A A A A A

La vie: [Donner la priorité à Dieu]


Romains 1:16
Ez dut berri ona zabaltzeko lotsarik, Jainkoaren indarra baita fededun guztiak salbatzeko, juduak lehenengo, baina baita judu ez direnak ere.

Matthieu 6:33
Ardura zaitezte, batez ere, Jainkoaren erregetzaz eta haren nahia betetzeaz, eta beste hori guztia gehigarritzat emango dizue Jainkoak.

Matthieu 22:37
Jesusek erantzun: —Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz eta adimen guztiz.

Galates 2:20
eta honezkero ez naiz ni bizi, Kristo bizi da niregan. Eta oraingo neure giza bizitza, maite izan ninduen eta bere bizia nire alde eskaini zuen Jainkoaren Semearenganako sinesmenean oinarriturik bizi dut.

Jean 3:16
«Izan ere, Jainkoak hain maite izan zuen mundua, non bere Seme bakarra eman baitzion, harengan sinesten duenik inor gal ez dadin, baizik betiko bizia izan dezan.

Matthieu 6:31-33
[31] Ez kezkatu, bada, zer jango, zer edango, zer jantziko duzuen pentsatuz.[32] Fedegabeak arduratu ohi dira horiez guztiez; baina zeruko zuen Aitak badaki horren guztiaren beharra duzuena.[33] Ardura zaitezte, batez ere, Jainkoaren erregetzaz eta haren nahia betetzeaz, eta beste hori guztia gehigarritzat emango dizue Jainkoak.

1 Corinthiens 10:13
Ez zaizue gainera etorri giza indarrez gainditu ezin ahalako tentaldirik; leiala da Jainkoa, eta ez du utziko zeuen indarrez gaindiko tentaldirik izan dezazuen. Aitzitik, tentaldiarekin batera indarra ere emango dizue, tentaldia garaitu ahal izateko.

1 Corinthiens 1:18
Kristoren gurutzeko heriotzaren mezua zorakeria da galtzen direnentzat; guretzat, ordea, salbamen-bidean garenontzat, Jainkoaren indarra da.

Apocalypse 2:4
Baina zure aurka badut zerbait: galdu egin duzula hasierako maitasuna.

Hébreux 12:2
Jar ditzagun begiak geure fedearen iturburu eta betetzaile dugun Jesusengan; honek, itxaro zuen zorionagatik, gurutzean hiltzea onartu zuen, heriotza lotsagarria zela kontuan hartu gabe, eta orain Jainkoaren tronuaren eskuinaldean eseria dago.

Matthieu 6:24
«Ezin da inor bi nagusiren morroi izan; izan ere, bata gorroto izango du eta bestea maite, edota batari men egingo dio eta bestea begitan hartuko. Ezin zaitezkete Jainkoaren eta diruaren morroi izan.

Colossiens 3:1-4
[1] Beraz, Kristorekin piztu zaretenez gero, bila itzazue zeruko gauzak, han baitago Kristo Jainkoaren eskuinaldean eseria.[2] Jarri zeuen gogoa goiko gauzetan, ez lurrekoetan,[3] hilik baitzaudete, eta egiazko zuen bizia Kristorekin dago Jainkoarengan gordea.[4] Kristo, zuen bizia, agertuko denean, orduan harekin aintzatsu agertuko zarete zuek ere.

Romains 1:20
Mundua mundu denetik, berez ikusezina dena, hau da, Jainkoaren betiereko ahalmena eta jainkotasuna, ikusgarri gertatzen zaio haren egintzak aztertzen dituenari. Ez dute, beraz, aitzakiarik,

Romains 15:13-19
[13] Itxaropen-iturri den Jainkoak alaitasunez eta bakez bete dezala zuen fedea, eta Espiritu Santuak eman diezazuela bere indarraz itxaropena gainezka.[14] Senideok, neure aldetik, ziur dakit zuek onginahiz beterik eta jakite guztiz horniturik zaudetena, eta elkarri argi egiteko gai zaretena.[15] Hala ere, ausardia handi samarrez idatzi dizuet han edo hemen, zenbait gauza gogorarazteko. Jainkoarengandik hartu dudan dohainak ematen dit horretarako bide,[16] Jesu Kristoren zerbitzari egin bainau jentilentzat. Apaiz batek bezala betetzen dut Jainkoaren berri ona adierazteko eginkizuna; horrela, jentilak, Espiritu Santuak sagaraturik, Jainkoarentzat opari atsegingarri izan daitezen.[17] Jainkoaren zerbitzuari dagokionean, Kristorengan jartzen dut harrotzeko neure bidea;[18] horregatik, hau bakarrik aipatzera ausartuko nintzateke: Jesu Kristok nire bidez ekarri dituela jentilak fedea onartzera, hitzez eta egitez,[19] mirari eta egintza harrigarrien indarrez, Espirituaren ahalmenez. Horrela, Jerusalemdik hasi eta inguru guztietan barrena Iliriaraino, Kristoren berri onaren zabalkuntza burutua utzi dut.

Éphésiens 3:7
Berri on honen zerbitzari egin nau Jainkoak onginahi hutsez, bere ahalmen indartsuaz eman didan dohainez.

Romains 9:22
Jainkoak bere haserrea erakutsi eta indarra azal zezakeen, nahi izanez gero, baina eroapen handiz jasan zituen zigorra merezi zutenak eta hondatuak izateko zeudenak.

Deutéronome 6:5
Maita ezazu Jauna zeure Jainkoa bihotz-bihotzez, gogo osoz eta indar guztiz.

Malachie 3:10
Hona zer diotsuedan nik, Jaun ahalguztidun honek: Ekarri osorik zeuen hamarrenak tenpluko altxortegira, nire etxean zer jana egon dadin. Proba nazazue horretan, eta ikusiko duzue nola zeruko atexkak irekitzen dizkizuedan eta bedeinkazioa ugari isurtzen.

Jean 3:30
Hark hazi egin behar du eta nik txikiagotu.

Matthieu 6:19-21
[19] «Ez pilatu mundu honetan zeuen aberastasunak, sitsak eta herdoilak jaten baitituzte hemen, eta lapurrak etortzen harrapatzera.[20] Pilatu zeruan zeuen aberastasunak, han ez baititu ez sitsak, ez herdoilak jaten, ezta lapurrak harrapatzera joaten ere.[21] Zeren, zure aberastasuna non, zure bihotza han.

Jean 15:5
«Ni naiz mahatsondoa eta zuek aihenak. Norbait niri itsatsia badago, ni berari bezala, horrek fruitu asko emango du; ni gabe ezin baituzue ezer egin.

Matthieu 24:12
Eta gaiztakeria ugaltzean, gehienen maitasuna hoztu egingo da;

Actes 20:35
Orotan erakutsi izan dizuet, horrela behar dela lanean saiatu gauza ez direnei laguntzeko, Jesus Jaunaren hitz haiek gogoratuz: “Zorion gehiago du emateak hartzeak baino” ».

Proverbes 16:3
Utzi Jaunaren esku zeure eginbeharra eta bete egingo dira zure egitasmoak.

Romains 8:5
Giza grinen arabera bizi direnek gogoak ere halakoak dituzte; Espirituaren arabera bizi direnek, berriz, gogoak ere Espirituarenak.

Philippiens 4:13
Dena dezaket indartzen nauen Kristorengan.

2 Corinthiens 12:7-10
[7] aparteko goi-agerpenak izan ditudala eta. Horiek direla-eta neure burua den baino handiagotzat jo ez dezadan, oinaze bat emana izan zait, haragian sartutako eztena bailitzan, harro ez nadin jo eta jo ari zaidan Satanasen ordezkaria.[8] Hiru aldiz eskatu diot Jaunari, ken dezala hori niregandik,[9] baina berak esan dit: «Nahikoa duzu nire laguntza, nire indarra ahulezian agertzen baita bete-betean». Gustura harrotuko naiz, beraz, neure ahuleziaz, Kristoren indarra niregan ager dadin.[10] Horregatik, pozik nabil Kristorengatik jasaten ditudan ahulezia, laido, beharrizan, erasoaldi eta estualdietan. Ahul naizenean, orduan bainaiz indartsu.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso