Jacques 1:13-18 |
[13] Inork, tentaldirik duenean, ez beza esan Jainkoak tentatzen duenik. Jainkoak ez du gaizkirako tentaziorik eta ez du inor gaizkirako tentatzen ere.[14] Aitzitik, nor bere grina txarrek tentatzen dute, horiek dute liluratzen eta erakartzen.[15] Grina txarrek, erne eta gero, bekatua sortzen dute, eta bekatuak, burutu eta gero, heriotza dakar.[16] Ez engainatu zeuen buruak, senide maiteok![17] Emaitza on eta dohain bikain oro goitik dator, Aitarengandik, aldaketarik eta ilunaldirik ez duen argien Egileagandik.[18] Berak hala nahita, bizia eman digu egiaren mezuaz, bere sorkari guztien artean lehenengo izan gaitezen. |
|
Luc 22:40 |
Hara iristean, Jesusek esan zien: «Egizue otoitz, tentaldian ez erortzeko». |
|
Jean 8:6 |
Galdera azpikeriaz egin zioten, hura salatzeko aitzakiaren baten bila baitzebiltzan. Jesus, alabaina, makurturik, atzamarrez lurrean idazten hasi zen. |
|
Matthieu 6:13 |
ez utzi gu tentaldian erortzen, eta gorde gaitzazu gaiztoarengandik. |
|
Luc 11:4 |
eta barkatu gure bekatuak, guk ere zor diguten guztiei barkatzen baitiegu, eta ez utzi gu tentaldian erortzen». |
|
Luc 4:13 |
Orduan, bere tentazio guztiak agorturik, deabruak alde egin zuen Jesusengandik, hurrengo egokiera arte. |
|
1 Corinthiens 7:2 |
baina, lizunkeria dela eta, gizon bakoitzak izan beza bere emaztea eta emakume bakoitzak bere senarra. |
|
1 Corinthiens 10:13 |
Ez zaizue gainera etorri giza indarrez gainditu ezin ahalako tentaldirik; leiala da Jainkoa, eta ez du utziko zeuen indarrez gaindiko tentaldirik izan dezazuen. Aitzitik, tentaldiarekin batera indarra ere emango dizue, tentaldia garaitu ahal izateko. |
|
Matthieu 4:7 |
Baina Jesusek erantzun: —Hau ere idatzia dago: Ez tentatu Jauna, zeure Jainkoa. |
|
Marc 8:11 |
Fariseuak etorri eta Jesusekin eztabaidan hasi ziren: Jainkoarengandiko seinale bat eskatzen zioten azpikeriaz, bera nola harrapatuko. |
|
Matthieu 22:18 |
Haien maltzurkeria igarriz, Jesusek esan zien: —Zergatik zatozkidate zirika, itxurazaleok? |
|
Proverbes 7:25-26 |
[25] Ez bedi zure bihotza horrelako emakumearen atzetik abia, ez zaitez berarengatik galbidean jar,[26] asko izan baitira berak hondatuak, ugari, heriotzara eraman dituenak. |
|
Jacques 4:1-4 |
[1] Nondik sortzen dira zeuen artean dituzuen borroka eta haserreak? Ez ote zuen baitan borrokan dabiltzan grina txarretatik?[2] Zerbait irrikatu eta eskuratu ezin duzuenean, hil egiten duzue; zerbait gutiziatu eta lorrezin duzuenean, haserretu eta borroka egiten duzue. Lortzen ez baduzue, Jainkoari eskatzen ez diozuelako da.[3] Eta eskatu eta hartzen ez baduzue, gaizki eskatzen duzuelako da, zeuen grina txarrak asetzeko.[4] Desleial halakook! Ez al dakizue munduaren adiskide izatea Jainkoaren etsai izatea dena? Munduaren adiskide izan nahian dabilena Jainkoaren etsai egiten da. |
|
1 Pierre 4:12 |
Ene senide maiteok, ez harritu zuek probatzeko hor piztu den suarengatik, zerbait harrigarria izango balitz bezala. |
|
2 Pierre 2:9 |
Izan ere, badaki Jaunak gizon zintzoak probalditik ateratzen eta gaiztoak auzi-egunean zigortzeko gordetzen, |
|
Galates 4:14 |
Baina neure osasuna zela-eta nekagarri izan banintzaizuen ere, zuek ez ninduzuen mespretxatu, ez gaitzetsi; bestela baizik, Jainkoaren mezularitzat hartu ninduzuen, Jesu Kristo bera banintz bezala. |
|
1 Thessaloniciens 3:5 |
Horregatik, gehiago itxaron ezinik, Timoteo bidali nizuen zuen sinesmena zer-nola zebilen jakiteko, beldur bainintzen tentatzaileak ez ote zintuzten tentatu eta gure nekeak ez ote ziren alferrikakoak gertatu. |
|
1 Timothée 5:8 |
Beretarrez eta etxekoez bereziki arduratzen ez den norbait baldin badago, honek bere sinesmenari uko egin dio eta sinesgabea baino okerragoa da. |
|
1 Timothée 6:9 |
Aberats izan nahi dutenak tentaldiaren sarean eta gizakia hondatzen eta galtzen duten grina zoro eta kaltegarri askotan erortzen dira. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |