarekin, atzerrira irten behar zuen gizonarekin bezala gertatzen da. Bere morroiei dei egin eta ondasunak utzi zizkien:[15] bati bost talentu, beste bati bi eta besteari bat, bakoitzari bere trebetasunaren arabera. Gero, alde egin zuen.[16] Bost talentu hartu zituenak inbertitu egin zituen berehala eta beste bost irabazi.[17] Orobat bi talentu hartu zituenak: inbertitu eta beste bi irabazi zituen.[18] Bat bakarra hartu zuenak, aldiz, lurrean zuloa egin eta bertan gorde zuen nagusiaren dirua.[19] «Handik denbora askora, etorri zen nagusia eta morroiei kontuak hartzen hasi zitzaien.[20] Aurreratu zen bost talentu hartu zituena eta beste bost aurkeztu zizkion, esanez: “Jauna, bost talentu utzi zenizkidan; hona beste bost nik irabaziak”.[21] Nagusiak esan zion: “Ederki, morroi on eta leiala! Gauza gutxian leial izan zara, askoren buru ipiniko zaitut; sartu zeure jaunaren festa ospatzera”.[22] Aurreratu zen, gero, bi talentuduna eta esan zion: “Jauna, bi talentu utzi zenizkidan; hona beste bi nik irabaziak”.[23] Nagusiak esan zion: “Ederki, morroi on eta leiala! Gauza gutxian leial izan zara, askoren buru ipiniko zaitut; sartu zeure jaunaren festa ospatzera”.[24] Aurreratu zen talentu bakarra hartu zuena eta esan zion: “Banekien gizon zorrotza zarena, erein ez duzun tokian hartzen eta zabaldu ez duzun tokian biltzen duzuna;[25] beldur nintzen, eta zure talentua lurrean ezkutatu nuen. Hona zeure dirua!”[26] Nagusiak erantzun zion: “Ai morroi gaizto eta alferra! Bazenekien erein ez dudan tokian hartzen dudana eta zabaldu ez dudan tokian biltzen.[27] Beraz, bankuan jarri behar zenuen nire dirua, itzultzean bere korrituekin jaso nezan.[28] Ken iezaiozue, bada, talentua eta eman hamar dituenari.[29] Izan ere, fruitua dakarrenari eman egingo zaio, eta gainezka izango du; fruiturik ez dakarrenari, ordea, daukan apurra ere kendu egingo zaio.[30] Eta ezertarako gauza ez den morroi hau jaurti kanpora, ilunpetara. Negarra eta hortz-karraska izango dira han”.

Matthieu 13:22
“Sasi-arteak” bezala hartzen duena hauxe da: mezua entzun bai, baina bizitza honetako ardurak eta diru-goseak mezua ito egiten diotena, fruiturik gabe utziz.

Proverbes 13:22
Zintzoaren herentzia, bere ondorengoentzat; bekatariaren ondasunak ere zintzoarentzat.

Proverbes 3:9-10
[9] Ohore eman Jaunari zeure ondasunen bidez, baita uzta guztien hasikinez ere,[10] eta garauez beteko dira zure aletegiak, ardo berriz gainezka egingo dolareek.

Proverbes 10:4
Esku alferrak txirotu, beso langileak aberastu.

Proverbes 18:11
Hiri babestu dira ondasunak aberatsarentzat, menderaezinezko harresi, haren ustetan.

Osée 12:8
Honela dio Jaunak: «Kanaandar honek, ordea, pisu faltsua darabil, engainua du maite.

Zacharie 14:14
Judako jendeak ere Jerusalemen alde egingo du borroka. Inguruetako herrien aberastasunak bereganatuko dituzte: zilar, urre eta soinekoak ugari.

Ecclésiaste 5:19
Ez du bere bizitzako egunetan buruhausterik izango Jainkoak bihotza atseginez betetzen dionak.

Ecclésiaste 6:2
Ematen dizkio Jainkoak bati aberastasunak, ondasunak, ohorea; nahi duen guztia du, ez du falta deus ere. Baina Jainkoak ez dio uzten halakoez gozatzen, arrotz batek dizkio irensten. Hau bai zentzugabekeria eta zoritxar handia!

Deutéronome 8:18
baizik eta gogoratu, Jaunak zeuen Jainkoak ematen dizuela aberastasuna lortzeko indarra; horrela, leial eusten dio gaur ere zuen gurasoei zin eginez hitzemandakoari.

Proverbes 10:22
Jaunaren bedeinkazioak aberasten du, eta ezer ez gure nekeak gehitzen.

Psaumes 37:16-17
[16] Gehiago balio du zuzenaren apurrak aberats gaiztoaren ugaritasunak baino,[17] ahuldu egingo baitira gaiztoen besoak; zintzoei, ordea, Jaunak eutsiko.

Proverbes 15:16-17
[16] Hobe gutxi eduki eta Jaunarenganako begirunean bizi, altxor handia eduki eta izu-ikaraz bizi baino.[17] Hobe barazkiak maitasunarekin, txahalki gozoa gorrotoarekin baino.

Deutéronome 8:17-18
[17] «Ez esan zeuen buruari: “Geure indarrez eta trebeziaz lortu dugu aberastasun hau”;[18] baizik eta gogoratu, Jaunak zeuen Jainkoak ematen dizuela aberastasuna lortzeko indarra; horrela, leial eusten dio gaur ere zuen gurasoei zin eginez hitzemandakoari.

Proverbes 10:15
Aberatsak bere ondasunetan du babesa, behartsuak bere gabezian hondamendia.

Psaumes 39:4-6
[4] erretzen neukan bihotza bularrean, gogoan nerabilela, sua pizten zitzaidan, ezpainak ireki nituen arte eta hitz egin:[5] «Jauna, emadazu ezagutzera neure azkena eta neure bizitzaren luzera, zein galkorra naizen jakin dezadan.[6] Unetxo bateko bizia eman didazu; zure aurrean hutsa da bizitzaren iraupena. Arnasaldi bat besterik ez da gizakia!

Ecclésiaste 5:8-17
[8] Denek ateratzen diote etekina lurrari; erregea ere lurrak ematen duenetik bizi da.[9] Diruzalea ez da inola asetzen, aberastasuna maite duenak ez du onurarik. Hori ere, beraz, huskeria da.[10] Zenbat eta ondasun gehiago, hainbat eta irensle ugariago; zertarako, hortaz, aberastasunak jabeak begien aurrean ikusteko izan ezik?[11] Asko jan, gutxi jan, langileak lo egiten du gozoki; aberatsak, aldiz, bere asean ezin egin lorik.[12] Ikusia dut beste gaitz handi bat ere eguzkipean: aberastasunak pilatzea berorien jabearen kaltetan dela;[13] izan ere, une txar batean gal ditzake denak; jaioko zaio semea eta esku-hutsik geldituko da.[14] Bere amaren sabeletik biluzik irten zen, halaxe da itzuliko, bere lanaren saririk batere ez du berekin eramango.[15] Hau bai gaitz negargarria: etorri bezalaxe joan behar. Eta zein fruitu atera dio egin duen lanari?[16] Bere bizitza osoa goibel eta atsekabeturik, neke, oinaze eta haserre artean eman du.[17] Ikusi dudanez, hauxe dute gizon-emakumeek hoberena: eguzkipean egiten duten lanetik jan, edan eta alai gozatu, Jainkoak eman bizitzako egunetan zehar; horixe dute beren zoria.

Psaumes 49:10-20
[10] Amaigabe biziko al da, bada? Ez al du inoiz hilobia ikusiko?[11] Jakina da jakintsuak ere hiltzen direla, zentzugabe eta inozoak bezalaxe desagertzen, beren ondasunak besterentzat utziz.[12] Lurrei ere beren izenak eman zizkieten arren, hilobia izango dute betiko etxe, han egongo dira amairik gabe.[13] Bere ohore guztiekin ere, gizakiak ez du irauten, akabatu egiten da, animalien antzera.[14] Hona hemen beren buruaz fio direnen zoria, asebeterik bizi direnen azkena:[15] Hildakoen Egoitzara eramango dituzte ardiak bezala, Herioa izango dute artzain. Zuzen-zuzenean jaitsiko dira hilobira, haien arrastoa ezabatu egingo da eta Hildakoen Egoitza izango dute bizileku.[16] Baina Jainkoak bizirik askatuko nau ni Herioaren eskupetik, eta berekin eramango.[17] Ez beldur izan norbait aberasten bada, bere etxeko ondasunak areagotzen baditu;[18] hiltzean, ez du ezer berekin eramango, aberastasunak ez dio jarraituko.[19] Bizi zenean, hala ederresten zion bere buruari: «Txaloka ari zaizkit, dena ongi doakidalako!»[20] Bere arbasoen artera joango da, sekula berriro argirik ikusiko ez dutenengana.

Psaumes 52:7
Jainkoak berak suntsituko zaitu betiko, zeure bizilekutik botako, zure sustraiak bizidunen lurretik aterako.

Ecclésiaste 5:10
Zenbat eta ondasun gehiago, hainbat eta irensle ugariago; zertarako, hortaz, aberastasunak jabeak begien aurrean ikusteko izan ezik?

2 Chroniques 1:11-12
[11] Jainkoak esan zion Salomoni: —Hori nahi duzu, beraz. Ez didazu eskatu aberastasunik, ez ondasunik, ez osperik, ez zeure etsaien heriotzarik, ez eta zeuretzat bizitza luzerik. Nire herria gobernatzeko jakinduria eta adimena eskatu dizkidazu, beraren errege egin zaitudanez.[12] Hara, emango dizkizut, bada, jakinduria eta adimena eta, gainera, zure aurretik ezein erregek izan ez dituen eta zure ondoren ere izango ez dituen adinako aberastasunak, ondasunak eta ospea emango dizkizut.

1 Rois 3:11-13
[11] Orduan, Jainkoak esan zion Salomoni: —Halako eskaria egin didazulako eta zeuretzat urte asko, aberastasuna edota zeure etsaien heriotza eskatu ordez, zuzen gobernatzeko adimena eskatu didazulako,[12] emango dizut eskatu duzuna. Begira, zure aurretik inork izan ez dituen eta zure ondoren ere inork izango ez dituen bezainbateko jakinduria eta adimena damazkizut.[13] Gainera, eskatu ez duzuna ere emango dizut: aberastasuna eta ospea, zure egunetan inongo erregek izango ez duen neurrian.

Proverbes 28:8
Bere ondasunak lukurreriaz gehitzen dituenak behartsuez errukitzen denarentzat metatzen ditu.

Psaumes 112:1-3
[1] Aleluia! Gora Jauna! Zorionekoa Jaunari begirune diona eta haren aginduak biziki atsegin dituena.[2] Ahaltsua izango da lurraldean haren askazia, bedeinkatua zuzenaren ondorengotza.[3] Ondasunak ugari haren etxean, haren eskuzabaltasunak betiko dirau.

Matthieu 6:33
Ardura zaitezte, batez ere, Jainkoaren erregetzaz eta haren nahia betetzeaz, eta beste hori guztia gehigarritzat emango dizue Jainkoak.

Matthieu 6:24
«Ezin da inor bi nagusiren morroi izan; izan ere, bata gorroto izango du eta bestea maite, edota batari men egingo dio eta bestea begitan hartuko. Ezin zaitezkete Jainkoaren eta diruaren morroi izan.

Proverbes 21:5
Saiatuaren egitasmoak irabazia, zalapartaka dabilenarenak pobrezia.

Deutéronome 15:11
«Ez da herrian behartsurik faltako; horregatik agintzen dizuet zeuen herritarrekin, zeuen ardurapean dituzuen dohakabe eta behartsuekin, eskuzabal izateko.

1 Corinthiens 16:2
Igandero, eman dezala bakoitzak bere borondatez aurreratu ahal izan duena; horrela, ni joango naizenean, ez dugu diru-bilketa egiten ibili beharrik izango.

1 Pierre 5:2
larra ezazue Jainkoak zuen esku jarri duen artaldea; zaindu, ez gogoz kontra, gogo onez baizik, Jainkoak nahi bezala; ez irabazi zikinari begira, bihotz-zabaltasunez baizik;

Luc 16:19-31
[19] «Bazen gizon aberats bat, purpuraz eta liho finez janzten zena eta egunero festa ederrak egiten zituena.[20] Bazen Lazaro izeneko eskale bat ere, haren ate ondoan egoten zena; zauriz josia zegoen.[21] Pozik asko jango zukeen aberatsaren mahaitik lurrera botatzen zutena. Txakurrek ere etorri eta zauriak miazkatzen zizkioten.[22] «Hil zen eskalea, eta Abrahamen ondora eraman zuten aingeruek; hil zen aberatsa ere, eta lur eman zioten.[23] Hildakoen Egoitzan oinazez zegoela, begiak jaso eta Abraham ikusi zuen urruti, eta Lazaro haren ondoan.[24] Orduan, deiadar egin zion: “Aita Abraham, erruki nitaz; bidal ezazu Lazaro atzamar-muturra uretan busti eta niri mihia freskatzera, kiskaltzen bainago sugar hauetan”.[25] Baina, Abrahamek erantzun zion: “Seme, gogoratu zuk zorion franko izan zenuela bizitzan; Lazarok, berriz, zoritxarrak; orain, hark atsegina aurkitu du hemen, eta zuk oinazeak..[26] Horrez gainera, leize handi bat dago zuen eta gure artean; nahita ere, ez dauka inork hemendik zuengana igarotzerik, ezta hortik guregana ere”.[27] «Aberatsak, berriro: “Orduan, aita Abraham, bidal ezazu, arren, Lazaro gure aitaren etxera,[28] bost anaia ditut eta; jar ditzala jakinaren gainean, beraiek ere oinaze-toki honetara etor ez daitezen”.[29] Abrahamek erantzun zion: “Hor dituzte Moises eta profetak: entzun diezaietela”.[30] Hark, oraindik: “Ez, aita Abraham; hildakoren bat joaten bazaie, orduan bai bihozberrituko direla”.[31] Baina Abrahamek erantzun zion: “Moisesi eta profetei entzuten ez badiete, hildakoren bat piztuta ere, ez dute kasurik egingo”».

1 Timothée 6:10
Zeren diru-gosea baita gaitz guztien sustraia; diruaren irrikagatik sinesmenetik aldendu eta atsekabe asko bereganatu du zenbaitek.

Luc 6:20
Jesusek, ikasleei begira, honela esan zuen: «Zorionekoak behartsuok, zuek baituzue Jainkoa errege.

Proverbes 22:7
Aberatsa behartsuen nagusi, zorduna hartzekodunaren menpeko.

Matthieu 6:19-21
[19] «Ez pilatu mundu honetan zeuen aberastasunak, sitsak eta herdoilak jaten baitituzte hemen, eta lapurrak etortzen harrapatzera.[20] Pilatu zeruan zeuen aberastasunak, han ez baititu ez sitsak, ez herdoilak jaten, ezta lapurrak harrapatzera joaten ere.[21] Zeren, zure aberastasuna non, zure bihotza han.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso