Jean 14:6 |
Jesusek erantzun: —Neu naiz bidea, egia eta bizia. Ezin da inor Aitarengana joan nire bidez izan ezik. |
|
Jacques 1:12 |
Zorionekoa probaldian sendo irauten duen gizakia! Proba gainditu ondoren, bera maite dutenei Jainkoak agindu dien betiko bizia jasoko baitu sari. |
|
Jean 6:54 |
Nire gorputza jaten eta nire odola edaten duenak betiko bizia du, eta neuk piztuko dut azken egunean. |
|
Jean 11:25-26 |
[25] Jesusek esan zion, orduan: —Neu naiz piztuera eta bizia; niregan sinesten duena, hilda ere, biziko da.[26] Eta bizi dena, niregan sinesten badu, ez da betiko hilko. Sinesten al duzu hau? |
|
Jean 6:51 |
Neu naiz zerutik jaitsia den ogi bizia; ogi honetatik jaten duenak betiko bizia izango du. Eta nik emanen dudan ogia nire gorputza da, mundua bizi dadin emana». |
|
Apocalypse 21:27 |
Ez da han ezer kutsaturik sartuko, ez sasijainkozalerik, ez gezurtirik, Bildotsaren biziaren liburuan izenak idatzirik dituztenak baizik. |
|
Psaumes 27:1-4 |
[1] Davidena. Jauna dut argi eta salbamen: nork ni beldurtu? Jaunak dit bizia babesten: nork ni ikaratu?[2] Gaizkileek ni suntsitzeko asmoz erasotzen badidate, beraiek, ene etsaiak, dira labaindu eta eroriko.[3] Gudaroste batek inguraturik ere, nire bihotzak ikararik ez; nire aurka borrokan hasita ere, nik konfiantza galtzen ez.[4] Gauza bakarra diot Jaunari eskatu, horixe bakarrik dut irrika: Jaunaren etxean bizi nadila bizitza guztian, Jaunaren edertasunari begira eta haren tenpluaren zaindari. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |