A A A A A

La vie: [Maladie mentale]


1 Jean 4:18
Maitasunean ez dago beldurrarentzat tokirik, baizik eta maitasun beteak kanpora botatzen du beldurra, beldurra zigorra espero duenari baitagokio; beldur dena ez da maitasun betera iritsi.

Galates 5:22-23
[22] Espirituaren fruitua, berriz, hau da: maitasuna, poza, bakea, pazientzia, bihotz ona, onginahia, leialtasuna,[23] otzantasuna, bere buruaren jabe izatea. Ez da legerik horrelakoak gaitzetsiko dituenik.

Ecclésiaste 12:13
Esanak esan, eta bukatzeko, izan begirune Jainkoari eta bete beronen aginduak; horixe baita egiazko gizon-emakume izatea.

2 Timothée 1:7
Jainkoak ez baitigu beldurti egiten gaituen espiritua eman, indarra eta maitasuna ematen eta geure buruaren jabe egiten gaituen espiritua baizik.

Philippiens 4:6-7
[6] Ez eduki ezeren kezkarik, baizik eta, gorabehera guztietan, agertu Jainkoari zeuen eskabideak, otoitz eta erregu eginez eta eskerrak emanez.[7] Eta guk pentsa dezakeguna baino handiago den Jainkoaren bakeak zainduko ditu zuen gogo-bihotzak Kristo Jesusen bidez.

Ésaïe 41:10
Ez izan beldur, zeurekin bainauzu; ez larritu, zure Jainkoa bainaiz. Neure laguntzaz ahaltsu egiten zaitut, neure esku garaileaz eusten dizut.

Deutéronome 28:27-29
[27] «Egiptoarrak jo zituen bezalako zauri zornetsuz eta erlakizten, sarna eta ezkabiaz joko zaituzte Jaunak, eta sendaezinak gertatuko zaizkizue gaitzok.[28] Zorabioz, itsumenez eta izu-ikaraz joko zaituzte;[29] eguerdi-eguerdian itsumustuka ibiliko zarete, itsua bere iluntasunean bezala, eta ez duzue bidea aurkitzen asmatuko. Jende zapaldu eta larrutua izango zarete bizitza osoan, eta ez dizue inork lagunduko.

1 Pierre 5:7
Utzi Jainkoari zeuen kezka guztiak, bera baita zuetaz arduratzen.

Philippiens 4:13
Dena dezaket indartzen nauen Kristorengan.

Matthieu 11:28-30
[28] «Zatozte niregana, nekatu eta zamatu guztiok, eta neuk emango dizuet atseden.[29] Hartzazue nire uztarria eta ikasi niregandik, gozoa eta bihotz-apala bainaiz ni, eta aurkituko duzue bizitzarako atsedena;[30] eramanerraza baita nire uztarria eta arina nire zama».

Romains 15:13
Itxaropen-iturri den Jainkoak alaitasunez eta bakez bete dezala zuen fedea, eta Espiritu Santuak eman diezazuela bere indarraz itxaropena gainezka.

1 Jean 4:8
Maite ez duenak ez daki deus ere Jainkoaz, Jainkoa maitasuna baita.

2 Thessaloniciens 2:11
Horregatik, indar liluragarria bidaltzen die horiei Jainkoak, gezurrari sinets diezaioten,

Jérémie 25:16
Edan eta balantzaka hasiko dira, eta zoratuta ibiliko, bidaliko diedan gerrarengatik».

Jérémie 51:7
Eskuan nuen Babilonia, urrezko kopa bezala, mundu guztia mozkorrarazteko. Edan dute nazioek ardo honetatik, eta zoraturik gelditu dira.

Matthieu 4:24
Siria guztian zabaldu zen Jesusen entzutea. Edozein gaitz edo oinazek jotakoak —deabrudun, epileptiko nahiz elbarriak— eramaten zizkioten, eta hark sendatu egiten zituen.

Romains 8:28
Badakigu Jainkoak bera maite dutenen onerako bideratzen dituela gauza guztiak, bere aurre-erabakiz deitu dituenen onerako, alegia.

2 Timothée 3:16-17
[16] Liburu Santuetan idatzirik dagoen guztia Jainkoak inspiratua da eta irakasteko, arrazoiak emateko, okerrak zuzentzeko eta biziera zuzenean hezteko baliagarria;[17] horrela, Jainkoaren gizona guztiz hornitua gertatzen da, edozein eginbehar onetarako prest.

1 Pierre 5:10
Eta pixka batean sufritu ondoren, dohain guztien iturri den Jainkoak, Kristoren bidez bere betiko aintzara deitu zaituztenak, berak bizkortuko zaituzte, sendo egin eta finko ezarriko.

Philippiens 1:6
Badakit ziur, zuengan hain lan ederra hasi zuenak burutu ere egingo duela, Kristo Jesus berriro agertuko den eguna arte.

Psaumes 34:17
Aurpegi ematen die Jaunak gaizkileei, lur gainetik ezabatzeko haien oroitzapena.

Hébreux 12:1
Horregatik, guk ere, hainbat eta hainbat testiguz inguraturik gaudenok, astin dezagun oztopo zaigun guztia eta itsasten zaigun bekatua, eta ekin diezaiogun etsi gabe aurrean dugun lasterketari.

Éphésiens 4:23
eta, bestetik, zeuen gogo-bihotzak berritu

1 Timothée 1:5
Zuk egin beharreko oharpenaren helburua hauxe da: bihotz garbitik, kontzientzia onetik eta itxurakeriarik gabeko sinesmenetik datorren maitasuna indartzea.

Philippiens 4:8
Gainerakoan, senideok, hartzazue aintzat egiazko, gizabidetsu, zuzen, garbi, maitagarri eta goresgarri, bertutetsu eta onargarri den guztia.

Éphésiens 5:18
Ez mozkortu, ardotik nasaikeria baitator; aitzitik, bete zaitezte Espirituaz,

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso