A A A A A

La vie: [Sexe]


2 Corinthiens 12:21
Beldur naiz, hurrena zuengana joatean, neure Jainkoak ez ote nauen berriro ere atsekabetuko zuen aurrean, eta bekatu egin duten askorengatik ez ote dudan negar egin behar izango, beren jokabide lizun eta biziotsua aldatu ez dutelako.

Éphésiens 5:3
Aipatu ere ez egin zuen artean lizunkeria edota inolako bizio eta gutiziarik, fededunei dagokienez;

Éphésiens 5:33
Dena dela, zuetariko bakoitzak maita beza emaztea bere burua bezala, eta emazteak izan biezaio begirune senarrari.

Galates 5:19
Giza grinetatik sortzen diren egintzak ezagunak dira: lizunkeria, zikinkeria, jokaera biziotsua,

Genèse 2:24
Hargatik, gizonak bere aita-amak utziko ditu bere emaztearekin elkartzeko, eta bat bera izango dira.

Hébreux 13:4
Hartzazue denok ezkontza errespetu handiz, eta izan garbi ezkontza-harremanetan, epaitu egingo baititu Jainkoak lizunak eta adulteriogileak.

1 Corinthiens 6:9
Ez al dakizue bidegabeek ez dutela Jainkoaren erreinua iritsiko? Ez engaina zeuen buruak! Lizunek, sasijainkozaleek, adulteriogileek, emakeria-zaleek, sodomitek,

1 Corinthiens 6:18
Egizue ihes haragikeriatik! Gizon-emakumeek egiten dituzten beste bekatu guztiak gorputzetik kanpora gelditzen dira; baina haragikeriazko bekatua egiten duenak bere gorputzaren aurka egiten du bekatu.

1 Jean 1:9
Geure bekatuak aitortzen baditugu, ordea, leiala eta zuzena den Jainkoak bekatuak barkatu eta gaiztakeria orotatik garbituko gaitu.

Matthieu 5:28
Nik, berriz, hau diotsuet: Emakume ezkondu bati irrikaz begiratzen dionak, egin du jadanik adulterioa bere bihotzean.

Marc 7:22-23
[22] adulterioak, diru-gosea, gaiztakeriak, maltzurkeria, lasaikeria, bekaizkeria, irainak, harrokeria, burugabekeria.[23] Gaiztakeria guztiok barrutik irteten dira, eta hauek dute gizakia kutsatzen.

1 Thessaloniciens 4:3-5
[3] Hau nahi du Jainkoak zuengandik: bizi zaiteztela berarentzat, sagaratuei dagokienez, eta alde egin dezazuela lizunkeriatik.[4] Joka dezala bakoitzak zentzu santuz eta errespetuz bere emaztearekin,[5] bere burua grinen menpeko egin gabe, Jainkoa ezagutzen ez duten jentilek bezala;

Marc 10:6-9
[6] Baina, munduaren hasieratik, Jainkoak gizaseme eta emakume egin zituen;[7] horregatik, gizasemeak bere aita-amak utziko ditu eta emazteari elkartuko zaio,[8] eta biak bat izango dira. Beraz, aurrerantzean ez dira bi, bat baino.[9] Horrela bada, Jainkoak uztartu duena ez beza gizakiak aska.

Proverbes 5:15-19
[15] Emaztea duzu urtegi eta putzu: edan bertatik ura.[16] Kanpora botako ote duzu zeure iturrietako ura, kaleetan barrena zeure ubideetakoa?[17] Izan bitez zuretzat bakarrik, ez eman arrotzei.[18] Bedeinkatua izan bedi zure iturria, zeure gaztaroko emaztea: gozatu berarekin![19] Orein-eme maitagarri, gazela eder duzu. Ase zaitzatela une oroz beraren bularrek, lilura zaitzala beti beraren amodioak!

1 Corinthiens 13:4-8
[4] Maitasuna eraman onekoa eta bihozbera da; ez du bekaizkeriarik, ez handiusterik, ez harropuzkeriarik.[5] Ez da lotsagabea, ez berekoia, ez haserrekorra; kaltea ez du gogoan hartzen.[6] Ez da bidegabekeriaz pozten, baizik eta egian pozten da.[7] Maitasunak dena barkatzen du, dena sinesten, dena itxaroten, dena ongi eramaten.[8] Maitasuna ez da behin ere itzaltzen. Profezi dohaina desagertu egingo da, hizketa arrotzez mintzatzea amaituko, ezaguera ere amaituko.

Cantique des Cantiques 7:6-12
[6] Zure burua tente Karmel mendia bezala. Zure adatsaren distira purpurarena; errege bat dago preso zure ile-mototsetan.[7] Zu bai eder, bai atsegin, ene bihotzekoa, emazteki zoragarria![8] Zure taxua palmondoarena, eta bularrak palmondo-lukuak.[9] Hau nioen neurekiko: «Palmondora igoko naiz haren fruituak hartzera». Mahats-lukuen gozoa dute niretzat zure bularrek, sagar-usain eztia zure arnasak.[10] Zure ahoaren jarioa ardorik bikainena… … bai, ardo bikaina nire maitearentzat; lotan daudenen ezpainak eztiki bustitzen ditu.[11] Ni neure maitearena naiz, eta nire irrikaz dago bera.[12] Zatoz, ene maitea, goazen landara, ipuruen babesean emango dugu gaua.

1 Corinthiens 6:13-20
[13] Esaten da baita ere: «Janaria sabelarentzat eta sabela janariarentzat»; baina bata zein bestea hondatu egingo ditu Jainkoak. Gorputza, ordea, ez da lizunkeriarako, Jaunarentzat baizik, eta Jauna gorputzarentzat.[14] Eta Jainkoak, Jauna piztu zuenak, gu ere piztu egingo gaitu bere ahalmenaz.[15] Ez al dakizue zuen gorputzak Kristoren atal direla? Eta nik Kristoren atala emagaldu baten atal egingo ote dut? Ez horixe![16] Ez al dakizue emagalduarekin elkartzen dena berarekin gorputz bat bera egiten dela? Honela baitio Liburu Santuak: Biak bat izango dira.[17] Jaunarekin elkartzen dena, berriz, berarekin espiritu bat bera egiten da.[18] Egizue ihes haragikeriatik! Gizon-emakumeek egiten dituzten beste bekatu guztiak gorputzetik kanpora gelditzen dira; baina haragikeriazko bekatua egiten duenak bere gorputzaren aurka egiten du bekatu.[19] Ez al dakizue zuen gorputza Jainkoak eman dizuen eta zuengan bizi den Espiritu Santuaren tenplu dela? Beraz, ez zarete jadanik zeuenak,[20] garesti ordainduz eskuratu baitzaituzte Jainkoak. Goretsazue, bada, Jainkoa zeuen gorputzaz.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso