A A A A A

La vie: [Perte]


1 Corinthiens 3:15
eraikitakoa erretzen bada, ordea, egileak galdu egingo du saria; bera, hala ere, bizirik aterako da, baina suteari ihes egiten diona bezala.

Actes 27:21
Denbora asko generaman ezer jan gabe. Paulok erdian zutik jarri eta esan zuen: «Adiskideok, hobe nire esana egin bazenute eta Kretatik atera ez bagina: hartara ez genituzkeen kalte eta galera hauek izango.

Philippiens 3:7-8
[7] Baina baliotsutzat nituen gauza guztiok, baliogabetzat jo nituen Kristorengatik.[8] Eta are gehiago, nire ustetan deusek ere ez du ezer balio Kristo Jesus ene Jauna ezagutzearen dohain paregabearen aldean. Kristorengatik dena galdu dut eta dena zaborraren pareko jotzen dut, hura irabaztearren

1 Corinthiens 3:13-15
[13] Jaunaren auzi-egunak agirian jarriko du norberaren lanaren balioa, sutan agertuko baita egun hori, eta suak frogatuko du nolakoa den bakoitzaren lana.[14] Eraikitakoak suari eusten badio, egileak saria hartuko du;[15] eraikitakoa erretzen bada, ordea, egileak galdu egingo du saria; bera, hala ere, bizirik aterako da, baina suteari ihes egiten diona bezala.

Genèse 31:39
Piztiek sarraskituriko abererik ez dizut ekarri: neuk ordaintzen nuen galera; zuk, ordea, beti eskatu izan dizkidazu egunez nahiz gauez ebatsitako abereen kontuak.

Ésaïe 47:8
«Entzun, bada, orain, emakume atseginzale, tronuan lasai zauden horrek; zeurekiko zenion: “Neu, eta beste inor ez! Ez naiz alargunduko, ez haurrik gabe geldituko”.

Apocalypse 21:4
Haien begietako malkoak xukatuko ditu, eta ez da gehiago heriotzarik izango, ez dolurik, ez negarrik, ez nekerik, lehengo mundua betiko desagertua baita».

Matthieu 5:4
«Zorionekoak negarrez daudenak, haiek baititu Jainkoak kontsolatuko.

Jean 8:32
horrela, egia ezagutuko duzue, eta egiak aske egingo zaituzte.

1 Timothée 3:15
***

1 Corinthiens 15:55
Non duk, Herio, heure garaipena? Non heure eztena?

Ecclésiaste 9:5
Badakite biziek hil beharra dutela; hilek, ordea, ez dakite ezer, ez dute aurrerantzean saririk, galdua da haien oroitzapena.

Jean 6:54
Nire gorputza jaten eta nire odola edaten duenak betiko bizia du, eta neuk piztuko dut azken egunean.

Marc 6:3
Ez al da, bada, arotza, Mariaren semea eta Santiago, Jose, Judas eta Simonen anaia? Eta honen arrebak ere ez ote dira hemen gure artean bizi?» Eta honengatik, ezin zuten sinetsi harengan.

Jean 14:1-3
[1] «Ez izan kezkarik: sinetsi Jainkoarengan eta sinetsi niregan ere.[2] Nire Aitarenean toki asko dago; horrela izan ez balitz, esango nizuekeen. Orain, zuentzat tokia prestatzera noa.[3] Joan eta tokia prestatu ondoren, berriro etorri eta neurekin eramango zaituztet, ni nagoen lekuan zuek ere egon zaitezten.

Jean 5:28-29
[28] Ez harritu esaten dizuedanaz, bai baitator ordua hildako guztiek haren ahotsa entzungo dutena,[29] eta hilobietatik aterako direna: on egin zutenak betiko bizirako piztuko dira; gaitz egin zutenak, aldiz, kondenatuak izateko.

Ecclésiaste 12:7
Hautsa lurrera itzuliko duk, handik sortua denez. Bizi-arnasa Jainkoarengana bihurtuko duk, berak emana denez.

Romains 14:8
bizi bagara, Jaunarentzat gara bizi; eta hiltzen bagara, Jaunarentzat gara hiltzen. Beraz, nahiz bizi nahiz hil, Jaunarenak gara.

Romains 8:28
Badakigu Jainkoak bera maite dutenen onerako bideratzen dituela gauza guztiak, bere aurre-erabakiz deitu dituenen onerako, alegia.

1 Thessaloniciens 4:13-18
[13] Senideok, ez dugu nahi hildakoen zoriari buruz zuek ezjakinean egoterik, atsekabe ez zaitezten, itxaropenik ez dutenen antzera.[14] Jesus hil eta piztu zela egiaz sinesten badugu, era berean, Jesusekin bat eginik hil direnak ere Jainkoak berekin hartuko ditu.[15] Hau diotsuegu, Jaunaren irakatsian oinarrituz: guk, Jauna etortzean bizirik gertatuko garenok, ez diegu hil direnei aurrea hartuko.[16] Zeren, goiangeruaren ahotsez eta Jainkoaren turuta-hotsez seinalea emanik, Jauna bera jaitsiko baita zerutik, eta aurrena Kristorekin bat eginik hildakoak piztuko dira;[17] gero gu, artean bizirik izango garenok, haiekin batean eramango gaituzte hodeietan, airean Jaunarekin topo egitera. Eta horrela beti Jaunarekin egongo gara.[18] Adore ezazue, beraz, elkar hitz hauekin.

Galates 1:19
Beste apostolurik ez nuen ikusi, Jaunaren anaia Santiago izan ezik.

Malachie 1:11
Ekialdetik mendebaldera, herri guztiek aitortzen dute nire izen handia, eta nonahi erretzen didate intsentsua eta behar bezalako oparia eskaintzen. Herri guztiek aitortzen dute nire izen handia —dio Jaun ahalguztidunak—.

1 Thessaloniciens 4:16
Zeren, goiangeruaren ahotsez eta Jainkoaren turuta-hotsez seinalea emanik, Jauna bera jaitsiko baita zerutik, eta aurrena Kristorekin bat eginik hildakoak piztuko dira;

Genèse 2:7
Orduan, Jainko Jaunak lur-hautsez gizona moldatu zuen; sudur-zuloetan bizi-arnasa putz egin zion, eta gizona bizidun bilakatu zen.

Jean 11:25
Jesusek esan zion, orduan: —Neu naiz piztuera eta bizia; niregan sinesten duena, hilda ere, biziko da.

Psaumes 146:4
azken arnasa emanik, hauts bihurtzen dira, eta akabo orduan haien egitasmoak.

Psaumes 115:17
Jauna ez dute hildakoek goresten, herio-isilpera jaitsi direnek.

1 Corinthiens 15:54
Gure izate ustelkorra bizi ustelezinez jantziko denean, eta izate hilkorra hilezkortasunez, orduan beteko da Liburu Santuak dioena: Behin betiko galdua gertatu da heriotza.

2 Corinthiens 5:8
Uste onez gaude, bai, baina nahiago genuke gorputz honetatik erbesteratuak izan Jaunarekin bizitzera joateko.

1 Thessaloniciens 4:13-14
[13] Senideok, ez dugu nahi hildakoen zoriari buruz zuek ezjakinean egoterik, atsekabe ez zaitezten, itxaropenik ez dutenen antzera.[14] Jesus hil eta piztu zela egiaz sinesten badugu, era berean, Jesusekin bat eginik hil direnak ere Jainkoak berekin hartuko ditu.

Psaumes 23:4
Ibar beltz-ilunetan banabil ere, ez dut inolako gaitzen beldurrik, zu nirekin baitzaude: zure artzain-makilak lasaitzen nau.

2 Corinthiens 5:10
guztiok Kristoren auzitegian agertu behar baitugu, nork bere ordaina jasotzeko, saria nahiz zigorra, gorputzean bizi garelarik egindakoaren arabera.

Matthieu 25:21
Nagusiak esan zion: “Ederki, morroi on eta leiala! Gauza gutxian leial izan zara, askoren buru ipiniko zaitut; sartu zeure jaunaren festa ospatzera”.

Romains 6:23
Bekatuak dakarren ordaina heriotza da; Jainkoak ematen digun dohaina, berriz, betiereko bizia, Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez eman zaiguna.

Hébreux 9:27
Eta gizon-emakumeek behin bakarrik hil behar dutela eta gero auzia izango dela erabakita dagoen bezala,

Jean 3:3-5
[3] Jesusek erantzun zion: —Bene-benetan diotsut: Ezin du inork Jainkoaren erreinua ikusi, berriro jaiotzen ez bada.[4] Nikodemok galdetu: —Nola jaio daiteke norbait, jadanik zaharra izanik? Sar ote daiteke amaren sabelean eta berriro jaio?[5] Jesusek erantzun: —Bene-benetan diotsut: Ezin izango da inor Jainkoaren erreinuan sartu, uretik eta Espiritutik jaiotzen ez bada.

Hébreux 12:14
Saia zaitezte guztiekin bakean bizitzen, eta izan santu; bestela, ez baitu inork Jauna ikusiko.

Jean 3:16
«Izan ere, Jainkoak hain maite izan zuen mundua, non bere Seme bakarra eman baitzion, harengan sinesten duenik inor gal ez dadin, baizik betiko bizia izan dezan.

Jean 11:11-13
[11] Eta erantsi zuen: —Lazaro gure adiskidea loak hartu du; baina banoa iratzartzera.[12] Esan zioten, orduan, ikasleek: —Jauna, loak hartu badu, sendatuko da.[13] Jesusek Lazaroren heriotzaz esan zuen hori, baina ikasleek ohiko loaz ari zela uste zuten.

Actes 2:29
«Senideok, uztazue argi eta garbi esaten David gure arbasoa hil egin zela eta lur eman ziotela, eta hor dugu gaur ere haren hilobia.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso