A A A A A

La vie: [La musique]


Psaumes 95:1
Zatozte, egiogun poz-oihu Jaunari, poz-irrintzi salbatzen gaituen harkaitzari!

Éphésiens 5:19
zeuen artean salmoak, gorazarreak eta kantu inspiratuak abestuz. Kantatu eta egin gorazarre Jaunari bihotz-bihotzez,

Hébreux 2:12
Liburu Santuak dioenez: Hitz egingo diet zutaz neure senideei, goretsiko zaitut batzarraren erdian.

Psaumes 71:23
Bai, zuri kantatuko dizut, poz-oihuz ospatuko zaitu nire ahoak, zuk salbatu duzun nire izate osoak.

Exode 15:1
Orduan, Moisesek eta israeldarrek kanta hau abestu zuten Jaunaren omenez: «Jaunaren omenez abestuko dut, egundoko garaipena lortu baitu, nola zaldiak hala zaldunak itsas hondora amilduz.

Psaumes 105:2
Kanta iezaiozue, jo soinua berarentzat, konta haren egintza miragarriak!

Psaumes 49:4
Jakinduriazko hitzak esango ditu nire ahoak, zentzuzko gogoetak isuriko ene bihotzak.

Psaumes 101:1
Daviden Salmoa. Maitasuna eta justizia nahi ditut kantatu, zuretzat, Jauna, soinua jo.

Psaumes 150:1-5
[1] Aleluia! Gora Jauna! Goretsazue Jainkoa bere santutegian, goretsi bere zeru-sabai tinkoan.[2] Goretsazue bere egite ahaltsuengatik, goretsi bere neurrigabeko handitasunagatik.[3] Goretsazue adar-soinuz, goretsi harpa eta zitaraz.[4] Goretsazue danbolin eta dantzaz, goretsi hari-soinuz eta txirulaz.[5] Goretsazue txilin ozenez, goretsi txilin durunditsuz.

Colossiens 3:16
Bizi bedi oparo zuengan Kristoren mezua. Irakatsi eta zentzarazi elkar jakinduria osoz. Kantatu Jainkoari esker onez eta bihotzez salmoak, gorazarreak eta kantu inspiratuak.

Psaumes 98:1-7
[1] Salmoa. Kanta Jaunari kantu berria, egintza harrigarriak egin baititu: garaile egin du bere esku indartsu paregabeak.[2] Bere garaipena azaldu du Jaunak, bere salbamen-ekintza agertu nazioen aurrean.[3] Ez du ahaztu bere maitasuna, Israel herriari dion leialtasuna. Mundu-bazter guztiek ikusi dute gure Jainkoaren garaipena.[4] Egin irrintzi Jaunari, lurtar guztiok, egin poz-oihu eta kantu, jo soinua![5] Ospatu Jauna zitaraz, zitaraz eta kantu ederrez![6] Turuta eta adar-hotsez, egin irrintzi errege den Jaunari![7] Egin beza orro itsasoak eta bertako guztiak, munduak eta bertan bizi direnek!

Apocalypse 14:3-4
[3] Kantu berria ari ziren kantatzen tronuaren aurrean, lau bizidunen eta zaharren aurrean. Inork ere ez zezakeen kantu hura ikas, lurrekoen artetik salbaturiko ehun eta berrogeita lau mila haiek baizik.[4] Hauek garbi gorde zituzten bihotzak, ez baitziren idolatriaz kutsatu, eta orain Bildotsari jarraitzen diote noranahi. Gizakien artetik salbatuak eta Jainkoarentzat eta Bildotsarentzat lehen fruitu bezala eskainiak izan dira;

Psaumes 135:3
Goretsazue Jauna, ona baita, kanta berari, maitagarria baita.

Amos 6:5
Harparen soinura kantuan egiten duzue, doinu berriak asmatuz, David zaretelakoan;

Psaumes 57:7
Sarea zabaldu didate bidean, niri lur joarazteko. Zuloa egin didate aurrean; eror bitez beraiek bertan.

2 Chroniques 5:13
Turuta-jotzaileak eta kantariak batera ari ziren Jauna goresten eta ospatzen. Turuta, txilin eta gainerako musika-tresnen laguntzaz, «Goretsi Jauna, ona baita, haren maitasuna betikoa baita» oihuka kantatzen ari zirenean, lainoak bete zuen tenplua, Jaunaren etxea.

Psaumes 40:3
Herio Leize sakonetik nau atera. Haitz gainean tinko jarri ditu nire oinak, seguruak egin nire pausoak.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso