A A A A A

La vie: [Parenting]


Colossiens 3:21
Gurasook, ez sumindu seme-alabak, bihozgabe ez daitezen.

Éphésiens 6:4
Gurasook, ez sumindu seme-alabak; hezi itzazue, ordea, Jaunari dagokion bezala irakatsiz eta zentzaraziz.

Exode 20:12
«Ohoratu aita-amak, luzaro bizi zaitezen, Jaunak, zeure Jainkoak, ematen dizun lurraldean.

Hébreux 12:11
Egia esan, mementoan edozein zentzarazpen mingarri da eta ez pozgarri; baina, gerora, zentzarazpenaren bidez zaildu direnek haren fruituak jasotzen dituzte: bakea eta bizitza zuzena.

Proverbes 13:24
Makila erabiltzen ez duenak ez du semea maite, maite duenak luzatu gabe zentzarazten du.

Proverbes 22:6
Hezi hasiera-hasieratik gaztea eta zahartzaroan ere jokabide zuzena izango du.

Proverbes 29:15
Zigorrak eta zentzarazpenak zuhur bihurtzen dute; bere kasa utzitako gazteak ama lotsarazten.

Proverbes 29:17
Hezi semea: lasai egongo zara eta atseginez beteko zaitu.

Lamentations 3:22-23
[22] Jaunaren onginahia ez dela amaitu, haren errukia ez dela agortu.[23] Goizero berritzen dira. Bai handia, Jauna, zure leialtasuna!

Matthieu 6:33-34
[33] Ardura zaitezte, batez ere, Jainkoaren erregetzaz eta haren nahia betetzeaz, eta beste hori guztia gehigarritzat emango dizue Jainkoak.[34] Ez arduratu, bada, biharko egunaz, biharkoak ere ekarriko baitu bere ardura. Aski ditu egun bakoitzak bere buruhausteak.

Philippiens 4:6-7
[6] Ez eduki ezeren kezkarik, baizik eta, gorabehera guztietan, agertu Jainkoari zeuen eskabideak, otoitz eta erregu eginez eta eskerrak emanez.[7] Eta guk pentsa dezakeguna baino handiago den Jainkoaren bakeak zainduko ditu zuen gogo-bihotzak Kristo Jesusen bidez.

Proverbes 1:8-9
[8] Seme, entzun aitaren oharrak eta ez baztertu amaren irakaspenak;[9] edertu egingo zaituzte, koroak burua eta idunekoak lepoa bezala.

1 Pierre 5:2-3
[2] larra ezazue Jainkoak zuen esku jarri duen artaldea; zaindu, ez gogoz kontra, gogo onez baizik, Jainkoak nahi bezala; ez irabazi zikinari begira, bihotz-zabaltasunez baizik;[3] ez zaintzeko egokitu zaizkizuenen gain agintea ezarriz, artaldearentzat eredu izanez baizik.

Actes 2:38-39
[38] Pedrok erantzun zien: —Bihozberri zaitezte eta bataiatu guztiok, Jesus Mesiasen izenean bekatuak barka dakizkizuen, eta Espiritu Santua hartuko duzue dohain.[39] Zuentzat eta zuen seme-alabentzat agindu baitzuen Jainkoak dohain hau, baita Jainko gure Jaunak deituko dituen atzerritar guztientzat ere.

Psaumes 127:3-5
[3] Hara, seme-alabak dituzu Jaunaren ondare, sabeleko fruitua harengandiko sari.[4] Gudariaren eskuan geziak bezala, halaxe gaztetako seme-alabak.[5] Zorionekoa geziontzia beraiekin betea duena! Ez du porrot egingo; atzera eragingo die etsaiei hiriko ateetatik.

2 Timothée 3:14-16
[14] Zuk, ordea, iraun ezazu tinko ikasi eta egiatzat onartu duzun guztian; hartu gogoan norengandik ikasia duzun[15] eta Liburu Santuak umetandik ezagunak dituzula. Liburu Santuek emango dizute Kristo Jesusenganako sinesmenaren bidez salbamenera daraman jakinduria.[16] Liburu Santuetan idatzirik dagoen guztia Jainkoak inspiratua da eta irakasteko, arrazoiak emateko, okerrak zuzentzeko eta biziera zuzenean hezteko baliagarria;

Deutéronome 6:6-9
[6] Izan beti gogoan gaur ematen dizkizudan agindu guztiok;[7] irakatsi behin eta berriro zeure seme-alabei; mintzatu haietaz etxean zaudela nahiz bidean zoazela, oheratzean nahiz jaikitzean;[8] lot itzazu seinale bezala eskumuturrean eta oroigarri bezala bekokian,[9] eta idatzi etxeko ate-alboetan eta hiri-sarreran.

Éphésiens 6:1-4
[1] Seme-alabok, izan zaitezte gurasoen esaneko, hori baita zuzena Jaunarenak direnentzat.[2] Ohoratu aita-amak: hori da berekin agintzari bat daraman lehen mandamendua, hau da:[3] Luzaroan bizi eta zoriontsu izan zaitezen lurraldean.[4] Gurasook, ez sumindu seme-alabak; hezi itzazue, ordea, Jaunari dagokion bezala irakatsiz eta zentzaraziz.

Josué 4:20-24
[20] Josuek leku hartan, Gilgalen, ipini zituen Jordanen hartutako hamabi harriak.[21] Eta esan zien israeldarrei: «Bihar edo etzi seme-alabek gurasoei harri horiek zer esan nahi duten galdetzean,[22] hau jakinaraziko diete: “Oinik busti gabe igaro zuen Israelek Jordan ibaia”».[23] Eta honela bukatu zuen Josuek: «Jaunak, zuen Jainkoak, Jordango urak lehortu ditu zuen aurrean zuek igaro ahal izateko, lehen Itsaso Gorria gure aurrean gu igarotzeko lehortu zuen bezala.[24] Horrela, herri guztiek jakingo dute zein indartsu den Jaunaren eskua eta zuek begirune izanen diozue beti Jaunari, zeuen Jainkoari».

Hébreux 12:7-11
[7] Jasaten duzuena zuek zentzarazteko da; Jainkoak seme-alaba bezala tratatzen zaituzte. Izan ere, zein seme-alaba ez du aitak zentzarazten?[8] Zentzarazten ez bazaituzte, denak zentzarazi ohi diren bezala, ez zarete nonbait benetako seme-alaba, sasiko baizik.[9] Lurreko gurasoak begirunez hartzen genituen, zentzarazten gintuztenean; arrazoi gehiagoz jarri behar dugu, bada, zeruko Aitaren menpe, bizia iristeko.[10] Gurasoek bizitza labur honetarako eta beren irizpideen arabera zentzarazten gintuzten; Jainkoak, ordea, hobea den zerbaitetarako, haren santutasunean parte har dezagun, alegia.[11] Egia esan, mementoan edozein zentzarazpen mingarri da eta ez pozgarri; baina, gerora, zentzarazpenaren bidez zaildu direnek haren fruituak jasotzen dituzte: bakea eta bizitza zuzena.

Psaumes 78:1-7
[1] Asafen poema. Entzun, ene herri, nire irakaspena, makur belarria nire esanetara.[2] Alegia bidez mintzatuko naiz, lehengo garaien ikasbideak azalduz.[3] Guk entzun eta jakindakoak, gurasoek kontatu zigutena,[4] Jaunaren egintza goresgarriak, haren garaipena eta egin dituen mirariak ez dizkiegu ezkutatuko geure haurrei, baizik eta datorren belaunaldiari kontatuko.[5] Xedapenak ezarri zizkion Jakoben herriari, legea eman Israeli: hauek beren haurrei irakasteko agindu zien gure gurasoei,[6] hurrengo gizaldiek, geroko haurrek, jakin zitzaten; eta hauek, beren aldetik, beren ondorengoei kontatuko zieten.[7] Horrela, Jainkoarengan jarriko zuten konfiantza; haren egintza handiak ahaztu gabe, haren aginduak beteko zituzten.

Tite 2:2-8
[2] Gizaseme zaharrak izan daitezela neurritsuak, agurgarriak, zentzudunak eta fedean, maitasunean eta eroapenean helduak.[3] Emakume zaharrek, ere fededunari dagokion portaera izan dezatela; ez daitezela gaizki-esaleak eta ardoari emanak izan, ongian maistra baizik,[4] neska gazteei beren senarrak eta haurrak maitatzen irakats diezaieten,[5] eta zentzudun, garbi, etxekoandre on eta beren senarren menpeko izaten lagun diezaieten. Horrela, ezin izango du inork Jainkoaren hitza iraindu.[6] Aholkatu mutil gazteak ere, zentzudun izan daitezen,[7] gauza guztietan zeu egintza onen eredu agertuz: irakaspen garbiko eta gizabidetsu;[8] hitz egin jator eta inork ez kritikatzeko eran, kontra daudenak lotsatan geldi daitezen, gutaz gaizki mintzatzeko egokierarik gabe.

Proverbes 3:1-12
[1] Ene seme, ez ahaztu nire irakaspena eta izan gogoan nire aginduak,[2] bizitza luze eta zoriontsua emango baitizute;[3] ez itzazu gal ontasuna eta leialtasuna, eramatzazu beti zeurekin, ezarri barru-barruan.[4] Onespena eta harrera ona izango dituzu Jainkoaren eta gizakien aldetik.[5] Izan bihotzez Jaunarengan konfiantza eta ez fio izan zeure adimenaz.[6] Zeure jarduera guztietan, izan Jauna gogoan, eta berak eramango zaitu bide zuzenetik.[7] Ez jo zeure burua jakintsutzat; izan, ordea, begirune Jaunari eta ihes egin gaizkiari.[8] Osasuna eta indarra izango dituzu gorputz osoan.[9] Ohore eman Jaunari zeure ondasunen bidez, baita uzta guztien hasikinez ere,[10] eta garauez beteko dira zure aletegiak, ardo berriz gainezka egingo dolareek.[11] Ene seme, ez baztertu Jaunaren heziketa, ez haserretu zentzarazten bazaitu,[12] maite duenari egiten baitio Jaunak agiraka, aitak seme kutunari bezalaxe.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso