A A A A A

La vie: [Versets pour femmes]


Psaumes 46:5
Ibai baten adarrek alaitzen dute Jainkoaren hiria. Goi-goikoak bere bizilekua sagaratu du.

Psaumes 139:14
Eskerrak zuri, hain izugarria zarelako, zeure egintza miragarrietan nabarmena! Barru-barruraino ezagutzen ninduzun,

1 Timothée 3:11
Emakumeek ere agurgarri izan behar dute eta ez maiseatzaile; neurritsu eta gauza guztietan fidagarri.

1 Corinthiens 11:12
Izan ere, emakumea gizasemeagandik sortu bazen, gizasemea emakumeagandik jaiotzen da, eta gauza guztiak Jainkoarengandik datoz.

1 Corinthiens 15:10
Baina Jainkoak bere onginahiaz egin nau naizen hau, eta haren onginahia ez da fruiturik gabea izan niregan: beste apostolu guztiek baino lan gehiago egin dut, izan ere; ez, noski, nik, baizik eta Jainkoak nirekin bere onginahiaz.

Luc 1:45
Zorionekoa zu, Jaunak esan dizuna beteko dela sinetsi duzulako!»

Proverbes 11:16
Emakume atseginak ospea bereganatuko du, eta gizon ausartak aberastasuna.

Proverbes 14:1
Emakume zuhurrak eraiki egiten du etxea, zentzugabeak bere eskuez desegin.

Proverbes 19:13
Seme zentzugabea aitaren zoritxarra, emazte liskartia etengabeko itogina.

Proverbes 21:9
Hobe sabaian bizi, baztertxo batean, emakume liskartiarekin etxe berean baino.

Proverbes 21:19
Hobe basamortuan bizi emakume liskarti eta petralarekin baino.

1 Pierre 3:1-2
[1] Zuek ere, emazteok, izan zaitezte zeuen senarren menpeko; horrela, horietakoren batzuek salbamen-mezua onartzen ez badute ere, emazteen jokabideak, eta ez hitzek, salbamenerako irabaz ditzan,[2] zuen jokabide garbi eta errespetuzkoa ikusteak, alegia.

Éphésiens 5:22-23
[22] Emazteak izan daitezela beren senarren menpeko, Jaunaren menpeko bezala,[23] senarra emaztearen buru baita, Kristo Elizaren buru den bezala, bere gorputza duen Elizaren salbatzaile delarik.

Proverbes 31:16-17
[16] Lursaila ikuskatu eta erosi egiten du, bere lanaren emaitzaz mahastia landatzen.[17] Kementsu prestatzen da lanerako, ez zaizkio inoiz besoak nekatzen.

Tite 2:3-5
[3] Emakume zaharrek, ere fededunari dagokion portaera izan dezatela; ez daitezela gaizki-esaleak eta ardoari emanak izan, ongian maistra baizik,[4] neska gazteei beren senarrak eta haurrak maitatzen irakats diezaieten,[5] eta zentzudun, garbi, etxekoandre on eta beren senarren menpeko izaten lagun diezaieten. Horrela, ezin izango du inork Jainkoaren hitza iraindu.

Genèse 2:18-24
[18] Gero, esan zuen Jainko Jaunak: «Ez da on gizona bakarrik egotea; egin diezaiodan berari dagokion laguna».[19] Jainko Jaunak, landako abere guztiak eta zeruko hegazti guztiak lurrez moldatu eta gizonari eraman zizkion zein izen ezartzen zien ikusteko; honela, bizidun orok gizonak ezarritako izena izango zuen.[20] Beren izena jarri zien, beraz, abere guztiei, zeruko hegaztiei eta piztiei; baina berari zegokion lagunik ez zuen aurkitu.[21] Orduan, Jainko Jaunak lozorroan murgilarazi zuen gizona. Loak hartu zuenean, saihets-hezur bat kendu zion, hezurraren hutsunea haragiz bete ziolarik.[22] Jainko Jaunak gizonari kenduriko saihets-hezurrez emakumea moldatu eta gizonari eraman zion.[23] Honek esan zuen: «Hau bai dela ene hezurraren hezur, ene haragiaren haragi! “Emakume” izango da deitua, gizakumeagandik izan baita hartua».[24] Hargatik, gizonak bere aita-amak utziko ditu bere emaztearekin elkartzeko, eta bat bera izango dira.

1 Timothée 2:9-15
[9] Emakumeei dagokienez, dabiltzala egoki jantzita, lotsaz eta eratsu atondurik; ez daitezela apain orrazkera nabarmenez, urrez, harribitxiz edota soineko aberatsez,[10] egite onez baizik, jainkozale diren emakumeei dagokienez.[11] Emakumeak isilik eta mendetasun osoz entzun behar du irakaspena.[12] Ez dut ontzat ematen emakumeak jendaurrean irakastea, ezta gizasemeari agintzea ere: egon bedi isilik.[13] Zeren Jainkoak Adam egin baitzuen lehenengo, eta gero Eva.[14] Eta liluratua ez zen Adam izan; emakumea izan zen liluratua eta Jainkoaren agindua hautsi zuena.[15] Baina bere amatasunaren bidez salbatuko da, sinesmenean, maitasunean eta santutasunean eratsu irauten badu.

Proverbes 31:1-31
[1] Lemuel erregearen esanak, bere amak irakatsitakoak.[2] Oi ene seme! Oi ene erraietako seme! Oi zu, ene erreguetako seme![3] Ez eman zeure indarra emakumeei, ezta zeure bizia erregeak ere galtzen dituztenei.[4] Lemuel, erregeei ez dagokie ardorik, ezta printzeei ere pattarrik;[5] zeren eta, edanez gero, legea ahaztuko bailukete eta dohakabeen eskubideak hautsiko.[6] Hobe pattarra lur jota dagoenari ematea eta ardoa samindutakoari,[7] edan eta ahantz dezan bere miseria, ez dadin bere nahigabeaz oroit.[8] Ireki ahoa hitz gabearen alde, zorigaiztokoen eskubidea babesteko.[9] Ireki ahoa zuzentasunez epaitzeko, dohakabe eta behartsuen eskubideak babesteko.[10] Nork aurkituko etxekoandre jatorra? Koralek baino askoz gehiago balio du.[11] Konfiantza osoa du senarrak harengan, ez da sekula beharrean aurkituko.[12] Zoriona ekartzen dio, eta ez zoritxarra, bizitzako egun guztietan.[13] Artilea eta lihoa eskuratzen ditu, gogotsu lan egiten haren eskuek.[14] Merkataritza-ontziak bezalaxe, urrutitik ekartzen ditu hornigaiak.[15] Egunsentia baino lehen jaikitzen da, etxekoen jatorduak prestatu eta zerbitzariei aginduak emateko.[16] Lursaila ikuskatu eta erosi egiten du, bere lanaren emaitzaz mahastia landatzen.[17] Kementsu prestatzen da lanerako, ez zaizkio inoiz besoak nekatzen.[18] Bere tratuen onuraz arduratzen da, gauez ere ez du kriseilua itzaltzen.[19] Eskuaz goruari heltzen dio eta atzamarrez ardatzari eragiten.[20] Dohakabeari eskua zabaltzen dio eta behartsuari laguntza ematen.[21] Elurtean, ez da etxekoengatik beldur, guztiak baitaude ongi jantziak.[22] Ohe-estalkiak egiten ditu, liho eta purpurazko jantzi ederrak.[23] Ongi ikusia da senarra batzarrean, herriko arduradunen artean esertzen denean.[24] Jantziak eta gerrikoak egin eta merkatariei saltzen dizkie.[25] Indarrez eta duintasunez horniturik, irribarretsu dago etorkizunaren aurrean.[26] Zuhurtziaz hitz egiten du eta onginahiz beteriko irakaspena ematen.[27] Etxeko burubideaz arduratzen da, ez du bere ogia merezi gabe jaten.[28] Zorionak ematen dizkiote seme-alabek, senarrak honela goraipatzen du:[29] «Asko dira emakume jatorrak, baina zuk ez duzu parekorik!»[30] Gezurrezkoa da xarma, hutsala edertasuna; goresgarria, ordea, Jauna errespetatzen duen emakumea.[31] Kanta iezaiozue bere lanarengatik, goretsi herri osoaren aurrean berak eginarengatik.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso