A A A A A

La vie: [Perte d'emploi]


1 Pierre 5:7
Utzi Jainkoari zeuen kezka guztiak, bera baita zuetaz arduratzen.

2 Corinthiens 8:9
Ezaguna duzue Jesu Kristo gure Jaunaren eskuzabaltasuna: aberats izanik, behartsu egin zen zuengatik, bere behartsu izateaz zuek aberats egiteko.

2 Timothée 2:15
Saia zaitez Jainkoaren aurrean onesgarri agertzen, zertan lotsaturik ez duen langilea bezala, egiaren mezua zuzen irakasten duena bezala.

Ésaïe 41:10
Ez izan beldur, zeurekin bainauzu; ez larritu, zure Jainkoa bainaiz. Neure laguntzaz ahaltsu egiten zaitut, neure esku garaileaz eusten dizut.

Jérémie 29:11
Gogoan dut zuen alde erabakia dudan egitasmoa, zuen zorionerakoa eta ez zuen zoritxarrerakoa, itxaropenez beteriko etorkizuna emango baitizuet. Hala diot nik, Jaunak.

Jean 16:33
Hau guztia, nirekin elkarturik bakea izan dezazuen esan dizuet. Munduan larrialdirik izango duzue; baina izan adore! Nik garaitua dut mundua.

Josué 1:9
«Kementsu eta adoretsu izateko esan dizut. Ez ikaratu, ez kikildu, ni, Jauna, zure Jainkoa, zurekin izango bainaiz zure ibilera guztietan».

Philippiens 4:19
Nire Jainkoak, bere aldetik, bere aberastasun harrigarriaren arabera erantzungo dizue zeuen premia guztietan, Kristo Jesusen bitartez.

Proverbes 30:8
Urrundu niregandik faltsukeria eta gezurra; ez nazazu egin ez txiro, ez aberats: eman soilik bizitzeko behar dudana,

Psaumes 27:14
Itxaron Jaunarengan! Eutsi gogor, izan kemen! Itxaron Jaunarengan!

Psaumes 37:25
Gazte izan nintzen, orain zaharturik nago: ez dut sekula ikusi zintzoa bertan behera utzia, ezta haren ondorengorik ere ogi eskean.

Psaumes 50:15
Dei egidazu larrialdian: libratu egingo zaitut eta ohoratu egingo nauzu».

Psaumes 55:22
Gurina baino bigunago du ahoa, baina borroka-gose bihotza. Olioa baino leunago ditu hitzak, baina ezpata zorrotz dira izan.

Romains 8:28
Badakigu Jainkoak bera maite dutenen onerako bideratzen dituela gauza guztiak, bere aurre-erabakiz deitu dituenen onerako, alegia.

Philippiens 4:6-7
[6] Ez eduki ezeren kezkarik, baizik eta, gorabehera guztietan, agertu Jainkoari zeuen eskabideak, otoitz eta erregu eginez eta eskerrak emanez.[7] Eta guk pentsa dezakeguna baino handiago den Jainkoaren bakeak zainduko ditu zuen gogo-bihotzak Kristo Jesusen bidez.

Ésaïe 43:18-19
[18] Baina orain ez oroitu antzinakoez, ez gogoratu lehenago gertatuez.[19] Hara, zerbait berria egitera noa: hasia da sortzen, ez al diozue antzematen? Bidea irekiko dut basamortuan, ibaiak sorraraziko landa lehorrean.

Jacques 1:2-4
[2] Senideok, egon zaitezte pozik edozein eratako tentaldik erasotzen dizuenean.[3] Dakizuenez, zuen fedeak, probaldia jasanez, eroapena dakar.[4] Eta eroapenak lortuko du bere helburua, heldutasun beteko pertsonak izan zaitezten, ezertan akatsik gabeak.

Matthieu 6:28-33
[28] «Eta jantziaz, zertan kezkatu? Begira nola hazten diren loreak zelaietan: ez dira lanean penatzen, ez dute iruten;[29] baina, egia esan, Salomon bera ere, bere ospe guztian, ez zen janzten horietako baten pare.[30] Beraz, gaur belardian dagoen eta bihar sutan erreko den belarra Jainkoak horrela janzten badu, ez ote askoz gehiago zuek, sinesmen gutxikook?[31] Ez kezkatu, bada, zer jango, zer edango, zer jantziko duzuen pentsatuz.[32] Fedegabeak arduratu ohi dira horiez guztiez; baina zeruko zuen Aitak badaki horren guztiaren beharra duzuena.[33] Ardura zaitezte, batez ere, Jainkoaren erregetzaz eta haren nahia betetzeaz, eta beste hori guztia gehigarritzat emango dizue Jainkoak.

Romains 5:1-8
[1] Beraz, Jainkoak sinesmenaren bidez onartu gaituelarik, bakean gaude berarekin, Jesu Kristo gure Jaunari esker.[2] Berari esker, sinesmenaren bidez eman digu Jainkoak bere onginahia geureganatzea. Egoera honetan sendo irauten dugu eta harro gaude Jainkoaren aintza iritsiko dugulako itxaropenez.[3] Eta ez hori bakarrik, harro gaude atsekabeez ere; bai baitakigu atsekabeak eroapena duela ondorio;[4] eroapenak probaldia gainditzeko gai egiten gaituela, eta probaldia gainditzeak itxaropena sendotu egiten duela;[5] eta itxaropenak ez du huts egiten, Jainkoak bere maitasuna isuri baitigu geure bihotzetara, berak emandako Espiritu Santuaren bitartez.[6] Izan ere, oraindik bekatupean indargabe ginela, Jainkoak erabakitako garaian, gaiztoen alde hil zen Kristo.[7] Nekez hilko litzateke norbait pertsona zuzen baten alde; agian bai, badaiteke norbait pertsona on baten alde hiltzeko prest egotea.[8] Baina Kristo, gu oraindik bekatari ginela hil zen gure alde: honela erakusten du Jainkoak guri digun maitasuna.

Job 1:1-22
[1] Bazen Utz herrialdean Job izeneko gizon bat. Zintzoa eta zuzena zen, Jainkoa errespetatu eta gaiztakeriatik urruti zebilena.[2] Zazpi seme eta hiru alaba zituen.[3] Zazpi mila ardi, hiru mila gamelu, bostehun idi-pare, bostehun asteme eta zerbitzari ugari ere bazituen. Ekialdean bizi zen gizonik aberatsena zen.[4] Semeek oturuntzak antolatzen zituzten txandaka beren etxeetan, eta arrebak ere gonbidatzen zituzten jan-edan haietara.[5] Jaialdi bakoitzaren amaieran, Jobek semeei dei egiten zien haien garbikuntza egiteko; egunsentian jaiki eta erre-oparia eskaintzen zuen bakoitzarengatik, semeek beharbada bekatu egin eta beren barnean Jainkoa madarikatu izango zutelakoan. Hauxe egiten zuen Jobek aldi bakoitzean.[6] Behin batean, Jaunaren aurrera aurkeztu ziren beraren zeruko zerbitzariak, eta han zen Satan ere.[7] Jaunak Satani esan zion: —Nondik hator? Hark erantzun: —Harat-honat ibili naiz munduan zehar.[8] Jaunak galdetu zion: —Ohartu al haiz Job ene zerbitzariaz? Ez dik parekorik munduan: gizon zintzo eta zuzena duk, Jainkoa errespetatu eta gaiztakeriatik urruti dabilena.[9] Satanek erantzun zion: —Hutsaren truke errespetatzen zaituelakoan ala?[10] Ez al duzu, bada, zeuk ongi babesten bera, beraren etxea eta daukan guztia? Egiten duen guztia bedeinkatzen diozu, eta aziendak ugaritzen ari zaizkio herrialde osoan.[11] Baina luzatu eskua eta uki iezaiozu daukan guztia; baietz madarikatu aurpegira![12] Jaunak esan zion: —Konforme! Heure esku dituk haren ondasun guztiak, baina ez gero bera ukitu! Orduan, alde egin zuen Satanek.[13] Egun batez, Joben seme-alabak bazkaltzen ari ziren anaia zaharrenaren etxean.[14] Etorri zitzaion mezulari bat Jobi eta esan zion: —Idiak goldean ari ziren eta astemeak inguruan larrean.[15] Sabeo-talde batek, bat-batean etorri, morroiak sarraskitu eta ganadua eraman du. Neuk bakarrik ihes egin ahal izan dut zuri berria emateko.[16] Artean hizketan ari zela, beste batek etorri eta esan zion: —Tximista sartu da eta ardiak eta artzainak kiskali ditu. Neuk bakarrik ihes egin ahal izan dut zuri berria emateko.[17] Hark amaitu baino lehen, beste batek iritsi eta esan zuen: —Kaldear batzuek, hiru taldetan, zure gameluengana oldartu eta eraman egin dituzte, eta morroiak sarraskitu. Neuk bakarrik ihes egin ahal izan dut zuri berria emateko.[18] Oraindik hizketan ari zela, beste batek etorri eta esan zuen: — Zure seme-alabak anaia zaharrenaren etxean bazkaltzen ari zirela,[19] basamortutik etorritako haize-eraso bortitzak lau aldeetatik astindu du etxea. Eta lurrera erortzean, guztiak hil ditu. Neuk bakarrik ihes egin ahal izan dut zuri berria emateko.[20] Orduan, jaiki, bere jantzia urratu eta ilea zeharo moztu zuen Jobek. Gero, lurreraino ahuspeztuz, otoitz egin zuen,[21] esanez: «Biluzik irten nintzen amaren sabeletik, biluzik itzuliko naiz lurraren sabelera Jaunak eman dit eta Jaunak kendu. Bedeinkatua Jaunaren izena!»[22] Halaz guztiz, Jobek ez zuen bekaturik egin eta ez zion Jainkoari bidegabekeriarik egotzi.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso