A A A A A

La vie: [Mariage]


Hébreux 13:4
Hartzazue denok ezkontza errespetu handiz, eta izan garbi ezkontza-harremanetan, epaitu egingo baititu Jainkoak lizunak eta adulteriogileak.

Proverbes 18:22
Emazte ona aurkitu duenak zoriona aurkitu du; Jaunak egiten du horrelako mesedea.

Genèse 2:24
Hargatik, gizonak bere aita-amak utziko ditu bere emaztearekin elkartzeko, eta bat bera izango dira.

1 Corinthiens 13:4-7
[4] Maitasuna eraman onekoa eta bihozbera da; ez du bekaizkeriarik, ez handiusterik, ez harropuzkeriarik.[5] Ez da lotsagabea, ez berekoia, ez haserrekorra; kaltea ez du gogoan hartzen.[6] Ez da bidegabekeriaz pozten, baizik eta egian pozten da.[7] Maitasunak dena barkatzen du, dena sinesten, dena itxaroten, dena ongi eramaten.

Jean 14:27
«Agurtzerakoan, bakea, neure bakea, ematen dizuet; nik ematen dizuedan bakea ez da munduarena bezalakoa. Ez kezkatu, ez izan beldur.

Proverbes 21:9
Hobe sabaian bizi, baztertxo batean, emakume liskartiarekin etxe berean baino.

Proverbes 19:14
Etxea eta ondasunak gurasoen herentzia, emazte zentzuduna Jaunaren dohaina.

1 Pierre 3:7
Era berean, zuek, senarrok, jabe zaitezte emakumea izatez bigunagoa dela, eta erakutsi dagokion errespetua elkar bizitzan, hark ere, zuek bezalaxe, betiko biziaren dohaina hartuko baitu. Horrela, ez duzue eragozpenik izango elkarrekin otoitz egiteko.

2 Corinthiens 6:14
Ez nahas sinesgabeekin: ba al dute zerikusirik elkarrekin zuzenbideak eta gaiztakeriak? Elkar ote daitezke argia eta iluna?

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso