Ecclésiaste 3:8 |
maitatzeko garaia eta gorrotatzeko garaia, gudurako garaia eta bakerako garaia. |
|
Éphésiens 6:11 |
Har itzazue Jainkoak ematen dizkizuen armak, deabruaren maltzurkeriei aurre egiteko gai izan zaitezten. |
|
Ésaïe 2:4 |
Hark epaituko ditu nazioak, erabakiko herrialde askoren auziak. Ezpatak golde bihurtuko dituzte eta lantzak igitai. Ez da naziorik nazioren aurka altxatuko, ez dira gehiago gudurako prestatuko. |
|
Ésaïe 19:2 |
Honela dio Jaunak: «Bata bestearen aurka bultzatuko ditut egiptoarrak, eta elkarren aurka borrokatuko dira: senidea senidearen eta adiskidea adiskidearen aurka, hiria hiriaren eta erresuma erresumaren aurka. |
|
Jérémie 46:16 |
eta zabunka erori da. Gudariek elkarri diote: “Goazen ihesi geure herrira, itzul gaitezen geure jaioterrira, ezpata suntsitzailetik urrun”. |
|
Jérémie 51:20 |
Jaunak dio: «Babilonia, nire mailu izana zara, nire guda-tresna! Txikitu ditut zurekin nazioak, txikitu erreinuak. |
|
Joël 3:9 |
horregatik, su emango diot Hazael errege-etxeari, eta suak irentsiko ditu Ben-Hadaden jauregiak. |
|
Michée 7:8 |
Ez dadila poz etsaia nire zoritxarraz: erori banaiz ere, jaikiko naiz; ilunpetan egonik ere, Jauna dut argi. |
|
Matthieu 24:6 |
Gerra-hots eta zurrumurruak entzungo dituzue. Begira, ez izutu, gertatu beharrekoa baita hori guztia; baina oraindik ez da azkena. |
|
Psaumes 68:30 |
Opariak dakarzkizute erregeek Jerusalemgo zeure tenplura; |
|
Apocalypse 21:7 |
Hori izango du garaileak ondare, eta Jainko izango nau ni eta nik bera seme. |
|
Romains 8:37 |
Baina guztiotan erraz ateratzen gara garaile, maite izan gaituenari esker. |
|
Romains 12:19 |
Ene maiteok, ez egin mendekurik zeuen kontura; utzi Jainkoari zigorra ematea, Liburu Santuak hau baitio: Neuri dagokit mendekua, neuk emango diot bakoitzari berak merezia. Hau dio Jaunak. |
|
1 Timothée 6:12 |
Ekin sinesmenaren borroka jatorrari eta eskuratu betiko bizia, hartarako deitu baitzaitu Jainkoak, eta fede-aitormen bikaina egin baituzu, testigu askoren aurrean. |
|
2 Corinthiens 10:4 |
Gure borrokako armak ez dira gizakiarenak, Jainkoarenak baizik, eta hiri gotorrak ere errausteko indarra dute: argudio faltsuak |
|
Romains 13:4 |
Jainkoaren zerbitzari baitira, zuri ongi jokatzen laguntzeko. Gaizki egiten baduzu, ordea, izan beldur, zigortzeko ahalmena ez baitute alferrik. Izan ere, Jainkoaren zerbitzari dira, justizia egin eta gaizkileak zigortzeko. |
|
Zacharie 10:5 |
Gudari adoretsu izango dira, kaleko lokatza bezala zapalduko dituzte etsaiak guduan. Ni, Jaun hau, beraiekin nagoelako egingo dute borroka; lotsatan utziko dituzte etsaien zaldizkoak. |
|
Zacharie 14:2 |
Atzerriko nazio guztiak bilduko ditu Jaunak Jerusalemen aurka: hiria hartu, etxeak hustu, emakumeak bortxatu egingo dituzte. Hiri erdia erbestera joango da; baina gainerako bizilagunak ez dituzte botako hiritik. |
|
Jacques 4:1-2 |
[1] Nondik sortzen dira zeuen artean dituzuen borroka eta haserreak? Ez ote zuen baitan borrokan dabiltzan grina txarretatik?[2] Zerbait irrikatu eta eskuratu ezin duzuenean, hil egiten duzue; zerbait gutiziatu eta lorrezin duzuenean, haserretu eta borroka egiten duzue. Lortzen ez baduzue, Jainkoari eskatzen ez diozuelako da. |
|
Deutéronome 20:1-4 |
[1] «Gerrara irtetean, etsaiek zaldiak eta guda-gurdiak eta zuena baino gudaroste handiagoa dutela ikusi arren, ez izan beldur, zeuekin izango baituzue Jauna zeuen Jainkoa, Egiptotik atera zintuztena.[2] «Borroka-ordua iristean, apaizak aurreratu eta gudarosteari hitz egingo dio:[3] “Entzun, israeldarrok! Gaur etsaien aurka borrokatuko zarete. Ez kikildu, ez izan beldur! Ez asaldatu, ez ikaratu etsaien aurrean![4] Jauna zuen Jainkoa zuekin doa, etsaien aurka borrokatzeko eta garaipena zuei emateko”. |
|
Romains 13:1-5 |
[1] Gizaki orok izan behar du ezarritako agintarien menpeko. Ez baita aginterik Jainkoarengandik ez denik, eta oraingo agintariak ere hark ezarriak dira.[2] Beraz, agintarien menpeko egiten ez denak Jainkoaren erabakiari egiten dio aurka, eta hari aurka egiten dionak beraren epaia izango du.[3] Agintedunak ez dira beldur izatekoak ongi jokatzen denean, gaizki jokatzen denean baizik. Agintarien beldurrik gabe bizi nahi al duzu? Joka ezazu ongi, eta haien onespena izango duzu,[4] Jainkoaren zerbitzari baitira, zuri ongi jokatzen laguntzeko. Gaizki egiten baduzu, ordea, izan beldur, zigortzeko ahalmena ez baitute alferrik. Izan ere, Jainkoaren zerbitzari dira, justizia egin eta gaizkileak zigortzeko.[5] Horregatik, beharrezko da agintarien menpeko izatea, baina zigorraren beldurrez ez ezik, baita kontzientziaren eraginez ere. |
|
Psaumes 144:1-15 |
[1] Davidena. Bedeinkatua Jauna, nire harkaitza, eskuak gudurako, ukabilak borrokarako trebatzen dizkidana;[2] ene lagun eta gaztelua, ene gotorleku eta askatzailea, ene babeski eta geriza. Berak dizkit herriak menderatzen.[3] Jauna, zer da gizakia, zu hartaz arduratzeko, zer gizasemea, zuk harengan pentsatzeko?[4] Gizakia arnasaldi baten antzeko da, haren egunak itzal iheskorraren antzeko.[5] Ireki zerua, Jauna, eta jaitsi, ukitu mendiak eta jar bitez ketan.[6] Jaurti tximistak, eta sakabanatu etsaiak, bidali zeure geziak, eta barreia itzazu.[7] Luzatu eskua goitik, aska nazazu, libratu uholdetik, atzerritarren eskutik![8] Haien ahoari faltsukeria dario, haien eskuinak gezurrezko zina dagi.[9] Kantu berria kantatuko dizut, ene Jainko, hamar hariko harpa joko zuretzat:[10] zuk eman zenion erregeari garaipena, zuk askatu zenuen David, zeure zerbitzaria.[11] Aska nazazu ezpata zitaletik, libratu atzerritarren eskutik! Haien ahoari faltsukeria dario, haien eskuinak gezurrezko zina dagi.[12] Izan bitez gure semeak landareen antzeko, gaztedanik ongi haziak; gure alabak zutabeen antzeko, jauregiaren euskarri landuak.[13] Beterik beude gure bihitegiak, denetariko fruituz hornituak; ugal bitez artaldeak milaka eta milaka gure zelaietan;[14] mardul bitez gure abereak. Ez bedi izan inbasiorik, ez erbesteratzerik, ezta gure plazetan garrasirik ere.[15] Zorionekoa hauek guztiak dituen herria! Zorionekoa Jauna Jainko duen herria! |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |