A A A A A

La vie: [Douleur]


Jérémie 29:11
Gogoan dut zuen alde erabakia dudan egitasmoa, zuen zorionerakoa eta ez zuen zoritxarrerakoa, itxaropenez beteriko etorkizuna emango baitizuet. Hala diot nik, Jaunak.

Psaumes 34:18
Deiadar egitean, Jaunak entzun egiten du eta larrialdi guztietatik libratzen.

Psaumes 147:3
Bihotz-hautsiak sendatzen ditu, haien zauriak osatzen.

Apocalypse 21:4
Haien begietako malkoak xukatuko ditu, eta ez da gehiago heriotzarik izango, ez dolurik, ez negarrik, ez nekerik, lehengo mundua betiko desagertua baita».

Matthieu 4:23-25
[23] Jesus Galilea guztian barrena ibili zen, hango sinagogetan irakasten. Jainkoaren erregetzaren berri ona hots egiten zuen eta herriko gaitz eta eritasun guztiak sendatzen.[24] Siria guztian zabaldu zen Jesusen entzutea. Edozein gaitz edo oinazek jotakoak —deabrudun, epileptiko nahiz elbarriak— eramaten zizkioten, eta hark sendatu egiten zituen.[25] Jende-talde handiek jarraitu zioten alde guztietatik: Galilea, Dekapolis, Jerusalem eta Judeatik eta Jordanez beste aldetik.

Psaumes 23:1-6
[1] Daviden salmoa. Jauna dut artzain: ez zait ezer falta.[2] Larre guritan etzanarazten nau, ur baretara eramaten,[3] eta indarrak berritzen; bide egokitik narama, leiala delako.[4] Ibar beltz-ilunetan banabil ere, ez dut inolako gaitzen beldurrik, zu nirekin baitzaude: zure artzain-makilak lasaitzen nau.[5] Zuk atontzen didazu mahaia etsaien begi aurrean, ukenduz gantzutzen didazu burua; gainezka dut kopa.[6] Bai, zorionak eta leialtasunak inguratuko naute bizitzako egun guztietan; Jaunaren etxean biziko naiz amaigabeko egunetan.

2 Corinthiens 1:3-8
[3] Bedeinkatua Jainkoa, Jesu Kristo gure Jaunaren Aita, Aita errukitsu eta kontsolamendu ororen iturri den Jainkoa![4] Berak ematen digu adore atsekabe guztietan, guk ere besteak edozein atsekabetan adoretu ahal izan ditzagun geuk Jainkoarengandik hartzen dugun adoreaz.[5] Izan ere, Kristorengatik jasan behar ditugun sufrimenduak ugari badira, ugaria da, era berean, Kristok ematen digun adorea.[6] Guk atsekabeak jasaten baditugu, zuek adorea eta salbamena har ditzazuen jasaten ditugu; adorea hartzen badugu, zuek adorea har dezazuen hartzen dugu, adore honek eraginik iraupenez eraman ahal izan ditzazuen guk geuk ere eramaten ditugun sufrimenduak.[7] Eta zuengan daukagun itxaropenak oinarri sendoak ditu, bai baitakigu gure sufrimenduetan parte duzuenok adorean ere izango duzuela.[8] Senideok, jakin behar duzue nolako larrialdiak izan nituen Asia probintzian. Biziko nintzen itxaropena bera ere galdua nuen, ezin jasan ahalako larrialdi handiak izan bainituen.

1 Pierre 4:12-19
[12] Ene senide maiteok, ez harritu zuek probatzeko hor piztu den suarengatik, zerbait harrigarria izango balitz bezala.[13] Aitzitik, poztu Kristoren sufrimenduetan parte izateko zoria duzuelako, hura aintzaz beterik etortzean poz-alaitasunez bete zaitezten.[14] Zorionekoak zuek, kristau izateagatik iraintzen bazaituztete, honek Jainkoaren Espiritu ospetsua zuengan dagoela esan nahi du eta.[15] Ez dezatela zuetako inor zigortu hiltzaile, lapur edo gaizkile izateagatik, edo bazterrak nahasten ibiltzeagatik;[16] baina kristau izateagatik bada, ez bedi lotsa eta gorets beza Jainkoa izen hori daramalako.[17] Iritsi baita Jainkoaren auzia hasteko garaia, eta Jainkoaren familiatik bertatik hasiko da. Eta auzia gurekin hasten bada, zein izango ote da Jainkoaren berri ona sinesten ez dutenen azkena?[18] Zintzoa nekez salbatzen bada, zer izango ote da gaiztoez eta bekatariez?[19] Beraz, Jainkoak hala nahirik sufritzen dutenek jar dezatela beren burua leiala den Egilearen eskuetan, on egiteari utzi gabe.

Jean 16:16-24
[16] «Gutxi barru ez nauzue gehiago ikusiko, baina pixka bat geroago, berriro ikusiko nauzue».[17] Orduan, ikasleetako batzuk honela ari ziren beren artean: «Zer ote da esaten digun hau: “Gutxi barru ez nauzue gehiago ikusiko, baina pixka bat geroago, berriro ikusiko nauzue” eta “Aitarengana noa”?[18] Zer esan nahi ote du “gutxi barru” horrekin? Ez diogu antzik ere ematen zertaz ari den».[19] Konturatu zen Jesus galdetu egin nahi ziotela, eta esan zien: «Eztabaidan ari zarete zeuen artean nire hitz hauen esanahiaz: “Gutxi barru ez nauzue gehiago ikusiko, baina pixka bat geroago, berriro ikusiko nauzue”.[20] Bene-benetan diotsuet: Negar egingo duzue eta aiene; mundua, ordea, poztu egingo da. Zuek triste egongo zarete, baina zuen tristura poz bilakatuko da.[21] Emakumea, erditzerakoan, triste egoten da, ordua heldu zaiolako; haurra jaio ondoren, ordea, ahaztu egiten da larrialdiaz, mundura gizon bat ekarri duelako.[22] Zuek ere triste zaudete orain, baina berriro agertuko natzaizue, eta poztu egingo zarete, eta poz hori inork ez dizue kenduko.[23] «Egun hartan ez duzue ezer galdetu beharrik izango. Bene-benetan diotsuet: Nire izenean Aitari eskatuko diozuen guztia eman egingo dizue.[24] Oraindainokoan ez duzue ezer eskatu nire izenean. Eskatu eta hartuko duzue, zuen poza bete-betea izan dadin.

Hébreux 12:1-11
[1] Horregatik, guk ere, hainbat eta hainbat testiguz inguraturik gaudenok, astin dezagun oztopo zaigun guztia eta itsasten zaigun bekatua, eta ekin diezaiogun etsi gabe aurrean dugun lasterketari.[2] Jar ditzagun begiak geure fedearen iturburu eta betetzaile dugun Jesusengan; honek, itxaro zuen zorionagatik, gurutzean hiltzea onartu zuen, heriotza lotsagarria zela kontuan hartu gabe, eta orain Jainkoaren tronuaren eskuinaldean eseria dago.[3] Gogora ezazue, bada, bekatarien aldetik halako eraso gogorra jasan zuen hura, adorea galdu eta etsi ez dezazuen.[4] Ez zarete oraindik bizia galtzeraino iritsi bekatuaren kontrako zeuen borrokan.[5] Ahaztu egin duzue seme-alabei bezala ematen zaizuen aholkua: Ene seme, ez baztertu Jaunaren zentzarazpena, ezta adorea galdu ere agiraka egiten badizu,[6] maite duena baitu Jaunak zentzarazten eta semetzat hartzen duena du zigortzen.[7] Jasaten duzuena zuek zentzarazteko da; Jainkoak seme-alaba bezala tratatzen zaituzte. Izan ere, zein seme-alaba ez du aitak zentzarazten?[8] Zentzarazten ez bazaituzte, denak zentzarazi ohi diren bezala, ez zarete nonbait benetako seme-alaba, sasiko baizik.[9] Lurreko gurasoak begirunez hartzen genituen, zentzarazten gintuztenean; arrazoi gehiagoz jarri behar dugu, bada, zeruko Aitaren menpe, bizia iristeko.[10] Gurasoek bizitza labur honetarako eta beren irizpideen arabera zentzarazten gintuzten; Jainkoak, ordea, hobea den zerbaitetarako, haren santutasunean parte har dezagun, alegia.[11] Egia esan, mementoan edozein zentzarazpen mingarri da eta ez pozgarri; baina, gerora, zentzarazpenaren bidez zaildu direnek haren fruituak jasotzen dituzte: bakea eta bizitza zuzena.

Romains 8:18-28
[18] Nire iritzian, oraingo neke-lanak ezer gutxi dira gero guregan azalduko den aintzaren aldean.[19] Izadia bera ere irrikaz dago, zain-zain, Jainkoak noiz agertuko zer den beraren seme-alaba izatea.[20] Izadiak, bere benetako helburua galdua izan arren —ez bere gogoz, horretara behartu zuenarengatik baizik—, badu itxaropena[21] esklabotza eta hondamenditik askatua izan eta Jainkoaren seme-alaben aintzazko askatasunean parte izateko.[22] Badakigu, izan ere, izadi osoa erdiminetan intzirika dagoela orain arte.[23] Eta hura ez ezik, geu ere bai: Espiritua lehen-dohaintzat hartu dugunok intzirika gaude geure barruan, Jainkoak noiz askatuko eta bere seme-alaba noiz egingo gaituen zain.[24] Salbatuak gaude, bai, baina itxaropenetan bakarrik. Eta itxaro duguna begien aurrean bagenu, hori ez litzateke itxaropena izango, inork ez baitu itxaroten begien aurrean duena.[25] Baina ikusten ez duguna itxaro badugu, iraupenez behar dugu zain egon.[26] Era berean, Espiritua datorkigu geure ahulezian lagun, guk ez baitakigu behar bezala otoitz egiten; baina Espirituak berak erregutzen du gure alde esanezin ahalako intziriz.[27] Eta bihotzak aztertzen dituen Jainkoak ezagutzen du zein den Espirituaren gogoa, Espirituak Jainkoaren asmoen erara erregutzen baitu fededunen alde.[28] Badakigu Jainkoak bera maite dutenen onerako bideratzen dituela gauza guztiak, bere aurre-erabakiz deitu dituenen onerako, alegia.

Psaumes 91:1-16
[1] Goi-goikoaren aterpean bizi zaren horrek, gaua Ahaltsuaren itzalpean ematen duzun horrek,[2] esazu: «Oi Jauna, zu ene babesleku eta gaztelu; ene Jainko, zuregan dut uste on!»[3] Berak libratuko zaitu ehiztariaren saretik eta izurri galgarritik.[4] Bere hegalpean emango dizu gerizpe, haren lumapea izango duzu babesleku, haren besoa babeski eta koraza.[5] Ez diozu beldurrik izango gauaren izuari, ez egunez jaurtitako geziari;[6] ez ilunpetan zabaltzen den izurriari, ez egun-argitan jotzen duen gaitzari.[7] Zure ezkerraldean mila, zure eskuinaldean hamar mila erorita ere, zu ez zaitu joko.[8] Begiak zabaldu orduko ikusiko duzu gaiztoen zigor-ordaina,[9] Jauna hartu baituzu babesleku, Goi-goikoa bizileku.[10] Ez zaizu zoritxarrik gertatuko, ez da zure etxera hondamenik iritsiko.[11] Bere aingeruei aginduko die zu nonahi ere zaintzeko.[12] Besoetan eramango zaituzte, harriekin estropezu egin ez dezazun.[13] Suge pozoitsuen gainean ibiliko zara, basapiztiak oinazpian hartuko.[14] «Niri atxikia dagoenez gero, onik aterako dut, toki seguruan jarriko, aitortzen nauelako.[15] Dei egitean, erantzun egingo diot. Berekin izango nau larrialdian: libratu egingo dut eta ohorez jantziko.[16] Bizitza luze eta betea emango diot eta neure salbamena gozaraziko».

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso