A A A A A

La vie: [Versets pour hommes]


1 Corinthiens 15:58
Beraz, senide maiteok, ez aldatu asmoz eta iraun sendo, egunetik egunera Jaunaren lanean gero eta gogotsuago jardunez, jakinik Jaunak ez duela zuen nekea saririk gabe utziko.

1 Corinthiens 16:13
Egon erne, iraun sendo sinesmenean, joka gizonki eta izan indartsu.

1 Pierre 5:5
Era berean, zuek, gazteok, izan zaitezte adinekoen menpeko. Izan zaitezte denok apalak zeuen harremanetan, Jainkoak harroei aurre egiten baitie; apalei, berriz, onginahia azaltzen.

1 Timothée 4:8
Gorputz-ariketek ezer gutxirako balio dute; jainkozaletasunak, berriz, guztirako balio du, oraingo eta geroko biziaren agintzaria baitu berekin.

1 Timothée 4:12
Ez zaitzala inork gutxiets gaztea zarelako; izan zaitez, ordea, sinestedunentzat eredu hitzetan, jokaeran, maitasunean, sinesmenean eta biziera garbian.

2 Corinthiens 4:16
Horregatik, ez dugu adorea galtzen. Gure gorputza hondatzen ari bada ere, barrutik indarberritzen ari gara egunetik egunera.

Deutéronome 8:3
Behar gorrian jarri zintuzten, gosea pasarazi eta mana eman zizuen jaten, ez zuek, ez zuen arbasoek, ezagutzen ez zenuten janaria, zuei jakinarazteko, gizakia ez dela ogiz bakarrik bizi, baizik Jaunak esaten duenetik bizi dela.

Galates 1:10
Gizakien onespena bilatzen ote dut ala Jainkoarena? Gizakiei atsegin ematen saiatzen ote naiz? Oraindik gizakiei atsegin eman nahian banenbil, ez nintzateke Kristoren zerbitzari izango.

Hébreux 4:12
Bizia da Jainkoaren hitza, bizia eta eragin handikoa, aho biko ezpata bera baino sarkorragoa: gogo eta espirituaren sakon-sakoneraino sartzen da, pertsonaren zokorik ezkutueneraino, eta barneko pentsamendu eta asmo guztiak miatzen ditu.

Jacques 5:16
Aitortu batak besteari zeuen bekatuak eta egin otoitz elkarren alde, senda zaitezten. Indar handia du zintzoaren otoitz sutsuak.

Josué 1:9
«Kementsu eta adoretsu izateko esan dizut. Ez ikaratu, ez kikildu, ni, Jauna, zure Jainkoa, zurekin izango bainaiz zure ibilera guztietan».

Luc 10:27
Hark erantzun: —Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz, indar guztiz eta adimen guztiz. Eta lagun hurkoa zeure burua bezala.

Michée 6:8
Gizaki hori, irakatsi zaizu zer den ona, zer nahi duen Jaunak zuregandik. Hauxe: zuzenbidez jokatzea, on izaten saiatzea, eta zure Jainkoarekin apaltasunez bizitzea.

Proverbes 20:7
Zintzoak prestu jokatzen du beti; zorionekoak haren ondorengo seme-alabak!

Proverbes 27:17
Burdina burdinaz zorrozten da, gizakia lagun hurkoarekin harremanetan leuntzen.

Proverbes 24:5-6
[5] Hobe gizon zuhurra indartsua baino, eta gizon ikasia ahaltsua baino.[6] Estrategiaz egiten da gerra, aholku egokien poderioz lortzen garaipena.

1 Corinthiens 10:12-13
[12] Beraz, zutik dagoela uste duenak egin beza kontu eror ez dadin.[13] Ez zaizue gainera etorri giza indarrez gainditu ezin ahalako tentaldirik; leiala da Jainkoa, eta ez du utziko zeuen indarrez gaindiko tentaldirik izan dezazuen. Aitzitik, tentaldiarekin batera indarra ere emango dizue, tentaldia garaitu ahal izateko.

Matthieu 6:19-20
[19] «Ez pilatu mundu honetan zeuen aberastasunak, sitsak eta herdoilak jaten baitituzte hemen, eta lapurrak etortzen harrapatzera.[20] Pilatu zeruan zeuen aberastasunak, han ez baititu ez sitsak, ez herdoilak jaten, ezta lapurrak harrapatzera joaten ere.

Romains 12:1-2
[1] Senideok, Jainkoaren maitasunagatik eskatzen dizuet eskain ditzazuela zeuen buruak opari bizi, santu eta Jainkoarentzat atsegingarri. Hori da egiazko zuen kultua.[2] Ez egokitu mundu honen iritzietara, eraberri zaitezte baizik, zeuen pentsaera aldatuz; horrela bereizi ahal izango duzue zer den Jainkoak nahi duena, zer den ona, atsegingarri zaiona eta bikaina.

Hébreux 10:24-25
[24] Lagun diezaiogun elkarri, maitasunean eta egintza onetan elkar gogoberotuz.[25] Ez utzi batzarrera joateari, batzuen batzuek ohi duten bezala, baizik eta adoretu elkar, eta are gehiago Jaunaren eguna hurbiltzen ari dela ikusten duzuen honetan.

Jacques 1:19-20
[19] [19-20] Izan hau gogoan, senide maiteok: gizaki orok izan behar du entzuteko bizkor, hitz egiteko nagi eta haserretzeko ere nagi. Izan ere, haserreturik dagoen gizakiak ezin du Jainkoarentzat zuzen dena egin.[20] ***

2 Timothée 3:16-17
[16] Liburu Santuetan idatzirik dagoen guztia Jainkoak inspiratua da eta irakasteko, arrazoiak emateko, okerrak zuzentzeko eta biziera zuzenean hezteko baliagarria;[17] horrela, Jainkoaren gizona guztiz hornitua gertatzen da, edozein eginbehar onetarako prest.

1 Timothée 6:11-12
[11] Zuk, ordea, Jainkoaren gizon horrek, ihes egizu hauetatik guztietatik, eta saia zaitez justizian, jainkozaletasunean, sinesmenean, maitasunean, eroapenean eta otzantasunean.[12] Ekin sinesmenaren borroka jatorrari eta eskuratu betiko bizia, hartarako deitu baitzaitu Jainkoak, eta fede-aitormen bikaina egin baituzu, testigu askoren aurrean.

1 Pierre 5:8-9
[8] Izan zaitezte neurritsu eta egon erne. Zuen etsaia, deabrua, zuen inguruan dabil, goseak dagoen lehoia bezala, nor irentsiko.[9] Egiozue aurre fedean sendo, munduan zabaldurik diren beste senideak ere zuek bezalakoxe sufrimenduak jasaten ari direla jakinik.

Marc 10:43-45
[43] Zuen artean, ordea, ez du horrela izan behar. Zuen artean handien izan nahi duena izan bedi zuen zerbitzari.[44] Eta zuen artean lehenengo izan nahi duena izan bedi guztion morroi.[45] Zeren Gizonaren Semea ere ez da etorri zerbitzatua izatera, zerbitzari izatera baizik, bere bizia guztien alde ordainsaritzat ematera».

Psaumes 1:1-3
[1] Zorionekoa gaiztoen egitasmoei jarraitzen ez diena,[2] baizik eta Jaunaren hitza atsegin duena eta hitz hori gau eta egun gogoan darabilena![3] Ur-xirripen ondoan landaturiko zuhaitzaren antzeko da: bere sasoian fruitua dakar, eta ez zaio hostorik ihartzen; egiten duen guztia ongi zaio ateratzen.

Psaumes 118:6-8
[6] Jauna nire alde, ez naiz beldur: zer egin dezake nire kontra gizakiak?[7] Jauna nire alde, nire sendogarri: etsaien porrotaz alaituko naiz.[8] Hobe da Jaunarengan babestea gizakiaz fidatzea baino.

Psaumes 119:9-11
[9] Nola gorde dezake gazteak bere burua garbi? Bere bizimodua zure hitzera egokituz.[10] Bihotz-bihotzez nabilkizu bila: ez utzi ni zure aginduetatik saihesten.[11] Gogoan jasotzen dut zuk hitzemana, zure aurka bekatu ez egiteko.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso