A A A A A

La vie: [Essais]


Jacques 1:2-4
[2] Senideok, egon zaitezte pozik edozein eratako tentaldik erasotzen dizuenean.[3] Dakizuenez, zuen fedeak, probaldia jasanez, eroapena dakar.[4] Eta eroapenak lortuko du bere helburua, heldutasun beteko pertsonak izan zaitezten, ezertan akatsik gabeak.

1 Pierre 1:6
Horregatik, pozik zaudete, nahiz eta oraindik alditxo batez zenbait probaldi sufritu behar izan.

Jean 16:33
Hau guztia, nirekin elkarturik bakea izan dezazuen esan dizuet. Munduan larrialdirik izango duzue; baina izan adore! Nik garaitua dut mundua.

Romains 8:28
Badakigu Jainkoak bera maite dutenen onerako bideratzen dituela gauza guztiak, bere aurre-erabakiz deitu dituenen onerako, alegia.

Romains 12:12
Bizi zaitezte itxaropenean alai; izan eroapen handiko ezbeharrean eta iraupentsu otoitzean.

Jacques 1:12
Zorionekoa probaldian sendo irauten duen gizakia! Proba gainditu ondoren, bera maite dutenei Jainkoak agindu dien betiko bizia jasoko baitu sari.

Proverbes 3:5-6
[5] Izan bihotzez Jaunarengan konfiantza eta ez fio izan zeure adimenaz.[6] Zeure jarduera guztietan, izan Jauna gogoan, eta berak eramango zaitu bide zuzenetik.

1 Pierre 5:10
Eta pixka batean sufritu ondoren, dohain guztien iturri den Jainkoak, Kristoren bidez bere betiko aintzara deitu zaituztenak, berak bizkortuko zaituzte, sendo egin eta finko ezarriko.

Romains 8:18
Nire iritzian, oraingo neke-lanak ezer gutxi dira gero guregan azalduko den aintzaren aldean.

1 Pierre 4:12
Ene senide maiteok, ez harritu zuek probatzeko hor piztu den suarengatik, zerbait harrigarria izango balitz bezala.

1 Thessaloniciens 5:16-18
[16] Zaudete beti pozik.[17] Egin otoitz aspertu gabe.[18] Eman eskerrak beti, Jainkoak horixe eskatzen baitizue, Kristo Jesusenak zaretenez.

1 Corinthiens 10:13
Ez zaizue gainera etorri giza indarrez gainditu ezin ahalako tentaldirik; leiala da Jainkoa, eta ez du utziko zeuen indarrez gaindiko tentaldirik izan dezazuen. Aitzitik, tentaldiarekin batera indarra ere emango dizue, tentaldia garaitu ahal izateko.

Genèse 50:20
Egin nahi izan zenidaten kaltea Jainkoak on bihurtu du, jende asko salbatuz, gaur egun gertatzen den bezala.

Philippiens 4:6-7
[6] Ez eduki ezeren kezkarik, baizik eta, gorabehera guztietan, agertu Jainkoari zeuen eskabideak, otoitz eta erregu eginez eta eskerrak emanez.[7] Eta guk pentsa dezakeguna baino handiago den Jainkoaren bakeak zainduko ditu zuen gogo-bihotzak Kristo Jesusen bidez.

Psaumes 55:22
Gurina baino bigunago du ahoa, baina borroka-gose bihotza. Olioa baino leunago ditu hitzak, baina ezpata zorrotz dira izan.

Romains 5:3-5
[3] Eta ez hori bakarrik, harro gaude atsekabeez ere; bai baitakigu atsekabeak eroapena duela ondorio;[4] eroapenak probaldia gainditzeko gai egiten gaituela, eta probaldia gainditzeak itxaropena sendotu egiten duela;[5] eta itxaropenak ez du huts egiten, Jainkoak bere maitasuna isuri baitigu geure bihotzetara, berak emandako Espiritu Santuaren bitartez.

Ésaïe 55:8-9
[8] Hau dio Jaunak: «Egiaz, nire egitasmoak ez dira zuenak bezalakoak, ezta nire jokabidea ere zuena bezalakoa.[9] Nola zerua lurraren gainetik garai, halaxe nire jokabidea zuenaren gainetik eta nire egitasmoak zuenen gainetik.

Marc 4:17
baina sustrairik gabeak eta iraupen gutxikoak izanik, mezua dela-eta estuasun edo erasoaldiren bat sortu orduko, erori egiten dira.

Romains 8:35
Nork aldenduko gaitu Kristok digun maitasunetik? Atsekabeak, larriak, erasoaldiak, goseak, jantzirik ezak, arriskuak, ezpatak?

1 Pierre 4:12-13
[12] Ene senide maiteok, ez harritu zuek probatzeko hor piztu den suarengatik, zerbait harrigarria izango balitz bezala.[13] Aitzitik, poztu Kristoren sufrimenduetan parte izateko zoria duzuelako, hura aintzaz beterik etortzean poz-alaitasunez bete zaitezten.

Jacques 4:7
Jar zaitezte, bada, Jainkoaren menpean; egiozue aurre deabruari, eta ihes egingo du zuengandik.

2 Corinthiens 1:3-4
[3] Bedeinkatua Jainkoa, Jesu Kristo gure Jaunaren Aita, Aita errukitsu eta kontsolamendu ororen iturri den Jainkoa![4] Berak ematen digu adore atsekabe guztietan, guk ere besteak edozein atsekabetan adoretu ahal izan ditzagun geuk Jainkoarengandik hartzen dugun adoreaz.

Philippiens 4:13
Dena dezaket indartzen nauen Kristorengan.

Ésaïe 41:10
Ez izan beldur, zeurekin bainauzu; ez larritu, zure Jainkoa bainaiz. Neure laguntzaz ahaltsu egiten zaitut, neure esku garaileaz eusten dizut.

Philippiens 4:19
Nire Jainkoak, bere aldetik, bere aberastasun harrigarriaren arabera erantzungo dizue zeuen premia guztietan, Kristo Jesusen bitartez.

Romains 5:3-4
[3] Eta ez hori bakarrik, harro gaude atsekabeez ere; bai baitakigu atsekabeak eroapena duela ondorio;[4] eroapenak probaldia gainditzeko gai egiten gaituela, eta probaldia gainditzeak itxaropena sendotu egiten duela;

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso