Éphésiens 2:10 |
Izan ere, Jainkoak eginak gara; Kristo Jesusengan sortu gaitu, on egiten saia gaitezen, Jainkoak guretzat aurrez erabakia zuen bezala. |
|
Jérémie 29:11 |
Gogoan dut zuen alde erabakia dudan egitasmoa, zuen zorionerakoa eta ez zuen zoritxarrerakoa, itxaropenez beteriko etorkizuna emango baitizuet. Hala diot nik, Jaunak. |
|
Jean 16:21 |
Emakumea, erditzerakoan, triste egoten da, ordua heldu zaiolako; haurra jaio ondoren, ordea, ahaztu egiten da larrialdiaz, mundura gizon bat ekarri duelako. |
|
Proverbes 9:11 |
Zuhurtziari esker urte asko hartuko dituzu, bizitza oso luzatuko. |
|
Psaumes 16:11 |
Bizirako bidea erakutsiko didazu: alaitasun betea zure aurrean, betiko zoriona zure ondoan. |
|
Psaumes 20:4 |
Gogora bitza zure eskaintza guztiak eta onar atseginez zure erre-oparia! |
|
Psaumes 27:4-7 |
[4] Gauza bakarra diot Jaunari eskatu, horixe bakarrik dut irrika: Jaunaren etxean bizi nadila bizitza guztian, Jaunaren edertasunari begira eta haren tenpluaren zaindari.[5] Bere aterpean gordeko nau zoritxar-garaian, bere etxolako txokoan ezkutatuko, bere harkaitz gainera jasoko.[6] Horrela, burua tente eramango dut inguratzen nauten etsaien aurrean. Sakrifizioak eskainiko ditut haren etxolan poz-irrintziz, kantatu eta soinua joko diot Jaunari.[7] Entzun, Jauna, dei degizut! Erruki nitaz eta erantzun! |
|
Psaumes 90:12 |
Erakutsiguzu geure egunen kontua eramaten, jakinduriaren erdi-muinaz jabe gaitezen. |
|
Psaumes 91:11 |
Bere aingeruei aginduko die zu nonahi ere zaintzeko. |
|
Psaumes 91:16 |
Bizitza luze eta betea emango diot eta neure salbamena gozaraziko». |
|
Psaumes 118:24 |
Hauxe da Jaunaren ekintza-eguna: alai gaitezen eta poztu berarengan! |
|
Sophonie 3:17 |
Zure Jainko Jauna zurekin dago, salbatzeko ahaltsu! Pozik bai pozik dago zurekin. Bere maitasunez biziberritzen zaitu. Pozez jauzika eta kantari dago zuregatik». |
|
Psaumes 37:4-5 |
[4] Izan bedi Jauna zure atsegina, eta berak emango dizu bihotzak eskatzen dizuna.[5] Utzi Jaunaren esku zeure zoria, izan konfiantza harengan: berak ekingo dio zure alde; |
|
Lamentations 3:22-23 |
[22] Jaunaren onginahia ez dela amaitu, haren errukia ez dela agortu.[23] Goizero berritzen dira. Bai handia, Jauna, zure leialtasuna! |
|
Nombres 6:24-26 |
[24] «Jaunak bedeinka eta gorde zaitzala;[25] Jaunak aurpegi argia erakutsi eta erruki dakizula.[26] Jaunak maitasunez begiratu eta bakea eman diezazula. |
|
Psaumes 139:1-24 |
[1] Koru-zuzendariarentzat. Davidena. Jauna, zuk ikertzen nauzu eta ezagutzen:[2] badakizu noiz esertzen naizen eta noiz jaikitzen. Urrutitik sumatzen dituzu nire burutapenak.[3] Ohartzen zara noiz nabilen eta noiz nagoen geldi. Zehatz dakizu nire pauso guztien berri.[4] Oraindik ez dut hitza mihian eta zuk, Jauna, badakizu esango dudana.[5] Atze eta aurre, estu bildua naukazu, zeure eskua nire gain ezarrita.[6] Miragarria zure ezagutza, nitaz gaindikoa, nik atzemateko garaiegia.[7] Nora joan zure espiritutik urruti? Nora ihes egin zure aurretik?[8] Zerura igota ere, zu hantxe! Hildakoen Egoitzara jaitsita ere, zu bertan![9] Nahiz argiaren sorlekurantz hegaldatu, nahiz mendebaldeko itsas mugetan kokatu,[10] han ere zure ezkerra gainean izango dut, zure eskuinak helduko dit.[11] Nahiz nik esan: «Ilunpeak estaliko ahal nau, egun-argia gau bihurtuko ahal zait inguruan!»,[12] ilunpea ere ez da zuretzat ilun, gaua ere eguna bezain argi: ilunpea eta argia zuretzat berdin![13] Zuk eratu didazu gorputza, zuk zaindu nauzu amaren sabeletik.[14] Eskerrak zuri, hain izugarria zarelako, zeure egintza miragarrietan nabarmena! Barru-barruraino ezagutzen ninduzun,[15] nire hezur-mamiak ez ziren zuretzat ezkutu, isilpean eratzen ari nintzela, lurraren barruan ehunduz nindoala.[16] Zure begiek nire bizi-aroak ikusten zituzten, idatziak zeuden denak zure liburuan; eratuak zenituen nire egunak, bat bakarra ere izatera iritsi baino lehen.[17] Oi Jainko, bai paregabeak niretzat zure burutapenak, bai sakona haien barne-muina![18] Kontatzen hasten banaiz, hondarra baino ugariago dira. Berpiztu nadila eta jarrai dezadala beti zurekin![19] Oi Jainko, gaiztoak hilko bazenitu! Urrun niregandik, odolzaleok![20] Maltzurkeriaz mintzo dira zutaz eta zure kontra alferrik altxatzen.[21] Gorroto dizutenei, Jauna, nola ez nik gorroto izan? Kontra altxatzen zaizkizunei nola ez higuin izan?[22] Gorroto biziz gorroto izan ditut, niretzat ere etsai bihurtu dira.[23] Oi Jainko, iker nazazu eta ezagutu nire bihotza, proba nazazu eta ezagutu nire ardurak.[24] Ikusi galbidetik ote nabilen, gidatu ni zeure betiko bidetik. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |